A-15 autobia
2018/04/14 - 19:51
Olano: 'Bidesariek martxan jarraituko dute, orain arte bezala'
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, Euskadiko Auzitegi Nagusiak N-1eko eta A-15eko bidesariak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute.
2018/03/01 - 08:07
Elurrak arazoak eragin ditu Gipuzkoako errepideetan eta zerbitzu publiko nagusietan
Lurraldebuseko zerbitzu gehienak bertan behera geratu ziren eta A-15 errepidea Andoainen eta N-1 errepidea Etzegaraten itxita egon ziren.
2018/02/12 - 11:03
Ertzaintzak arreta eskatu du elurragatik Etzegaraten, A-15ean eta AP-1 autobidean
Abisu horia ezarri dute gaur EAE barnealdean 15:00ak arte, elurra espero baita 400 metrotik gora Gipuzkoan eta Bizkaian, eta 600 metrotik gora Araban.
2018/02/03 - 12:16
Elurra mara-mara, Nafarroan
A-15 autobidea zabalik dago, baina kontuz gidatzeko eskatu du Foruzaingoak. Elur asko bota du azken orduotan Nafarroa osoan.
2018/01/09 - 14:33
Hainbat kamioilarik eragin zituzten N-1eko eta A-15eko arazoak, Olanoren hitzetan
Ahaldun nagusiak esan duenez, hainbat kamioi gurutzatuta geratu ziren errepide erdian, eta 'hori ezin da konpondu elurra kentzeko makinekin eta gatzarekin'.
2018/01/09 - 13:53
Olano: 'Gurutzatuta geratu ziren kamioilariek eragin zituzten arazoak'
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, joan den asteburuan AP-1 eta A-15 errepideetan izandako arazoak, hein handi batean, gurutzatuta geratu ziren kamioilariek eragin zituzten.
2017/10/12 - 12:36
A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean
Antza, sutea kamioiaren atoian piztu da. Ibilgailuen zirkulazioa Hernaniko herrigunetik eta kamioiena N-1 errepidetik bideratzen ari da Ertzaintza.
2017/10/05 - 22:17
Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako bidesari berria
Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua.
2017/10/02 - 13:15
Kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Astigarraga parean
Segurtasun Sailak eta Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi dutenez, kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Bilborako noranzkoan. Ibilgailua errepidetik kendu eta bidea garbitzeari ekin diote.
2017/05/12 - 16:27
Kamioilariak lo hartu zuela adierazi zion Ertzaintzari atxilotu ondoren
Istripua A-15ean, Goizuetako irteera parean gertatu zen. 9 lagun zauritu eta 10 ibilgailu kaltetu ziren. Kamioia Portugalgo Bragatik Parisera zihoan. 41 urteko gidariak alkohol tasa "zero" eman zuen
2017/05/11 - 22:38
9 lagun zauritu dira A-15 errepidean, Hernani parean izandako istripuan
Bi kamioik, bost kotxek eta hiru furgonetak izan dute istripua. Irudietan ikusten duzuen moduan geratu dira ibilgailuak. Arratsaldeko seiak pasatxo zirenean gertatu da.
2017/05/11 - 22:17
Hamar ibilgailuk talka egin dute Hernanin, eta bederatzi lagun zauritu dira
Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira istripuan, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte zaurituetako batzuk.
2016/12/20 - 16:05
Trailer batek bete-betean jo du tunel bateko horma A-15ean, Zizurren
Autoak zeramatzan trailer batek beste kamioi batekin talka egin eta A-15eko tunel bateko horma bete-betean jo du. Bi lagun zauritu dira.
2016/10/25 - 12:35
A-15 autobidea itxi dute Berastegin, ostiralera arte
Iruñeko noranzkoan etengo dute zirkulazioa, eta 'bypass'en bidez bideratuko dute ibilgailuen joan-etorria, zorua berritzeko lanek irauten duten bitartean.
2015/11/22 - 12:35
Elurte handia A-15 autobidean, Pagozelai parean
Nafarroako errepide-sarea zabalik dago, eta ez aparteko jazoerarik izan. Dena dela, elurra kentzeko makinak martxan daude hainbat puntutan, tartean, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen duen A-15 autobidean.
2015/09/26 - 22:29
A-15 autobidea eten dute Villabonan, luizi batengatik
Gertakaria 18:00ak aldera jazo da, tunel barruan harriak erori direnean.
2015/07/22 - 18:06
Kamioi bat erori da A-8tik A-15era, Astigarraga parean
Istripua asteazken goizean jazo da. Kabina jausi da, baina kamioilaria barrutik ateratzea lortu dute.
2015/07/22 - 12:40
Kamioi bat erori da AP-8 errepidetik A-15era, Astigarragan
Kabina erori da, eta kamioilaria barrutik ateratzea lortu dute. Atoia goian geratu da, AP-8an. Zirkulazioa etenda dago A-15ean, Andoainera bidean, Astigarragan.
2015/06/07 - 16:18
Espetxera, kamioilaria hiltzea egotzita atxilotutako ertzaina
Agenteari gizahilketa azpikeriaz egitea leporatu diote, epailearen aurrean deklaratu eta gero. Bestalde, hildako kamioilariaren aldeko hileta-elizkizuna arratsaldean egin dute Motrilen.
2015/05/23 - 21:26
Atxilotuta, Poliziari ihes egin eta heroina leihotik botatzeagatik
Foruzaingoak droga trafiko delitua leporatu dio 36 urteko Irungo bizilagun bati.