Abadiño
2014/12/12 - 21:23
Abadiñoko ustezko hiltzailea kartzelara bidali du epaileak
Durangoko komisarian bi egun atxilotua egon ostean, epaileak preso bidali du Basauriko kartzelara.
2014/12/12 - 21:18
Manifestazioa Abadiñon, Mari Luz eta Ameliaren heriotzak gaitzesteko
Ehunka lagunek hartu dute parte herrian egindako manifestazioan. Elkarte feministek eta Abadiñoko Udalak deitu dute.
2014/12/12 - 20:46
Lagunek eta senideek azken agurra eman diete Amelia eta Mari Luzi
Hileta ostiral arratsaldean egin dute, Abadiñon, eta ehunka lagun egon dira bertan. Gero, elkarretaratzea egin dute, gertatutakoa gaitzesteko.
2014/12/12 - 09:11
Epailearen esku utzi dute Mari Luzen eta Ameliaren hiltzailea
Abadiñok bi emakumeen hilketak gaitzetsiko ditu gaur arratsaldean, Emakumeen Mundu Martxak manifestazioa deitu baitu 19:30erako. Ordu eta erdi lehenago, hileta-elizkizuna egingo dute.
2014/12/11 - 15:01
Atxilotuak hilketak onartu ditu
Esan duenez, arazo ekonomikoengatik izandako eztabaida batek lehertu zuen egoera. Hala ere, Ertzaintzak hilketaren armaren bila jarraitzen du.
2014/12/11 - 14:25
Hildako emakumearen lankide ohien protesta bilkura Abadiñon
CIE Inyectametal enpresan Mari Luz Alejoren lankideak izan zirenak haren hilketagatik protesta bilkura egin dute enpresaren ateetan.
2014/12/11 - 12:06
Legebiltzarrak Abadiñoko hilketa bikoitza gaitzetsi du
Bakartxo Tejeriak adierazpen instituzionala irakurri du Abadiñoko hilketa bikoitza gaitzesteko. Ondoren, minutuko isilunea egin dute legebiltzarkideek.
2014/12/11 - 09:51
Gizonak aitortu du emaztea eta amaginarreba hil zituela Abadiñon
Ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera, baina Durangoko ertzain-etxean dute oraingoz. Hildako bi emakumeen gorpuei egindako autopsiaren emaitzak, berriz, datozen orduetan ezagutuko dira.
2014/12/10 - 21:31
Abadiñoko biktimetako baten senarra atxilotu du Ertzaintzak
Abadiñoko alkateak Radio Euskadin baieztatu duenez, atxilotu eta ordu batzuetara gizonezkoak aitortu egin du hilketen egilea bera dela.
2014/12/10 - 20:59
Elkarretaratze jendetsua egin dute Abadiñoko hilketak gaitzesteko
Abadiñarrek gertakaria ezagutu eta euren elkartasuna adierazi dute. Udalak hilketa bortitz hauek gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, eta jendetsua izan da.
2014/12/10 - 16:03
Abadiñon hildako emakumeen senar eta suhiari sendagiria eman diote
Gizonezkoa lotuta eta zaurituta aurkitu dute, sutan zegoen Atxondoko haren aroztegian.
2014/12/10 - 15:15
Abadiño, lur jota
Denek ezagutzen zuten Mari Luz. Benito senarrarekin eta semearekin batera, urteak zeramatzan Matienan. Duela gutxi aurrejubilatu zen eta etxera ekarri zuen ama.
2014/12/10 - 15:10
Ama-alabak hilik topatu dituzte Abadiñon
Gorpuak Matiena auzoko Trañabarren etorbideko 13. zenbakian aurkitu dituzte. Horrekin lotuta, alabaren senarra bere aroztegian aurkitu dute lotuta eta zaurituta.
2014/12/10 - 14:34
Hilketa 'ankerra' gaitzetsi eta bi dolu-egun deitu ditu Abadiñok
Abadiñoko Udalak deitutako elkarretaratzean ehunka lagunek parte hartu dute arratsaldean. Hildako bi emakumeen senitartekoei eta lagunei “babes osoa” eman die Udaleko Bozeramaileen Batzordeak.
2014/12/10 - 10:29
Bi emakumezkoren gorpuak aurkitu dituzte etxebizitza batean, Abadiñon
Hildakoak ama-alabak dira, eta ohe gainean odoleztatuta aurkitu dituzte. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.
2014/10/16 - 23:03
Elkarretaratzeak Abadiñon eta Durangon, genero indarkeria salatzeko
Abadiñon, emakume batek eta bere alaba nagusiak lau urte zeramatzaten sexu-abusuak jasaten, gertuko lagun batengandik. Durangon bestetik, bikotekideari tratu txarrak emateagatik.
2014/10/15 - 13:06
Hiru emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Abadiñon
Ama bat eta bi alabak (horietako bat, adingabea) dira biktimak. Sendiaren lagun bat ei da erasotzailea.
2014/02/03 - 16:53
Giro bikaina Abadiñon San Blas egunean
Eztarriko mina uxatzeko lepokoek eta erroskilek atontzen dituzte Abadiño inguruan jarritako postuek. Horiez gain, azoka ederra aurkituko dute bertara hurbiltzen direnek.
2013/02/03 - 17:28
San Blas eguna Abadiñon
Baserritar eta abeltzainek produktu onenak jarri dituzte salgai. Abadiñoko San Blaseko azoka Bizkaiko garrantzitsuenetako bat da.
2012/11/13 - 18:15
Langile bat hil da Abadiñon lan istripu batean
Istripua 08:38an gertatu da, Abadiñoko Talleres Unamunzaga enpresan. Hildakoa 54 urteko gizonezkoa da.