Abortoa
2015/10/28 - 14:15
Nafarroako sare publikoan abortatzeko dekretua amaitzen ari dira
Ekarpenak biltzen ari dira, eta "errealitate sozial berriari sexu eta ugalketa osasun politika berriarekin" erantzun behar zaiola jasotzen du.
2015/09/22 - 12:05
Adingabeek gurasoen baimena beharko dute bihartik aurrera abortatzeko
Legearen erreforma gaur argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Bihartik aurrera, beraz, 16 eta 17 urteko adingabeek gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko dute abortatzeko.
2015/09/10 - 01:34
Abortuaren erreforma behin betiko onartu du Senatuak
Horrenbestez, aurrerantzean adingabeek ezingo dute gurasoen baimenik gabe haurdunaldia eten. PPko senatari batzuek boto diziplina hautsi dute.
2015/09/09 - 16:18
Abortuaren erreformak ibilbide gorabeheratsua izan du
Alderdi Popularrak, hasiera batean, aldaketa sakona egin nahi zion legeari; baina azkenean, presioagatik, arindu egin dute.
2015/09/09 - 13:50
Femeneko kide batek protesta egin du Senatuan
Femen-eko kide bat Senatutik kaleratu dute, bertan egingo duten abortuaren erreformaren eztabaidaren aurretik protesta egin ostean.
2015/09/07 - 16:26
Kezkatuta agertu da UPN abortuak Osasunbidean egingo direlako
Oso kezkatuta daudela esan dute kontzientzia objezioa duten medikuekin zer gertatuko den. PSN ados etorri da gobernuak hartutako erabakiarekin.
2015/09/07 - 15:58
Muturreko erantzunak Nafarroan, abortuak Osasunbidean egingo direlako
Itxaronpetsu hartu dute berria Nafarroako Abortatzeko eskubidearen aldeko batzordeko kideek. Baina Nafarroako gizarte osoan eragin du zeresana gaiak.
2015/09/06 - 15:31
Nafar emakumeek ospitale publikoan abortatzeko aukera izango dute
Fernando Dominguez Nafarroako Osasun kontseilariak ETBri esklusiban jakinarazi dionez, urtearen amaieran neurriak prest izatea espero dute.
2015/09/06 - 15:31
Nafarroako emakumeek osasun sistema publikoan abortatu ahalko dute
Hala aurreratu dio ETBri Fernando Dominguez Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Urte amaierarako neurria indarrean egotea nahi dute.
2015/09/01 - 15:44
Aita Santuak abortuaren bekatua absolbitzea onartuko du
Abortua absolbitu ahal izateko, abortatu duena bihotzez damututa egon beharko da.
2015/06/11 - 22:14
Baztertu egin dituzte abortuaren erreformaren osoko zuzenketak
Hala, 16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimena behar izatea derrigortuko du PPk proposatutako aldaketak. Hainbat alderdik emendakinak aurkeztu dituzte.
2015/04/15 - 01:46
Abortuaren erreformaren aldeko botoa eman du Pedro Sanchezek
“Hutsegiteagatik” barkamena eskatu du PSOEko idazkari nagusiak. “18 urtetik beherako emakumeen askatasunen defentsarekin dudan konpromisoa irmoa da”, adierazi du Twitter sare sozialean.
2015/04/14 - 22:48
Adingabeak legez kanpoko abortura bideratzea leporatu diote PPri
Erreforma "hipokrita", "elektoralista" eta "lotsagarria" dela esan du oposizioak. EAJ eta Amaiur legea aldaketaren kontra agertu dira.
2015/04/14 - 16:18
Arratsaldean bozkatuko dute abortuaren legea Kongresuan
Oposizio osoarentzat ez ezik, Alderdi Popularreko batzuentzat ere gehiegizkoa da lege berria. Hiru alderdikidek adierazi dute ez dutela bozketan parte hartuko.
2015/04/14 - 14:44
EAJ: 'Adingabe gehienek gurasoak lagunduta abortatzen dute'
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez, egun indarrean dagoen legea ez da aldatu behar, ondo funtzionatu duelako.
2015/04/14 - 12:34
Ibarra: 'Emakumeek amatasunari buruz erabakitzeko eskubidea dute'
"Emakumeek haurdunaldiarekin jarraitu edo ez erabakitzeko eskubidea dute, eta ez jarraitzea erabakitzen badute, arreta medikoa jasotzeko eskubidea dute", adiazi du Auzitegi Nagusiko presidenteak.
2015/04/14 - 12:13
'Haurdunaldiarekin jarraitzea edo ez, emakumearen eskubidea da'
Juan Luis Ibarrak adierazi duenez, haurdunaldia emakumeen eskubidea da; eta hortaz, 'haurdunaldi horren bilakaeraren inguruko erabakiak hartzeko ere eskubidea dute'.
2015/04/09 - 14:09
Alfonso Alonso: 'Abortua ez da eskubide bat'
Espainiako Osasun ministroak aitortu du legea aldatzeko zuzenketak aurkezteko aukera dagoela.
2015/03/14 - 17:37
'Bizitzaren aldeko' erakundeek 'abortuaren dramaren' aurka egin dute
Luis Carbonel Familien Gurasoen eta Ikasleen Konfederakunde Katolikoko presidenteak esan duenez, abortuak “ezin du inoiz eskubide izan” eta Gobernuak “engainatua” sentitzen da.
2015/03/05 - 11:11
Talde feministek protesta egin dute Alonsoren ekitaldi batean
Besteak beste, "zuen abortuaren legeak hil egiten gaitu" eta "bizitza duinaren alde" aldarriak oihukatu dituzte.