A-15 autobidea itxi dute Berastegin, ostiralera arte
A-15 autobidea atzotik, asteartea, ostiralera arte itxiko dute, Berastegin (Gipuzkoa), errepidea berritzeko lanak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Iruñeko noranzkoan etengo dute zirkulazioa, eta 'bypass'en bidez bideratuko dute ibilgailuen joan-etorria, zorua berritzeko lanek irauten duten bitartean.
Zehatz-mehatz, 143 eta 140 kilometro puntuen artean itxiko dute autobidea, eta Andoainerako noranzkoan dauden erreietatik bideratuko dute zirkulazioa.
Lanen ondorioz, Berastegiko adarra (A-15 141-2-S) eta Berastegiko Begiratokia itxiko dituzte. Edonola ere, zirkulazioa desbideratzen dutenean, seinaleen bidez iragarriko dute. Aurreikusi dutenez, lanak atzo iluntzean (22:00) hasi eta ostiral goizean (06:00) bukatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean