Abortoa
2014/01/20 - 12:10
Abortuaren Legeak babesa aurkitu du, Parisen
Frantzia katolikoenak eta eskuindarrenak abortuaren kontrako manifestazioa deitu du. 'Viva España' lelopean, popularrek prestatzen ari diren erreforma goraipatu dute.
2014/01/19 - 20:17
Milaka lagunek parte hartu dute Parisen, abortuaren kontrako martxan
Abortuaren auzian, Espainiako Gobernuaren eredua jarraitzeko eskatu diote manifestariek Frantziako Gobernuari.
2014/01/16 - 21:47
Espainiako abortu lege berriak Europarlamentua zatitu du
Ezkerreko alderdiek eta liberalek legea erretiratzeko eskatu diote Rajoy presidenteari. Eskuinak eta euro eszeptikoek diote, herrialde bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea duela.
2014/01/15 - 21:16
Abortuaren aurkako taldeen presioa salatu du Andraizek
Yolanda Perez hezitzaileak salatu duenez, "abortoaren aurkako taldeek Ansoain Klinikara doazen emakumeak beldurrarazten dituzte eta mehatxu egiten diete".
2014/01/14 - 21:22
Oposizioak ez du abortuaren erreformaren beharrik ikusten
Matoren eta Gallardonen agerraldia eta aurreproiektua bertan behera uzteko ekimena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura eskatu dute.
2014/01/14 - 20:59
Abortuaren erreformaren beharrik ez dagoela azpimarratu du oposizioak
Legea ''lotsagarria'' dela uste dute. Matoren eta Gallardonen agerraldia eta aurreproiektua bertan behera uzteko ekimena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura eskatu dute. PPk ez ditu onartu.
2014/01/12 - 17:44
Rubalcabak 'indar guztiarekin' egingo dio aurre abortu legeari
PSOEren idazkari nagusiak "duintasunik ez" duen proiektua baztertu eta atzera egiteko eskatu dio Rojoyri.
2014/01/08 - 16:00
Rajoyk 'denon artean' abortuaren testua hobetzeko konpromisoa hartu du
Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak adostasuna bilatzea eskatu du, eta Celia Villalobosek lege erreforma Parlamentura heltzen denean alderdian boto askatasuna ezartzearen alde egin du.
2014/01/04 - 12:52
Abortuaren inguruan erabateko adostasuna izatea oso zaila dela dio PPk
Jose Antonio Bermudez de Castrok ez du aurreratu nahi bozketan diziplina urratuko den edo ez, baina azkenean PPren baitan batasuna nagusituko dela iragarri du.
2014/01/03 - 11:48
Iñigo Lamarca: 'Ezin dira emakumeak ama izatera behartu'
Arartekoak gogora ekarri duenez, PPk helegitea jarri zion Konstituzionalean abortuaren aurreko legeari, eta "zentzuzkoena Auzitegiak ebazpena eman arte itxaron izana zatekeen".
2014/01/03 - 11:30
Arartekoa: 'Ezin da emakumea ama izatera behartu' (gazteleraz)
Iñigo Lamarka Arartekoak abortuaren lege berriaren inguruan adierazi duenez 'ezin da emakume bat ama izatera behartu'
2014/01/02 - 22:39
PSOEk eta IUk Abortuaren Legearen aurreproiektua kentzea eskatu dute
Talde Sozialistak ez-legezko proposamen bat erregistratu du, Gobernuari bere izapidea geldiarazteko eskaerarekin; IUk, bitartean, Gallardon eta Mato agertzea eskatu du.
2013/12/30 - 18:21
Nafarroako Parlamentuak abortoaren legearen erreforma errefusatu du
Bozeramaileen Batzordeak uste du erreformarako aurreproiektua "atzerakoia" dela eta emakumeen eskubideak "larri" urratzen dituela.
2013/12/30 - 15:56
Abortoaren lege berriak eragina izan dezake Iparraldeko kliniketan
Iparraldean bi kliniketan bakarrik egiten dituzte gaur egun abortoak. Horrek, saturazio arazoak ekar ditzake Espainiako lege berria martxan jartzen denean.
2013/12/30 - 15:10
Gallardonen agerraldia eskatuko du PSOEk, abortuaren lege berriagatik
PSOEren iritziz, Rajoyren Gobernuak, “eskuin muturreko erreforma” zergatik bultzatu duen azaldu behar du Kongresuko Diputazio Iraunkorrean.
2013/12/28 - 18:14
Abortuaren legearen kontrako protestak izan dira Euskadiko erietxeetan
Baro gauean, itxialdiak egiten saiatu ziren, baina Ertzaintzak eragotzi egin zituen. Gurutzetakoan egon zen liskar gehien, eta poliziak emakume bat atxilotu zuen.
2013/12/27 - 22:29
Iruñeako artzapezpikua Ansoain klinikaren aurrean deitutako protestan izan da
Hilero bezala elkarretaratzea deitu dute klinikaren aurrean, eta otoitz egin dute. Foru Erkidegoan abortuak egiten dituen bakarra.
2013/12/27 - 20:14
Abortuaren legearen kontrako itxialdia Gurutzetako Ospitalean
Dozenaka manifestari parkartekin izan dira sarreran, eta Ertzaintzak Ospitaletik irtenarazi behar izan ditu.
2013/12/23 - 15:56
Abortuaren lege berria atzerapausu ulertezina, Jaurlaritzaren ustez
Azken egunotan guztien ahotan dagoen abortuaren legearen gainean hitz egin du Jaurlaritzako bozeramaleak. Krititiko oso, baina Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko.
2013/12/21 - 12:53
Abortuaren legearen erreformaren onarpena, Radio Euskadin eztabaidagai
Joseba Egibar (EAJ), Dani Maeztu (EH Bildu), Txarli Prieto (PSE) eta Nerea Llanos (PP) politikariak Abortuaren Legearen aurreproiektuaren onarpenari buruz mintzatu dira (jatorriz, gaztelaniaz).