Urkullu lehendakari karguaz jabetu da
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari da ofizialki. Gaur karguaren zina egin du Jaurlaritzaren buruzagitzaz jabetzeko Gernikako Juntetxean, ekitaldi instituzional batean.
Urkulluk eguerdian egin du zina ohiko eran, baina aldaketa txikiekin. Jose Antonio Agirrek lehenengo aldiz 1936an erabili zuen formula, eta gero Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak eta Juan Jose Ibarretxek errepikatu zuten, xehetasun batzuekin, eta gaur, laikotasuna emateko, bibliarik eta gurutzerik ez du erabili.
Urkulluk hitzaldirik ez ematea erabaki du, nahiz eta protokoloak horretarako aukera eman. Igorri duen mezu politiko bakarra Juntetxeko ohorezko liburuan idatzi du: "Umiltasunez eta ausardiaz lan egingo dut Euskadi garatzeko, bakean eta askatasunean, Europaren barruan eta mundu zabalean".
Protokoloa
Ekitaldia eguerdian hasi da, baina legebiltzarkideak eta gonbidatuak ordubete lehenago hasi dira iristen. Legebiltzarreko mahaiko kideak, Bakartxo Tejeria buru zutela, izan dira Juntetxera iristen lehenak eta atarian itxaron dute Urkulluren etorrera.
Patxi Lopez emaztearekin batera iritsi da eta, Urkulluk ez bezala, txistuak entzun behar izan ditu Juntetxe aldamenean zeuden protestarien eskutik. Hala ere, Gernikako Gaztetxean "Internazionala" jarri dute eta Urkullu iritsi denean argi entzuten zen.
Ekitaldia
Tejeriak ireki du Juntetxeko ekitaldia eta Iñigo Iturrate eta Antonio Damborenea Legebiltzarreko Mahaiko kideei eman die hitza, abenduaren 13an Urkullu lehendakari izendatu zutela baieztatzeko.
Gero, Urkulluk karguaren zina egin du Gernikako Arbolaren azpian, autogobernuaren sinboloaren azpian. Urkulluk Bizkaiko Foru Zaharra jasotzen duen XVII. Mendeko liburu baten eta Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egin du karguaren zina.
Zina egin eta gero, Ertzaintzaren Bandak Euskadiren ereserkia jo du eta hiru dantzarik ohorezko aurreskua eskaini diote.
Ondoren Juntetxeko pleno aretora sartu dira berriro eta Gernikako Estatutuaren 23. eta 24. artikuluak irakurri dituzte. Lehendakaria "Euskal Herriko ordezkari gorena" eta Estatuaren aurrean "ordezkaria" dela aldarrikatu du eta ardura "Koroari, Konstituzioari, Gernikako Estatutuari eta legediari errespetuz" gauzatuko duela hitzeman du.
Ekintza sinboliko gisa, Patxi Lopezek aginte makila eman dio Iñigo Urkulluri. Lehendakari berriak ez dio emozioari eutsi eta begiak busti zaizkio, gonbidatuen txaloak jaso dituenean.
Legebiltzarreko presidenteak ekitaldiari amaiera eman dio. 'Agur Jaunak' abestia entzun ondoren, Urkulluk Ertzaintzako agintariak agurtu ditu eta kanpora atera da gonbidatuekin argazkiak egitera. Bakarka, Legebiltzarreko presidentearekin, lehendakari ohiekin, Mahaiko kideekin eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearekin egin ditu. Ondoren, bere familiaren txanda izan da.
Urkulluk, Tejeriak eta Madariagak Gernikako Batzar Nagusietako ohorezko liburuan sinatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.