Zerrendak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrondo eta Isasi, EH Bilduko Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak

Belen Arrondo STEE-EILAS sindikatuko bozeramailea Arabako zerrendaburua izango da, Xabier Isasi, EHUko irakaslea, Gipuzkoakoa eta Laura Mintegi lehendakarigaia Bizkaikoa.
Belen Arrondo eta Xabier Isasi. EITB
Belen Arrondo eta Xabier Isasi. EITB

EAEko hauteskundeetarako EH Bilduko Arabako zerrendaburua Belen Arrondo izango da. Beasainen jaio zen 1956. urtean. Emakume ezaguna da jada STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaide baita.

Isasik (Deustu, 1956) Laura Mintegi lehendakarigai eta Bizkaiko zerrendaburuak bezala hainbat liburu argitaratu ditu eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologia eta estatistikako irakaslea da. Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen eta Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko kide da.

Hala ere, hainbat komunikabidek adierazi dutenez, zerrenden osaketa prozesua oraindik itxi gabe dago.

EH Bilduk EAEko hauteskundeak irabaziz gero izango lituzkeen sailburua hautatzeko

 irizpidearekin bat datoz bi izendapen hauek; izan ere, teknikari profila dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X