Abortoa
2014/09/28 - 18:46
Milaka emakumek abortuaren erreforma bertan behera uztea ospatu dute
Manifestariek Bizkaiko eta Arabako hiriburuetako kaleak, besteak beste, hartu dituzte jai giroan, baina aldarrikapenak alde batera utzi barik.
2014/09/28 - 16:31
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioak egin dituzte
Lege erreforma bertan behera utzita eta Gallardonen dimisioaren ostean, garrantzi berezia izan du abortatzeko eskubidearen aldeko nazioarteko egunak.
2014/09/28 - 13:52
Munilla:'Askok PP utziko dute abortuaren erreforma baliogabetu ostean'
Donostiako gotzainak gogor kritikatu du Abortuaren Legearen erreforma bertan behera utzi izana eta, esan duenez, "argi gelditzen da ustezko ezkerrak markatzen duela ustezko eskuinaren norabidea".
2014/09/25 - 23:00
Mediku kontzientzia eragozleen zerrenda babestu du Konstituzionalak
Abortuaren mediku kontzientzia eragozleen zerrenda sortu zuen Nafarroako legearen aurka helegitea aurkeztu zuen PPk, baina Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du.
2014/09/24 - 16:13
Gallardonen dimisioak zeresana eman du Kongresuan
Gaur Saenz de Santamariak Gallardonen lana goraipatu du, eta harekin asko ikasi duela adierazi du. Baina Gobernuan eta PPn gutxik baloratu nahi izan dute kargu uztea.
2014/09/23 - 16:10
Abortuaren Legearen erreforma, bertan behera
Rajoyk baieztatu du albistea. Legea aurrera atera ahal izateko behar adina adostasun ez dutela lortu aitortu du Espainiako presidenteak.
2014/09/21 - 23:16
Abortuaren legea indargabetzeko eskaria egin diote Rajoyri
Hauteskunde kanpainan emandako hitza betetzen ez badu, botoak galduaraziko dizkiola ohartarazi du Bizitzaren Aldeko Mugimenduak.
2014/09/14 - 17:44
Semper, Abortuaren Legeaz: 'Gobernu on batek badaki esanak zuzentzen'
Gipuzkoako PPren presidenteak onartu du gai honek "barne polemika" eta "eztabaida" piztu duela PPn, "logikoa denez".
2014/08/15 - 14:35
Abortuaren Legea erreformatzeko 'zalantzak' antzematen ditu Munillak
Gotzainak berriro esan duenez, "abortua indartsuenaren legearen garaira daraman inboluzioa da".
2014/03/08 - 22:01
Martxoaren 8ko manifestazioetan, aborto eskubidea aldarri
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, milaka pertsona atera dira kalera Euskal Herriko kale eta hirietan. Guztiek ere aborto eskubidea aldarrikatu dute.
2014/03/08 - 19:35
Abortuaren aldeko oihuekin Rajoyren hitzaldia moztu dute lau gaztek
Rajoy hitz egiten hasi denean, altxatu dira eta "Abortua legez kanpokoa, estatuaren indarkeria" oihukatu dute. Konpromisarioek 'Bai bizitzari' oihukatuz erantzun dute.
2014/03/08 - 19:01
Lau emakumek Rajoyren hitzaldia moztu dute, abortuaren aldeko oihuekin
PPko konpromisarioek 'Bai bizitzari' oihukatuz erantzun dute.
2014/03/08 - 17:20
Emakumeen askatasuna aldarrikatzeko manifestazio jendetsua, Iruñean
'Gure askatasuna borrokatuz, erabakitzeko eskubidea gurea da' izan da manifestazioaren leloa. Halaber, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi ugari egin dituzte Euskal Herri osoan.
2014/03/08 - 16:48
Martxoaren 8ko ekitaldietan Abortuaren Legea salatu dute
Euskal Herriko Koordinakunde Feministak deituta, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
2014/03/07 - 22:21
Lopez: 'PP emakumeen aurka gobernatzen tematuta dago'
PSE-ko idazkari nagusiak esan duenez, sozialistek PPren kontraerreformen bandera goratu behar dute.
2014/03/07 - 14:27
EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideak, abortuaren legearen aurka
"Abortatzeko eskubidea bermatzeak ez du esan nahi inor horretara derrigortuta dagoenik", azaldu dute agiri batean.
2014/03/06 - 17:31
Euskal elkarteak, abortuaren legearen 'gerra deklarazioaren' aurka
Euskal Herriko elkarte feministak, larunbatean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, euren eskubideek abortuaren legearekin duten “atzeraldiari” aurre egiteko prest azalduko dira.
2014/03/05 - 16:27
'Ez dugu onartuko salbuespenak jasotzen dituen abortuaren legerik'
Horrela jakinarazi du Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzainak 'Abortua, ahula baztertzea' izeneko pastoralaren aurkezpenean. Bertan, adopzioa aldarrikatzen du.
2014/03/05 - 14:42
'Legea ez da bidezkoa, bizitzaren defentsak ez dauka salbuespenik'
Donostiako gotzainak adierazi duenez, "Elizak ez du abortua justifikatzen duen Lege proposamenik inoiz onetsiko".
2014/02/19 - 12:21
Rajoyk abortuari buruzko elkarrizketa eskaini dio Rubalcabari
Mariano Rajoyk elkarrizketa eskaini dio gaur Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruari, abortuaren legearen harira, baina egungo legea erreformatzeko eskubidea duela aldarrikatu du.