Gobernu aukerak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk ez du baztertu koalizio Gobernua

Oraingoz, baina, ez dago "legebiltzarkide gehiago batzen dituen alternatibarik", hurrengo lehendakariaren esanetan.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/11/08/734824/734824_pnv_efe_thumbnail.jpg""/><br/><strong>EAJ PNV Legebiltzarrean efe</strong>"
18:00 - 20:00
EAJko 27 hautetsiek legebiltzarkide agiria jaso dute

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak ez du baztertu "koalizio Gobernua" osatzea, eta tankera horretako formulak lotzen saiatzea "merezi" duela iritzi dio.

Nolanahi ere, koalizioa egitea "gainerako alderdien jarraren araberakoa" izango dela gaineratu du. Aukera horrek fruituak eman ezean, "legegintzaldi akordioak" bilatzeko prest agertu da.

EAJren 27 hautetsiek legebiltzarkide aktak jaso dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean.

Ondoren, hautagai jeltzaleak gutxiengoan gobernatzea "aukera bat" dela aitortu du, ez baitago "legebiltzarkide gehiago batzeko beste alternatibarik".

Epeak, martxan

Legebiltzarkide jeltzaleek akta jaso eta gero, gaur bertan hasiko dira martxan Gasteizko Ganbera osatzeko epeak.

Hamabost egunen buruan gehienez, Arantza Quiroga Diputazio Iraunkorreko presidenteak saioa deitu beharko du, Legebiltzarra osatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X