Langile bat hil da Abadiñon lan istripu batean
54 urteko Eibarko langile bat hil da astearte honetan lan istripu batean, Abadiñoko enpresa batean, trokel bateko pieza batek jota. Lan istripua Talleres Unamunzaga enpresan gertatu da, Abadiñoko Lebario auzoan.
Estanpazioko eta trokelgintzako enpresa da. Osalanen behin betiko txostena falta da, baina badirudi trokel batetik pieza bat askatu eta horrek langilea buruan eta bularraldean jo duela. SOS Deiakek abisua 08:38an jaso du, eta, larrialdietarako zerbitzuak iritsi direnean, gizona hilik zegoela konfirmatu dute.
Heriotza salatzeko kontzentrazioa
ELAk eta LABek heriotza salatu dute eta ostegunerako kontzentrazioa deitu dute, 12:30ean, Abadiñoko lantegian bertan.
Istripuaren arrazoiak argitzeko beharrezkoak diren ikerketak egitea eskatu du ELAk, eta produktibitatea ''langileen bizitzaren gainetik'' jartzen dutela salatu du sindikatuak. Halaber, gaur bertan, beste lan istripu bat ere izan dela salatu dute, bigarren hau ''in itinere'' (lanera bidean). Lantegi Batuak enpresako langile bat hil da goizean, lantokira zihoala kamioi batek zapalduta.
ELAk jakitera eman duenez, ''aurten, dagoeneko, 45 pertsona hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian''.
Abadiñoko Udalak elkartasuna adierazi dio familiari
Abadiñoko Udalak ohar bat bidali du hildakoaren familiari elkartasuna adieraziz. Udaleko alderdi guztiek sinatu duten adierazpenean, erakunde publikoei eta pribatuei horrelako gertaerak "errepika ez daitezen" pausoak emateko eskatu diete.
Halaber, lan-istripu horren aurrean deituriko mobilizazio guztiak babestu ditu, eta horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
54 urteko Eibarko langile bat hil da astearte honetan lan istripu batean, Abadiñoko enpresa batean, trokel bateko pieza batek jota. Lan istripua Talleres Unamunzaga enpresan gertatu da, Abadiñoko Lebario auzoan.Estanpazioko eta trokelgintzako enpresa da. Osalanen behin betiko txostena falta da, baina badirudi trokel batetik pieza bat askatu eta horrek langilea buruan eta bularraldean jo duela. SOS Deiakek abisua 08:38an jaso du, eta, larrialdietarako zerbitzuak iritsi direnean, gizona hilik zegoela konfirmatu dute.Heriotza salatzeko kontzentrazioaELAk eta LABek heriotza salatu dute eta ostegunerako kontzentrazioa deitu dute, 12:30ean, Abadiñoko lantegian bertan.Istripuaren arrazoiak argitzeko beharrezkoak diren ikerketak egitea eskatu du ELAk, eta produktibitatea ''langileen bizitzaren gainetik'' jartzen dutela salatu du sindikatuak. Halaber, gaur bertan, beste lan istripu bat ere izan dela salatu dute, bigarren hau ''in itinere'' (lanera bidean). Lantegi Batuak enpresako langile bat hil da goizean, lantokira zihoala kamioi batek zapalduta.ELAk jakitera eman duenez, ''aurten, dagoeneko, 45 pertsona hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian''.Abadiñoko Udalak elkartasuna adierazi dio familiariAbadiñoko Udalak ohar bat bidali du hildakoaren familiari elkartasuna adieraziz. Udaleko alderdi guztiek sinatu duten adierazpenean, erakunde publikoei eta pribatuei horrelako gertaerak "errepika ez daitezen" pausoak emateko eskatu diete. Halaber, lan-istripu horren aurrean deituriko mobilizazio guztiak babestu ditu, eta horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusiko kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.