Bilera-sorta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk bakarrik aginduko duela baieztatu du Egibarrek

GBBren presidenteak PSE-EEk, jeltzaleekin bildu ostean, jakinarazitakoa baieztatu du.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/10/24/728233/728233_egibar_thumbnail.jpg""/><br/><strong>Joseba Egibar Euskadi Irratian eitb</strong>"
18:00 - 20:00
Egibarrek EAJk bakarrik aginduko duela baieztatu du

Joseba Egibar EAJren Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du bere alderdiak, Iñigo Urkullu buru duela, bakarrik aginduko duela EAEn eta ez duela koaliziorik egingo Eusko Jaurlaritzan.

Eusko Legebiltzarra osatuko duten alderdiekin bilera-sorta egin ostean, azkenean ez da Eusko Jaurlaritzarako koalizio itunik adostu, adierazi du Egibarrek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean.

EAJk prentsaurrekoa emango du gaur arratsaldean EH Bildurekin, PSE-EErekin, PPrekin eta UPyDrekin egindako bileren emaitzen berri emateko, eta Eusko Jaurlaritza eskuratzeko zein formula erabiliko duten azalduko dutela espero da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X