Urkullu: 'Krisialditik ateratzeko EAJren gobernua behar da'
Iñigo Urkullu BBBren presidente eta EAJren lehendakarigaiaren esanetan, Euskadik EAJk zuzendutako Jaurlaritza behar du, "gai dena, denbora galduko ez duena" eta "elkarlanaren izpiritua berreskuratuko duena", oraingo "larrialdi ekonomiko nazionala" gainditu ahal izateko.
Irunen egindako hauteskunde-ekitaldi batean, Joseba Egibar GBBren presidente eta urriaren 21eko euskal hauteskundeen Gipuzkoako hautagaiarekin, eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidente izateko hautagaiarekin batera, besteak beste, nabarmendu duenez, bere alderdia "errealista da" eta "gardentasun, parte-hartze, eta Gobernu on batekin konpromisoa" dauka.
Lehendakarigai jeltzalearen hitzetan, bere alderdiaren programa ez dago "ezkutatuta"; aitzitik, Euskadik aurrerapausoak emateko eta egungo arazoei konponbidea bilatzeko proposamenak ditu: "Zorroztasun ekonomikoa eta defizitaren kontrola, aurrekontuetan diziplina, benetako ekonomiari laguntzea eta krisiaren kontrako plan bat garatzea". "Begien bistakoa ematen du, baina badago horrela ikusten ez duenik", gaineratu du.
Horren ildotik, galdetu du zergatik Gipuzkoako Bilduren Gobernuak "esan dezakeen ez dela beharrezkoa krisiaren kontrako plan bat"; Urkulluk esan du hori dela EAJren konpromisoetako bat lurralde historikoa ezin delako "atzean geratu".
EAJk zerbitzu publikoak indartuko dituela ziurtatu ostean, lehendakarigai jeltzalearen hitzetan, "oso kritikoak izan gara PSE-PPren Jaurlaritzarekin, baina arazoa areagotu egin da ezker abertzaleak eredu berdinaren alde egin duelako, alegia, ez dabilena".
Iñigo Urkulluren inguruko informazio zabalagoa, Euskadi Pregunta saioaren atalean.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.