Abortoa
2014/03/08 - 16:48
Martxoaren 8ko ekitaldietan Abortuaren Legea salatu dute
Euskal Herriko Koordinakunde Feministak deituta, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
2014/03/07 - 22:21
Lopez: 'PP emakumeen aurka gobernatzen tematuta dago'
PSE-ko idazkari nagusiak esan duenez, sozialistek PPren kontraerreformen bandera goratu behar dute.
2014/03/07 - 14:27
EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideak, abortuaren legearen aurka
"Abortatzeko eskubidea bermatzeak ez du esan nahi inor horretara derrigortuta dagoenik", azaldu dute agiri batean.
2014/03/06 - 17:31
Euskal elkarteak, abortuaren legearen 'gerra deklarazioaren' aurka
Euskal Herriko elkarte feministak, larunbatean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, euren eskubideek abortuaren legearekin duten “atzeraldiari” aurre egiteko prest azalduko dira.
2014/03/05 - 16:27
'Ez dugu onartuko salbuespenak jasotzen dituen abortuaren legerik'
Horrela jakinarazi du Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzainak 'Abortua, ahula baztertzea' izeneko pastoralaren aurkezpenean. Bertan, adopzioa aldarrikatzen du.
2014/03/05 - 14:42
'Legea ez da bidezkoa, bizitzaren defentsak ez dauka salbuespenik'
Donostiako gotzainak adierazi duenez, "Elizak ez du abortua justifikatzen duen Lege proposamenik inoiz onetsiko".
2014/02/19 - 12:21
Rajoyk abortuari buruzko elkarrizketa eskaini dio Rubalcabari
Mariano Rajoyk elkarrizketa eskaini dio gaur Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruari, abortuaren legearen harira, baina egungo legea erreformatzeko eskubidea duela aldarrikatu du.
2014/02/19 - 12:09
Rajoyk elkarrizketa eskaini dio Rubalcabari, abortuaren legea adosteko
PSOEko buruak emakumeen askatasuna "sakrifikatu" izana egotzi dio agintariari.
2014/02/18 - 11:16
Emakunde, abortatzeko erabakia 'hirugarren' batek hartzearen kontra
"Frogatuta dago debekatuta egon arren abortuak egiten jarraitzen dela, baina osasun baldintza okerragoetan eta klandestinitatean", esan du Emakundeko zuzendariak.
2014/02/16 - 17:32
Abortuaren erreformaren aurkako protestak New Yorkeraino iritsi dira
Alberto Ruiz-Gallardonen legea bertan behera gera dadila eskatu dute Espainiako kontsulatuaren aurrean protesta honetan parte hartu dutenek.
2014/02/13 - 14:14
Celia Villalobosek abortuaren erreformaren aurka bozkatu du
PPko beste bi diputatuk, PSOEk eta oposizioko gainerako alderdiek Alberto Ruiz-Gallardonek bultzatutako abortuaren legearen erreformaren aurreproiektua baztertzearen alde egin dute.
2014/02/12 - 09:53
Abortuaren erreforma, aurrera bere tramitazioan
PPk boto batasunari eutsi dio eta abortuaren erreforma babestu du. 183 botorekin atzera bota dute abortu legearen erreforma bertan-behera uzteko sozialistek aurkeztutako proposamena.
2014/02/11 - 23:47
Boto-batasunari eutsi eta abortuaren legearen erreforma babestu PPk
Bozketa isilpekoa izan da, sozialistek eskatuta, eta kutxa batean egin dute. Erreforma bertan behera uzteko proposamenak kontrako 183 boto, aldeko 151 boto eta 6 abstentzio jaso ditu.
2014/02/11 - 08:41
Isilpeko bozketa Kongresuan, abortuaren erreformaz erabakitzeko
Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurreproiektuaren kontra egindako proposamena bozkatuko dute. Iraganean egindako isilpeko bozketetan, diputatuek alderdiaren irizpidea errespetatu dute.
2014/02/09 - 11:33
Kongresuan bozketa, abortuaren legearen erreformaz
Abortuaren legearen erreforma erretiratzea eskatuko duen edo ez bozkatu du Kongresuak. Botoa sekretua izango da. Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4
2014/02/08 - 15:06
Abortu lege berriaren kontra, akelarre-kalejira bat egin dute Bilbon
Abortatzeko eskubidearen aldeko bizkaiko plataforma feministak deituta, Erriberako merkatutik abiatu dira Santiago plazaraino, Gallardonen erreforma salatzeko.
2014/02/08 - 15:05
Abortuaren legearen erreformaren kontra, bilkurak egin dituzte Bilbon
Bilboko hainbat gunetan egin dira elkarretaratzeak eta, besteak beste, Emakunderen babesa jaso dute.
2014/02/07 - 14:09
Jaurlaritzak abortuaren legea bete beharko du Madrilek onartzekotan
Izan ere, abortuaren legea, oinarrizko lege bat izanda, Eusko Jaurlaritzak "eskua sartzeko" tarte txikia izango duela adierazi du Darponek Legebiltzarreko kontrol saioan.
2014/02/01 - 16:03
Milaka pertsonak abortuaren legearen aurka protesta egin dute Madrilen
Manifestazioa hasi aurretik, hainbat alderdi politikoetako, sindikatuetako, emakumeen elkarteetako ordezkariek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak dimisioa emateko eskatu dute.
2014/02/01 - 15:38
'Askatasunaren Trena'k abortuaren erreformaren aurka egin du Madrilen
Ehunka emakume-elkartek, alderdi politikoek, sindituek, GKEk eta Estatu osoko elkarte sozialek bat egin dute Madrilen Gallardonen erreformaren aurka protesta egiteko.