Abortoa
2019/08/20 - 11:11
Absolbitu egin dute abortatzeagatik espetxean zegoen emakumea El Salvadorren
El Salvadorreko auzitegi batek absolbitu egin du 21 urteko Evelyn Hernandez, ustez 2016an abortatu egin zuelako. 40 urteko kartzela zigorra eskatzen zioten hilketa delitua egotzita.
2019/08/20 - 10:38
El Salvadorren abortatu omen zuen emakumea aske utzi dute
Evelyn Hernandezek 21 urte ditu eta bortxaketa jasan zuen. Bi urte baino gehiago eman ditu espetxean hilketa larria egotzita abortatu omen zuelako.
2019/06/15 - 15:07
Abortua debekatzen duten estatuetan grabatzeari uko egingo diote hainbat ekoiztetxek
Abortuaren inguruko eztabaidan sartu dira enpresak. Izan ere, 180 enpresarik iragarki bat kaleratu dute New York Timesen, abortu eskubidea defendatuz, horien artean, Netflix edo Warner.
2019/05/29 - 12:09
Abortua despenalizatzeko lege proiektu berri bat aurkeztu dute Argentinako Kongresuan
Proiektu berrian jasotzen denez, edonork izan beharko luke abortatzeko eskubidea, aurretiazko baimen judizialik izan ez arren.
2019/05/29 - 10:38
Marea berde bat kalera irten da Argentinan abortuaren legeztatzea eskatzeko
Argentinako hiri nagusietan manifetazio handiak izan dira herrialdean abortua legezkoa, ziurra eta doakoa izan dadin.
2019/05/15 - 21:58
Abortuaren kontrako lege zorrotza onartu dute Alabaman
Estatu Batuetako legerik zorrotzena da haurdunaldia etetearen kontra, eta zirgorrak jasotzen dira.
2019/03/24 - 21:32
'Abortua eskubide bat ez' dela aldarrikatu dute milaka lagunek Madrilen
Bizitzari Bai Plataformak deituta, "beti eta edozein baldintzaren aurrean, bizitza defendatzen duen legea" eskatu dute parte-hartzaileek.
2019/02/07 - 12:46
Paloma Zorrilla: Vox utzi dut, ez dute ulertzen senarrak eta biok ezberdin pentsatzea
'Ez nuen uste horrela pentsatzen zutenik', azaldu du EiTBko kolaboratzaile eta abokatuak. Duela bi aste afiliatu zen, baina espedientea zabaldu diote senarrak abortuak egiten dituelako.
2018/08/09 - 16:29
Argentinako Senatuak ezetz esan dio abortua legeztatzeari
Kontrako 38 boto jaso ditu, eta aldeko 31; beraz, nahiz eta Diputatuen Ganberaren oniritzia izan, Senatuak atzera bota du haurdunaldiaren lehen 14 asteetan abortua legezkoa izatea jasotzen zuen legea.
2018/08/09 - 14:19
Gutxienez 8 pertsona atxilotu dituzte, Senatuak abortuaren legeari ezetz esan ostean
Gainera, emakume bat zauritu da Argentinako Senatuaren bozketaren osteko istiluetan. Senatariek uko egin diote abortua despenalizatzeari.
2018/08/09 - 12:35
Katolikoak eta ebanjelikoak abortuaren kontra Argentinan
Eliza katolikoarekin batera, ebanjelikoak ere eginahalak egin ditu abortuaren legea geldiarazteko.
2018/08/09 - 12:25
Protestak Argentinan, Senatuak abortuaren legeztatzea deuseztatu ondoren
Milaka pertsona irten dira kalera Argentinan, Senatuaren erabakiaren aurka protesta egiteko. Manifestarien eta Poliziaren arteko istiluek zenbait atxilotu utzi zituzten.
2018/08/09 - 11:32
Argentinako Senatuak atzera bota du abortua legeztatzeko lege proiektua
Abortua legeztatzeko lege proiektuak aldeko 31 boto eta kontrako 38 jaso ditu, bi abstentziorekin. Modu honetan, ezin izango da berriro ere eztabaidatu Kongresuan 2019ko martxoaren 1era arte.
2018/08/09 - 10:09
Argentinako Senatuak abortua legeztatzea errefusatu du
Diputatuen Ganberan onartu bazuten ere, senatariek legearen aurka bozkatu dute.
2018/08/08 - 23:26
Abortuaren aldeko protestak Argentinan, Senatuan ezezkoa nagusitzen ari den bitartean
Datu ofizialen arabera, Argentinan 354.627 abortu egiten dira urtero, baina badirudi Senatuak ezezkoa emango diola legeari.
2018/06/15 - 10:20
Argentinak gar feminista hauspotu du
Senatuan gauzak okertzen ez badira eta Argentinan abortua legeztatzen bada, horrek emakumeen mobilizazioa bultzatuko du Latinoamerika osoan.
2018/06/14 - 18:13
Argentinako Diputatuen Kongresuak abortua legalizatzea onartu egin du
14. astera arte abortua onartzen duen lege proiektua emakumeen gehiengo zabal batek babesten du. Lege proiektuak Senatuaren onespena beharko du orain.
2018/06/14 - 16:28
Abortua despenalizatzeko lege-proiektua onartu du Argentinak
Haurdunaldiaren 14. astera arteko abortua legalizatzeko lege-proiektua eztabaidatu da Argentinako Kongresuan. Aldeko 129 boto jaso ditu legeak, kontrako 123, eta abstentzio bat.
2018/05/26 - 17:20
Abortuaren aurkako lege orokorra onartu nahi du Trumpek
Haurdunaldiak eteten dituzten ospitaleak zigortu nahi ditu Donald Trumpek, diru-laguntza publikoak kenduta.
2018/05/25 - 13:56
Erreferendum eguna izan dute Irlandan, abortuaren legea leundu ala ez erabakitzeko
Boto kontaketa larunbat goizean hasiko da (Irlandan 09:00ak direnean) eta behin-behineko emaitzak larunbat eguerdian ezagutaraziko dira. Behin-betiko emaitzak, ostera, arratsalderako espero dira.