Abortoa
2014/01/31 - 12:35
Eusko Jaurlaritza abortuaren legedia mantentzen ahaleginduko da
Jon Darpon Osasun sailburuak Radio Vitorian egindako adierazpenen arabera, "ahal den neurrian aurreko legedia mantentzea da gure helburua".
2014/01/27 - 08:25
Rajoyren Gobernua malformazio kasuetan abortua baimentzeko prest dago
PPren barruan sortu diren eztabaidak sortu omen du aldaketa. Hala ere, abortua malformazio kasu larrienetara bakarrik mugatuko da.
2014/01/24 - 14:20
Abortuaren legea ez betetzeko eskatuko die Bilduk euskal erakundeei
Koalizioak mozioak aurkeztuko ditu Legebiltzarrean, Aldundietan eta Udaletan, erakunde horiei "abortatzea erabaki duten emakumezkoen beharrizanak" bermatzea eskatuz.
2014/01/22 - 17:29
Abortuaren legeak puntu 'eztabaidagarriak' dituela onartu du Rajoyk
Presidentearen arabera, erreformaren helburua ez da zenbait pertsonen edo taldeen printzipioei jarraitzea, "guztien eskubideak errespetatzea" baizik.
2014/01/21 - 13:38
Gallardon: 'Munduan ez dago abortua eskubidetzat jotzen duen legerik'
Justizia ministroak esan duenez, Gobernuaren asmoa, aurreproiektuarekin, legeak "Espainiako Konstituzioaren eta nazioarteko errekerimenduen arabera" egitea da.
2014/01/20 - 22:34
Abortuari buruzko eztabaida ireki du Frantziak, Espainiari begira
Aurka daudenek Espainiaren adibidea jarraitzea eskatu dute, eta haurdunaldia eteteko aukerak murriztea.
2014/01/20 - 14:23
PSE-EE eta EH Bildu, elkarrekin abortuaren legearen erreformaren aurka
EH Bilduk eta PSE-EEk arauz besteko proposamen bat aurkeztu dute elkarrekin Bizkaiko Batzar Nagusietan.
2014/01/20 - 12:10
Abortuaren Legeak babesa aurkitu du, Parisen
Frantzia katolikoenak eta eskuindarrenak abortuaren kontrako manifestazioa deitu du. 'Viva España' lelopean, popularrek prestatzen ari diren erreforma goraipatu dute.
2014/01/19 - 20:17
Milaka lagunek parte hartu dute Parisen, abortuaren kontrako martxan
Abortuaren auzian, Espainiako Gobernuaren eredua jarraitzeko eskatu diote manifestariek Frantziako Gobernuari.
2014/01/16 - 21:47
Espainiako abortu lege berriak Europarlamentua zatitu du
Ezkerreko alderdiek eta liberalek legea erretiratzeko eskatu diote Rajoy presidenteari. Eskuinak eta euro eszeptikoek diote, herrialde bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea duela.
2014/01/15 - 21:16
Abortuaren aurkako taldeen presioa salatu du Andraizek
Yolanda Perez hezitzaileak salatu duenez, "abortoaren aurkako taldeek Ansoain Klinikara doazen emakumeak beldurrarazten dituzte eta mehatxu egiten diete".
2014/01/14 - 21:22
Oposizioak ez du abortuaren erreformaren beharrik ikusten
Matoren eta Gallardonen agerraldia eta aurreproiektua bertan behera uzteko ekimena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura eskatu dute.
2014/01/14 - 20:59
Abortuaren erreformaren beharrik ez dagoela azpimarratu du oposizioak
Legea ''lotsagarria'' dela uste dute. Matoren eta Gallardonen agerraldia eta aurreproiektua bertan behera uzteko ekimena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura eskatu dute. PPk ez ditu onartu.
2014/01/12 - 17:44
Rubalcabak 'indar guztiarekin' egingo dio aurre abortu legeari
PSOEren idazkari nagusiak "duintasunik ez" duen proiektua baztertu eta atzera egiteko eskatu dio Rojoyri.
2014/01/08 - 16:00
Rajoyk 'denon artean' abortuaren testua hobetzeko konpromisoa hartu du
Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak adostasuna bilatzea eskatu du, eta Celia Villalobosek lege erreforma Parlamentura heltzen denean alderdian boto askatasuna ezartzearen alde egin du.
2014/01/04 - 12:52
Abortuaren inguruan erabateko adostasuna izatea oso zaila dela dio PPk
Jose Antonio Bermudez de Castrok ez du aurreratu nahi bozketan diziplina urratuko den edo ez, baina azkenean PPren baitan batasuna nagusituko dela iragarri du.
2014/01/03 - 11:48
Iñigo Lamarca: 'Ezin dira emakumeak ama izatera behartu'
Arartekoak gogora ekarri duenez, PPk helegitea jarri zion Konstituzionalean abortuaren aurreko legeari, eta "zentzuzkoena Auzitegiak ebazpena eman arte itxaron izana zatekeen".
2014/01/03 - 11:30
Arartekoa: 'Ezin da emakumea ama izatera behartu' (gazteleraz)
Iñigo Lamarka Arartekoak abortuaren lege berriaren inguruan adierazi duenez 'ezin da emakume bat ama izatera behartu'
2014/01/02 - 22:39
PSOEk eta IUk Abortuaren Legearen aurreproiektua kentzea eskatu dute
Talde Sozialistak ez-legezko proposamen bat erregistratu du, Gobernuari bere izapidea geldiarazteko eskaerarekin; IUk, bitartean, Gallardon eta Mato agertzea eskatu du.
2013/12/30 - 18:21
Nafarroako Parlamentuak abortoaren legearen erreforma errefusatu du
Bozeramaileen Batzordeak uste du erreformarako aurreproiektua "atzerakoia" dela eta emakumeen eskubideak "larri" urratzen dituela.