U-21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk 'bizikidetza arduratsua' deituriko estatusaren alde egin du

Euskadi “nazio europartzat” onartzearen alde agertu da, baita “bizikidetzarako modu berri” baten alde ere, “aldebiko sistema eraginkor” batekin.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/10/06/719727/719727_URKULLU_1024x576_thumbnail.JPG""/><br/><strong>PNV_octubre 6_BEC_EITB</strong>"
18:00 - 20:00
EAJren ekitaldi nagusia, Barakaldon

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak, BECen (Barakaldo, Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Euskadirentzat estatus politiko bat “adosteko” deia egin du, “menpekotasunik eta lokarririk” gabekoa, berak deituriko “bizikidetza arduratsua”, alegia.

Urkulluk, Bizkaiko ekitaldi garrantzitsuenetako batean, milaka jarraitzaile eta kideren aurrean, Euskadi “nazio europartzat” hartzea eta “bizikidetza modu berri bat” defendatu du, “aldebiko sistema eraginkor” batekin, eta “elkarren arteko errespetua eta leialtasuna bermatuta”.

Ekitaldian, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe EAJren lehendakariak izan dira, eta Urkulluk nabarmendu nahi izan duenez, beharrezkoa da akordioak lortzea “krisialdia aukera bihur dadin”.

Oraingo egoera ikusita, berak “larrialdi nazionala” deitutakoa, gakoa “akordioa da”. “Akordioa aro berri bat eraikitzeko, Euskadi berri bat berrasmatzeko, ekonomia suspertzeko, bake iraunkor bat irmotzeko”.

“Eta akordioa nazio bat bezala bultzatuko gaituen elkarbizitza lortzeko”, gaineratu du. Proposatutakoari “erabakitzeko eskubidea, akordiora baldintzatuta” deitu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X