A-15 autobia
2020/11/09 - 10:37
A-15a itxiko dute, San Lorenzo-Larre eta Belabieta tunelen egokitze lanak direla eta
Astearteko 22:00etatik asteazkeneko 06:00ak arte ezingo da bertatik ibili.
2020/03/10 - 17:50
Txerri batzuek kamoi batetik ihes egin dute Urnietan, eta istripuak eragin dituzte
Zenbait ibilgailuk txerrien kontra talka egin dute eta pertsona batzuk arin zauritu dira.
2020/02/25 - 11:52
Lagun bat hil da Beran zirkulazio-istripuan, N-121-A errepidean
Ibilgailu astun batek eta auto batek elkarren aurka egin dute talka, aurrez aurre jota, eta, ondorioz, lagun bat hil da. Auto-ilarak daude 63. kilometroan, Irunerako norabidean.
2020/02/14 - 15:26
N-121-A errepidea autobia bihurtzearen alde egin du garraio sektoreak
N-121-A errepidetik igarotzen den trafiko astuna A-15 errepidera desbideratuz gero 2.800 ibilgailuk egin beharko lituzketen 40.000 kilometro gehigarriak salatu dituzte garraiolariak.
2020/01/25 - 20:59
AP-8ko bidesariaren amaiera aldarrikatu dute ehunka lagunek Durangon
'AP-8 Peajerik EZ' plataformak deituta, autobidea "jada ordainduta eta amortizatuta" dagoela diote Durangaldeko herritarrek.
2019/12/15 - 16:11
Uholdeen larrialdi plana bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak
Ebro ibaiaren emari handiena Tuteratik pasa da dagoeneko, uholderik eta aparteko arazorik sortu gabe. Horregatik, hartu du erabakia Foru Exekutiboak.
2019/11/18 - 10:51
Kamioi gidari bat atzeman dute AP-15ean, alkohol-tasa bost aldiz biderkatzeagatik
Gertakaria AP-15eko 14. kilometroan jazo da, Valtierran (Nafarroa), azaroaren 17ko arratsaldean.
2019/11/10 - 20:51
Belaguako eta Herrerako mendateak itxi dituzte elurragatik
Otsagabia eta Irati arteko errepidea eta Zaraitzutik Iparraldera doana ere itxi dituzte. Gainera, kateak behar dira Arabako zein Nafarroako hainbat errepidetan.
2019/11/08 - 14:45
Elurra egiten duenean zirkulazioa bermatzeko prebentzio neurriak hartu ditu Gipuzkoak
Lehen aldiz, azken bi neguetan egindako mapa termikoaren datuetan oinarrituko da plana, eta aurreikuspen meteorologikoa hobetzea ahalbidetuko du.
2019/10/25 - 11:04
A-15a itxita egongo da berriro asteburu honetan, lanegatik
San Lorentzo-Larreko tunela moldatzen amaitzeko azken zirkulazio etena da asteburukoa. Ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00ak arte egongo da itxita autobia.
2019/10/18 - 13:06
A-15 errepidea itxi egingo dute asteburu honetan
Larunbateko 14:00etatik igandeko 20:00etara errepidea itxita egongo da San Lorentzo-Larreko tuneleko moldaketa lanak direla eta.
2019/10/11 - 12:05
A-15 autobia itxita egongo da gaur gauean, tuneletan lanak egingo dituztelako
Andoainerako noranzkoan eta Iruñerako noranzkoan izango da itxita, 22:00etatik 08:00ak arte.
2019/09/16 - 14:51
A-15eko sarbidea ireki dute, Villabonan, bi kamioik talka egin ostean
Lehen orduan izandako istripuaren ondorioz bidea itxi dute Iruñerako noranzkoan. Gidarietako bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.
2019/08/23 - 13:01
Ertzaintzak G7a dela eta ezarritako neurri berriak kritikatu dituzte garraiolariek
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak salatu duenez, Ertzaintzaren murrizketa berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" dira.
2019/07/10 - 13:05
AP-15eko Imarkoaingo ordainlekua doan da dagoneko
N-121 errepidean uholdeak eragindako kalteak konpontzen dituzten bitartean, AP-15eko Imarkoaingo ordainlekuko hesiak igota daude.
2019/07/09 - 14:12
AP-15 autobidea doakoa izango da Imarkoainen N-121 errepidea konpondu arte
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Tafallan iragarri duenez, N-121 errepidea konpontzeko lanek irauten duten bitartean, AP-15 autobidearen Imarkoaineko ordainlekua doakoa izango da.
2019/06/24 - 19:57
Motorzale bat larri zauritu da A-15ean, Noainen
Zaurituak 54 urte ditu, eta Iruñekoa da. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.
2019/06/13 - 11:27
A-15a itxita egongo da asteburuan, San Lorentzo-Larre tuneleko lanen ondorioz
Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunetik aurrera egingo da itxita, eta Iruñeko noranzkoan, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera.
2019/05/14 - 09:10
Indarrean sartu da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan
Araudi berria gauerdian sartu da indarrean. Berritasunei dagokienez, Irungo arkua desaktibatu da eta beste bat jarri dute Astigarragan.
2019/05/07 - 17:42
Bidesarien sistema berriak euskal garraiolariak 'zigortzen' dituela salatu du Hiruk
Garraiolarien sindikatuaren ustez, N-I eta A-15 errepideetarako bidesari sistema berriak, Gipuzkoan, bi bideetatik "sarrienik igarotzen direnak" kaltetuko ditu.