Urkulluren hauteskunde-programa 'txistera' bat dela esan du Lopezek
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak "mago jantzia soinean jarri duela eta haren hauteskunde-programa txistera baten modukoa" dela esan du Patxi Lopez lehendakariak Portugaleten egin duen ekitaldian. PSE-EEren lehendakarigaiak adierazi duenez, Urkulluk untzi birtualak ateratzen ditu txisteratik, eta sozialistek Jaurlaritzatik azken lau urteetan egin dituzten ekimenak kopiatzen ari da.
PSE-EEk legegintzaldi honetan egin duena ezingo du ezkutatu Urkulluk, "Sabin Etxetik zintzilik jartzen duten hauteskunde-kartela handia bada ere".
Herritarrei hauteskunde programa aurkezteko kanpainako "ekitaldirik sinbolikoenetako batean" (Portugaleten, Bizkaian) sozialistek kioskoaren eta Zubi Esekiaren artean mahai luze bat jarri dute, 43 bloketan zatituta, eta atal bakoitzeko arduradunekin bildu dira, herritarrei proposamenak azaltze aldera, eta ideiak, kritikak eta kezkak jasotzeko.
Lehendakariaren ustez, hau de herritarrekin duten "kontratua" berritzeko unea eta herritarrek aukera dezaten zein da nahi duten eredua eta zer nolako Euskadi garatu nahi duten datozen urteetan".
Patxi Lopezek esan du ez dakiela zelan onartu diren zenbait hauteskunde-programa eta galdetu du EAJrena onartzeko "norekin hitz egin duen, zeintzuk dira krisialditik ateratzeko marxan jarriko dituzten neurri zehatzak, nori igoko dizkioten zergak, zelangoa izango da etengabean ahoetan duten Ibarretxe Plan berria".
"Beste batzuk magoaren trajeaz jantzi dira eta euren programatik, txistera baten antzera, untxi birtualak ateratzen dituzte. Orain 20.000 lanpostu, orain Abiadura Handiko Trena (AHT) geure kabuz ordaindu. Hain zuzen, aurreko Jaurlaritzak hiru urtez erabat geldiarazi zuen AHTren proiektua, hiru urteko atzeraldia, eta zati bat besterik bukatuta. Egun, Gobernu sozialistak martxan jarri dituenak 14 dira", gaineratu du.
Lehendakariaren hitzetan, euskal gizarteak badaki "non egon den azken urteetan eta Urkullu jaunak ezingo du estali, Sabin Etxean eskegitzen duen hauteskunde-kartela oso handia izan arren".
"Orain erreforma fiskalaz ere hitz egiten dute, lau urtez blokeatzen egon ostean. Horregatik, internazionalizazioaren alde egiten dut, I + Gren alde, Euskadiren benetako ekonomiaren alde, eta orain ez da sinesgarria (EAJ) guk baliabideak erabili ahal izatea eta pakturik lortzea galarazi dutelako", Patxi Lopezen esanetan, eta "herritarrek badakite".
Oinarrizko ardatzak
PSE-EEren lehendakarigaiak alderdi sozialistaren programaren bost ardatz nagusiak nabarmendu ditu; autogobernuaren babesa "Ibarretxe plan berrien, erakundeen egituraren erreformaren, zerbitzu publikoen defentsaren, defentsa fiskalaren eta, guztien gainetik, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzearen aurrean."
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.