N-1
2018/06/12 - 11:05
Kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Tolosan
Errei bana itxi dute noranzko bakoitzean eta pilaketak sortu dira Irunerako zein Madrilerako bidean.
2018/05/16 - 12:16
Ilarak sortu dira N-1ean Andoainen, Gasteizera bidean, kamioi baten matxuragatik
03:25ak aldera gertatu da eta ilarak Lasarteraino heldu dira. 10:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2018/05/05 - 20:25
Bidesariek kaltetutako elkarteek diskriminazioaren aurkako plataforma sortu dute
Euskal Autonomia Erkidegoko, Gaztela eta Leongo eta Kataluniako elkarteak dira Bidesarien Liberalizaziorako Plataformen Elkartea osatzen dutenak.
2018/04/16 - 19:34
Gipuzkoa kamioien N-1eko bidesariaren helegitea prestatzen ari da
Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 egun ditu kamioiek N-1 errepidean ordaintzen duten bidesariaren aurkako epaiari helegitea jartzeko Gorenean. Bien bitartean bidesaria kobratzen jarraituko dute
2018/04/14 - 19:51
Olano: 'Bidesariek martxan jarraituko dute, orain arte bezala'
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, Euskadiko Auzitegi Nagusiak N-1eko eta A-15eko bidesariak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute.
2018/04/14 - 13:19
N-1eko bidesaria baliogabe uzteko ebazpena 'harrigarria' dela esan du Olanok
Buruzagi jeltzaleak esan duenez, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena 'arraroa' da, eta 'egoera bere onera ekartzeko' lanean ari dira.
2018/04/14 - 12:25
EAEko Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi du kamioiei N-1ean kobratzen zaien bidesaria
Erabakia ez dela zuzenbidearen araberakoa ebatzi du Auzitegiak, eta Aldundia eta Batzar Nagusiak prozesuaren kostuak ordaintzera zigortu ditu. Aldundiak kasazio helegitea aurkeztuko du.
2018/04/12 - 13:43
N-I errepidea itxita dago Itsasondon, luizi baten ondorioz
Ertzaintza trafikoa zuzentzen ari da 424 puntu kilometrikotik aurrera. Donostiara doan trafikoa errepide zaharretik ari dira bideratzen eta auto-ilarak luzeak dira.
2018/03/01 - 08:07
Elurrak arazoak eragin ditu Gipuzkoako errepideetan eta zerbitzu publiko nagusietan
Lurraldebuseko zerbitzu gehienak bertan behera geratu ziren eta A-15 errepidea Andoainen eta N-1 errepidea Etzegaraten itxita egon ziren.
2018/02/28 - 10:33
Arabako errepideetan arazoak eragiten ari da elurra
AP-1 errepidea itxita dago Burgos eta Armiñon artean, AP-68 errepidea Bilbon, Gasteizera bidean, eta Aretako ordainlekuan. A-1 eta N-1 errepideen egoera ere zaila da, Araban.
2018/02/16 - 16:21
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du
Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu.
2018/02/16 - 15:59
HIRU sindikatuak AT sistema eteteko eskatu du akatsak daudelako
Garraiolarien sindikatuak ,AT sistemak arazoak dituela salatu du eta konpondu arte ez kobratzeko eskatu. Gipuzkoako Foru aldundiak aitortzen dituen 20 kasu baino gehaigo omen dira erruz kobratutakoak
2018/02/12 - 11:03
Ertzaintzak arreta eskatu du elurragatik Etzegaraten, A-15ean eta AP-1 autobidean
Abisu horia ezarri dute gaur EAE barnealdean 15:00ak arte, elurra espero baita 400 metrotik gora Gipuzkoan eta Bizkaian, eta 600 metrotik gora Araban.
2018/01/09 - 15:27
Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan
Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute.
2018/01/09 - 15:09
Kamioilarientzako N-1eko bidesari berria indarrean sartu da
Gaurtik aurrera, Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute.
2018/01/09 - 14:33
Hainbat kamioilarik eragin zituzten N-1eko eta A-15eko arazoak, Olanoren hitzetan
Ahaldun nagusiak esan duenez, hainbat kamioi gurutzatuta geratu ziren errepide erdian, eta 'hori ezin da konpondu elurra kentzeko makinekin eta gatzarekin'.
2018/01/09 - 13:53
Olano: 'Gurutzatuta geratu ziren kamioilariek eragin zituzten arazoak'
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, joan den asteburuan AP-1 eta A-15 errepideetan izandako arazoak, hein handi batean, gurutzatuta geratu ziren kamioilariek eragin zituzten.
2018/01/07 - 18:46
Altsasun harrapatutako bidaiariak hunkituta, auzokideren elkartasunagatik
N-1 errepidea itxi ostean, 600 bat lagun harrapatuta geratu dira bart euren ibilgailuetan. Altsasuko auzokideek gaua pasatzeko hartu dituzte herrian.
2018/01/03 - 15:05
Estatuko Garraiolarien lanuzteak porrot egin du Gipuzkoako Aldundiarentzat
Pasa den asteko kamioi kopuru ia berdina dabil aste honetan N-1ean Gipuzkoan beraz Estatuko garaiolariek dietutako lanuzteak porrot egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren hitzetan eta ia ez du eraginik
2018/01/02 - 14:48
Zazpi garraiolari elkarte greban, N-1eko bidesariaren aurka
Gipuzkoako garraiolariek, ordea, ez dute lanuztearekin bat egin. Bidesari berria urtarrilaren 9an egongo da martxan.