Luizia Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 errepidea itxita dago bi noranzkoetan Trapagaranen, luizi batengatik

Eurite gogorrek eragin dute 12:30ean luizia. Ez du ibilgailurik harrapatu, baina Ortuella eta Trapagaran arteko errepidea itxita dago eta auto-ilarak sortu dira.

N-634 errepidea itxita dago bi noranzkoetan Trapagaranen (Bizkaia) luizi batengatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Eurite gogorrek eragin dute 12:30ean luizia. Ez du ibilgailurik harrapatu, baina Ortuella eta Trapagaran arteko errepidea itxita dago.

Hala ere, auto-ilarak sortu dira eta Kantabriara joateko A-8 autobidea hartzea gomendatu du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X