Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailu batek su hartu du BI-623 errepidean, Abadiñon

Autoa errepidetik zihoan su hartu duenean, ziurrenik matxura baten ondorioz. Ez da inor zauritu.
Ibilgailua erabat kiskalita geratu da
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Ibilgailu batek su hartu du astearte honetan, ustekabean, BI-623 errepidean, Abadiñon (Bizkaia), baina ez da inor zauritu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, ezbeharra 08:25ean jazo da. Autoa BI-623 errepidetik zihoala, su hartu du, matxura baten ondorioz ziurrenik.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Ibilgailua 09:15 aldera arte egon da errepide ertzean, bertatik noiz eramango zain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X