634 errepide nazionala
2018/02/07 - 20:26
Zumaia eta Getaria lotzen dituen errepidea itxita egongo da martxoaren 9ra arte
“Luizi berriak gertatzeko arrisku handia dago” eta “zonaldea egonkortzea” beharrezkoa da, adierazi du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretarako diputatuak.
2018/02/04 - 14:05
Herreran eta Orduñan kateak beharrezkoak dira elurragatik
Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita dago igande honetan, bezperan izandako lurjausiarengatik.
2018/02/03 - 18:52
N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean, lurjausiagatik
Gainontzekoan, irekita dago errepide sare nagusia une honetan. Nafarroan, itxita daude bigarren mailako bi errepide pirineoetan, eta Aralarko San Migelerako igoera.
2018/01/18 - 00:53
Bi emakume zauritu dira Getarian, olatu batek autobus bat harrapatuta
Lurraldebuseko autobusa N-634 errepidetik zihoala jo du olatuak. 21 eta 22 urteko zaurituak bertan artatu dituzte, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
2018/01/05 - 15:13
N-634 errepidea itxita dago bi noranzkoetan Trapagaranen, luizi batengatik
Eurite gogorrek eragin dute 12:30ean luizia. Ez du ibilgailurik harrapatu, baina Ortuella eta Trapagaran arteko errepidea itxita dago eta auto-ilarak sortu dira.
2017/02/23 - 09:44
Bost ibilgailuk talka egin dute N-634 errepidean, Etxebarrin
Pertsona bat arin zauritu da. Autzaganan, N-635 errepidean, furgoneta bat bidetik atera da.
2016/02/13 - 15:30
Irekita daude N-634, Zarautz eta Getaria artean, eta AP-8 Mendaron
Euriteek lur-jausiak eragin zituzten. Larriena Mendaroakoa izan zen. Hainbat ibilgailu harrapatu zituen, baina ez zen zauriturik izan.
2016/02/13 - 12:08
N-634 errepidea itxita, Zarautz eta Getaria artean, luizi batengatik
Bestalde, AP-8ko beste errei bat itxita dago atzodanik, 21:30etatik, Donostiarako noranzkoan, Elgoibar parean, beste lur-jausi baten ondorioz.
2015/06/04 - 12:55
N-240 eta N-634 errepideak lau orduz egon dira itxita, Galdakaon
Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute Urgoitin, eta kamioia errepidetik kendu duten arte, pilaketak izan dira inguru horretan.
2015/02/26 - 12:38
Luizi batek arazoak eragiten ditu N-634 errepidean Usurbilen
Azken orduetako euriteen ondorioz Usurbilen izan den luizi batek trafiko arazoak eragiten ditu N-634 errepidean. Kotxeak txandaka ari dira gune horretatik pasatzen.
2014/07/17 - 16:15
Getaria eta Zumaia arteko errepidea zabaldu dute
Azken denboraleen ondorioz kaltetutako N-634 errepidea erabat ireki da. Bertan izan dira Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua eta Zumaia eta Getariako alkateak.
2014/01/28 - 08:39
Getaria eta Zumaia arteko errepidea zabaldu dute
Atzo, 19:15 aldera, gertatu zen luizi baten ondorioz itxita egon da gau osoan, baina dagoeneko ireki dute.
2013/12/22 - 10:40
Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita, olatu handiengatik
Aurreikuspenen arabera, 4 metro inguruko olatuak izango dira. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak, berriz, 3,5 eta 4 metro arteko olatuak altxatuko ditu.
2013/03/02 - 19:45
Gizon bat hil da Berrizen autoak zutabe baten aurka talka eginda
36 urteko Zaldibarreko auzokidearen ibilgailua errepidetik atera, eta autobidearen zutabe baten aurka egin du talka. Gizona bertan hil da.
2013/01/21 - 16:03
Trafiko arazoak Elgoibarren, lur-jausi baten ondorioz
Elgoibarko Udalak zirkulazioa eten du hirigunean, atzo N-634 errepidean izandako luiziaren ondorioz.