Abadiño
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/08 - 21:00
Belaunaldi berriak, erreleboari heltzeko prest
Abadiño eta Durangoko koadrila batekin jarraitu ditu EITBko ekipo batek Bilboko kontzentrazio eta protesta nagusiak. Prest daude erreleboari heltzeko.
2019/02/25 - 13:49
Pertsona bat zauritu da N-634 errepidean Abadiño parean, kamioia bidetik aterata
Ibilgailuaren gidaria helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera. Istripua Abadiñoko Matiena auzoan izan da, 10:00ak aldera.
2019/02/03 - 20:55
Milaka lagun izan dira bisitan Abadiñoko San Blas azokan
Euskal Herriko leku askotan ospatzen den jaieguna da, horietako bat, Abadiñon. Aurten 100 postutik gora izan dira bertan.
2019/01/17 - 16:53
Atxondo-Abadiño zatiko lanak lizitatu dituzte, 115,43 milioi euroan
EAEtik igarotzen diren Abiadura Handiko Treneko linea guztien lanak kontratatuta edo abian dira jada, Elorrio-Elorrio zatiarenak izan ezik, idazketa fasean baitago proiektua.
2018/09/30 - 17:13
Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna
Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute, igande arratsalde honetan. Litekeena da gizonak mendi-istripua izatea.
2018/08/21 - 14:29
Gizon bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideari atzamar zati bat moztea leporatuta
Erasoa Astola auzoan izan zen, herritarrek barbakoak egiteko erabili ohi duten atsedenleku batean. Horren berri izandakoan bertara joan ziren ertzainek topatu zuten emakumearen atzamar zatia.
2018/08/09 - 19:10
82 urteko gizon bat zauritu da Abadiñon, auto batek harrapatuta
10:30 inguruan izan da istripua, eta gizonezkoa Galdakaoko erietxera eraman dute, zaurituta.
2018/07/22 - 20:05
Hiru gizon atxilotu dituzte Abadiñoko enpresa batean 200 kilo kobre lapurtzeagatik
Gerediagako ordainlekuan 22, 27 eta 39 urteko atxilotuen furgoneta gelditu zuen Ertzaintzak.
2018/06/09 - 22:30
Sorgiñak zirela esanez zigortu zituzten emakumeei barkamena eskatu diete
Gerediaga Elkarteak antolatutako omenaldian azpimarratu nahi izan dute duela 400 urte emakumeak jazartzeko erabiltzen zutela sorginkeria.
2018/06/03 - 21:41
Abadiñoko hainbat puntu ur azpian utzi ditu ekaitzak
Abadiño eta Atxondo lotzen duen N-636 errepidean ur-putzu handiak daude, eta bertatik gidatuz gero, zuhurtziaz egiteko gomendatzen dute.
2018/05/30 - 11:15
Abadiñon hodi batera erori zen txahala erreskatatu zuten suhiltzaileek
Iurretako Parkeko bi suhiltzaile hodiaren barrura sartu ziren arrastaka, sokarekin lotu zuten txahala eta tiraka kanpora atera zuten onik (@BomberosIurreta-ren irudiak).
2018/05/08 - 22:20
Durangoko eta Bilboko bi lagun atxilotuta jihadismoaren aurkako operazioan
Abadiñon eta Lorcan (Murtzia) atzeman dituzte, hiru pertsonak. Kide berriak erakartzea eta horiek trebatzea leporatzen diete guztiei.
2018/04/04 - 20:55
Min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Urkiolan
Barakaldoko 41 urteko gizonak min hartu du Larrano inguruan zebila. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute (@ertzaintzaEJGV-ren irudiak).
2018/03/14 - 20:04
37 urteko gizon bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideari aurpegian jotzeagatik
Emakumea herriko anbulatorioan artatu zuten eta senarra epailearen esku jarri dute asteazken honetan.
2018/02/20 - 22:42
Langile batek beso bat galdu du Abadiñon izandako lan istripu batean
Duela bi hilabete, beste langile batek ere anputazio bat pairatu zuen enpresa berberean(Fundiciones Garbi).
2018/02/03 - 15:22
Giro ezin hobea Abadiñoko San Blas azokan, euria eta hotza gorabehera
San Blaseko kordoien eta erroskillen bila joan da jende andana, baita ganadua ikustera ere.
2018/01/16 - 10:14
Gizon bat ospitaleratu dute, Abadiñon piztutako sute batean kea arnasteagatik
Soraguren kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Antza denez, zartagin batek su hartu du.
2017/12/27 - 12:19
Gizon bat kartzelatu dute, Abadiñon bikotekideari sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumeak 112 zenbakira deitu zuen, bikotekidearen etxean atxiki zegoela eta sexu erasoa jasan zuela salatzeko.
2017/12/13 - 11:08
Langile batek besoa galdu du Abadiñon izandako lan istripu batean
Bizkaiko udalerriko galdategi batean jazo da ezbeharra, gauerdi aldera.