Abortuaren inguruko eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinako Diputatuen Kongresuak abortua legalizatzea onartu egin du

14. astera arte abortua onartzen duen lege proiektua emakumeen gehiengo zabal batek babesten du. Lege proiektuak Senatuaren onespena beharko du orain.
Abortuaren aurkako lagunak, Argentinako Kongresuaren inguruetan. EFE.
Abortuaren aurkako lagunak, Argentinako Kongresuaren inguruetan. EFE.

Argentinako Diputatuen Kongresuak abortua legalizatzea onartu egin du ostegun honetan, eztabaida sutsua izan ostean, 20 ordu izan baitira Kongresuan horren harira eztabaidatzen.

Bozketaren emaitza, gainera, oso estua izan da, bi jarreren indarrak berdinduta daudelako: 129 lagunek abortuaren aldeko botoa eman dute, 125 lagunek horren kontra botatu dute, eta pertsona ba abstenitu da. Argentinako hedabideek jakitera eman dutenez, lege-proiektuaren testua osorik eztabaidatu dute parlamentariek.

14. astera arte abortua onartzen duen lege proiektua emakumeen gehiengo zabal batek babesten du.

Lege proiektuak Senatuaren onespena beharko du orain, bertan aurrera atera edo atzera bota dezakete; baita moldaketaren bat egitea ere eta Kongresura itzultzea berriro eztabaidatzeko.

Atzo (asteazkena) arratsaldean saioa hasi zenetik, legalizazioaren aldeko eta kontrako manifestariak kongresuaren kanpoaldean bilduta daude. Eztabaida sutsuak egon badira ere, ez da istilurik izan.

Argentinan 500 bat mila emakumek klandestinitatean abortatu behar izaten dute urtero. Bestalde, lau urteko kartzela zigorra ezartzen du, 1921ean onartutako legeak,  haurdunaldia eteten dutenentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X