U-21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'Euskadi larrialdi nazionaleko egoera ekonomikoan dago'

Halaber, krisiaren aurrean itxaropena ez galtzeko esan die Urkulluk herritarrei, goizean egindako ekitaldian.
Urkullu Bilbon Argazkia: EITB
Urkullu Bilbon Argazkia: EITB

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak ohartarazi duenez, Euskadiko egoera ekonomikoa "larrialdi nazionalekoa" da eta alderdi politikoei eta herritarrei akordioak lortzeko deia egin die "berehala" neurriak hartu ahal izateko.

Urkulluk Bilboko Campos Eliseos antzokian zabaldu du mezua, bertan hauteskunde-kanpainako ekitaldia egin baitu, "Elkarrizketak gizartearekin" titulupean. Bertan politika, kultura, unibertsitatea, kazetaritza, moda eta euskal kirol arloetako ordezkariak izan dira.

"Egoera ekonomikoa larrialdi nazionalekoa da eta berehala ekinean hastea eskatzen digu. Ezin dugu denborarik galdu. Benetan aurre egin behar diogu krisialdiari, benetako neurriak hartuz, benetako arazoak onartuz", gaineratu du.

EAJren buruarentzat, urriaren 21eko hauteskundeak "Euskadiren aro berrio baten" abiapuntu izango dira. Denon artean aurre egitera luzatu du gonbidapena, "ika-mikak alde batera utzita, eztabaidarako".

"Eztabaida akordioa lortzeko erabili nahi dugu. Euskadik akordio handiak behar ditu, hori da gizarteak eskatzen diguna. Hori da guk, elkarrekin, denon artean, josiko duguna. Nire konpromisoa akordioa da", nabarmendu du.

21ean hauteskundeak irabazten baditu, Urkulluk "denon lehendakaria, denon artean lortutako akordioen lehendakaria " izango dela ziurtatu du.

Egoera "serioa eta zaila" dela nabarmendu ostean, EAJren lehendakarigaiaren ustez krisialditik ateratzea posiblea dela. "Lasai, ez dizuedala hutsik egingo", esan duenez.

Goizeko ektialdia

Krisi ekonomikoari aurre egiteko "adoretsuak" izateko eskatu die Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak herritarrei. Horren ildoan, krisitik ateratzeko bi proposamen egin ditu: ekonomia dibertsifikazioa eta jarduera sektore berrien bilaketa.

Aguraingo nekazaritza azokara bertaratu da gaur jeltzaleen lehendakarigaia. Krisiari eta langabeziari aurre egitea bere alderdiaren lehentasuna izango dela berretsi du Urkulluk, arazo horiei irtenbideak topatzea "premiazkoa" delako.

Urriaren 21eko hauteskundeetarako EAJren hautagaiak gogoratu duenez, ekonomia "atzeraldian" dago, "egoera zaila da oso eta datozen hilabeteei begira, are okerragoa".

Egoera latza bada ere, "euskal herritarrei ausardia" eskatu die. Ekonomia suspertzeko inbertsioa bultzatuko duela agindu du eta gogoratu du iraganean Euskadik beste krisi ekonomiko batzuk gainditu dituela nabarmendu du.

Informazio osagarria:   ---Hautagai guztiak

                                         ---Botoaren bilakaera

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X