PSOEk eta IUk Abortuaren Legearen aurreproiektua kentzea eskatu dute
PSOEk eta IUk Abortuaren Legearen aurreproiektua kentzea eskatu dute, eta ekimen bana abiatu dute ildo horretan: Kongresuko Talde Sozialistak ez-legezko proposamen bat erregistratu du, Gobernuari bere izapidea geldiarazteko eskaerarekin eta IUk, bitartean, Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroa eta Ana Mato Osasun Ministroa "berehala agertzea" eskatu du, Kongresuan aurreproiektuaren inguruan hitz egin dezaten, dagokizkien batzordeetan.
PSOEk aurkeztu duen proposamenaren arabera, berraztertzea "atzeraldi ikaragarria da, arlo arauemailean, sozialean eta ideologikoan", eta "emakumeen askatasunean eta eskubideetan izan zezakeen eraginaren inguruko aurreikuspenik txarrenak ere" gainditu ditu. Sozialisten arabera, emakume espainiarrak "berriro klandestinitatean kokatuko ditu" eta "euren amatasunaz eta sexualitateaz arduratsu, jakinaren gainean eta askatasunez erabakitzeko eskubidea ezabatuko du". Halaber, esan dute "hogeita hamar urteko atzeraldi honekin", Espainia "Europako salbuespena izango da". PSOEk 2010eko legearen baliotasuna defendatu du.
Soraya Rodriguez Talde Sozialistaren bozeramaileak nabarmendu du beharrezkoa litzatekeela, bere ustez, botazioa isilean egitea, "lotsatuta dauden PPren diputatuek ekimen honen aldeko botoa emateko eta, horrela, bertan behera uztea eskatu ahal izateko".
IU: “Legea leizeetako garaikoa, obskurantista eta inkisitoriala da”
IUk, bere aldetik, legea “leizeetako garaikoa, obskurantista eta inkisitoriala” delako eskatu du aurreproiektua bertan behera uztea. Gaspar Llamazares eta Ascension de las Heras bozeramaileek Diputazio Iraunkorraren deialdia erregistratu dute (saioak egoten ez direnean, hori izaten da, Kongresuaren osoko bilkurak ordezkatzen dituen organoa), ohiz kanpoko saio bat adosteko asmoarekin, Gallardon eta Matoren agerraldiak eztabaidatzeko.
Llamazarasen esanetan, erreformak emakumea "adingabetzat" jotzen du, eta era "inkisitorial" batean tratatzen ditu, osasunaren arloko profesionalak bezala. "Emakumeei oso gogor erasotzen die", bozeramailearen arabera, gehienbat malformazioetako kasuetan, haurdunaldia geldiarazteko bi hipotesietan ez direlako sartzen. Bere esanetan, Espainia Europako legedi guztietatik kanpo geratzen da: "Iraganera eramaten gaitu, ez 1985era", azpimarratu du. Llamazaresek eskatu dio Gobernuari ekimena aztertzeko, gizartearen, emakume profesionalen elkarteen eta PPren beraren erreakzioak kontuan izanda.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.