Abadiño
2020/04/21 - 12:43
Ibilgailu batek su hartu du BI-623 errepidean, Abadiñon
Autoa errepidetik zihoan su hartu duenean, ziurrenik matxura baten ondorioz. Ez da inor zauritu.
2020/02/16 - 19:22
Abadiñoko polikiroldegiaren sabaiaren zati bat erori da, haizetearen ondorioz
Udalerri horretako Udalak kiroldegia itxi du, eta inguruan aparkatutako autoak kentzeko agindu.
2020/02/16 - 17:53
Abadiñoko kiroldegiaren teilatuaren zati bat altxatu du haizeak
Astolako kiroldegia itxi egin du oraingoz Abadiñoko Udalak. Igande honetan, gainera, 129 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Bermeon eta 117 km/h-koak Trapagaranen.
2020/02/03 - 21:42
Abadiñon goizean goizetik festa giroa izan da nagusi
Euskal Herriko hainbat tokitan San Blas eguna ospatu dute gaur. Abadiñon, esaterako, jai giroa ez da falta, eta jakina, erroskilak eta San Blas opilak ere ez.
2020/01/30 - 13:11
Ardiek ere bat egin nahi izan dute greba orokorrarekin
Artalde batek McDonald's-ek Abadiñon duen lokaleko McDrive zerbitzua blokeatu du, gaurko greba orokorrarekin bat egiteko.
2020/01/27 - 21:51
Abadiñoko jokalari batek iran arrazistak jasan ditu
Erasoak ez dira futbol profesionalean bakarrik gertatzen. Atzo bertan, erregional mailako Abadiñoko jokalari gazte bat irain arrazisten biktima izan zen Arrankudiagan.
2019/11/23 - 17:32
Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Abadiñon
Bigarren sariaren zati bat ere Bizkaira joan da, Erandiora.
2019/11/09 - 13:48
Euriteek uholde txikiak eta putzuak eragin dituzte Durangaldean
Zornotzan garaje batean uholdeak izan dira, eta urak gainezka egin du Abadiñoko hainbat errepidetan. Victor Uriartek eta Iñaki Zenitagoiak grabatutako irudiak.
2019/10/02 - 15:23
Piketeek eragindako kalteak kasu isolatuak dira, sindikatuen ustez
Antza, asteartean piketeek kalteak eragin zituzten Durangaldeko enpresetan. Horren harira, Confebaskek pikete horiek eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.
2019/09/22 - 16:15
Klima aldaketaren mehatxua, gainean
Patxi Solana Alluitz artzainak azaldu duenez, klima aldaketa eragin handia izaten ari da bere artaldean eta bere landaketetan.
2019/07/19 - 10:41
Kamioi bat irauli da Abadiñon eta auto-ilarak daude inguruan
Istripua goizeko 06:00tan gertatu da Matiena eta Berriz artean dagoen biribilgunean. Inor ez da zauritu istripuan, baina auto-ilarak daude inguruan.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:53
Abadiñar bat zigortu dute, emakume bati eta haren bi alabei sexu erasoak egiteagatik
Auzitegi Gorenak hamahiru urte eta erdiko zigorra ezarri dio. Udalak gogor salatu eta gaitzetsi ditu erasoak eta babes osoa eskaini die hiru emakumeei.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2019/06/15 - 18:13
Galdakaoko, Durangoko eta Arrigorriagako alkatetzak kendu dizkio EH Bilduk EAJri
Bestalde, sozialistekin hitzartutako akordioari esker, Abadiñoko, Alonsotegiko, Dimako eta Zaldibarko udalak zuzenduko dituzte jeltzaleek.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/05/01 - 12:17
Edukiontzi batean piztutako suteak kalteak eragin ditu auto batean, Bilbon
Sua 06:00etan hasi da Bailen kaleko edukiontzi batean.
2019/04/13 - 14:11
Korrika 21: Hamargarren eguna iruditan
Astigarragatik Arteara joango da gaurkoan lekukoa eskuz esku, Korrikaren azkenaurreko etapan.