Adinekoentzako egoitzak
2021/01/19 - 15:44
Kezka Bizkaiko egoitzetan: 12 egoiliar hil dira azken astean
Kutsatzeak ere gero eta gehiago dira Bizkaian eta 353 positibo daude uneotan. Bigarren olatuko asterik beltzena izan da Bizkaiko egoitzetan.
2021/01/18 - 15:41
Txertoaren bigarren dosia jartzen hasi dira Nafarroako egoitzetan
Txertaketa planari eusten dio Nafarroako Gobernuak, aste honetan Pfizer txertoen erdiak jaso badituzte ere. Izan ere, 1.800 dosi gordeta zituzten, erreserba estrategiko bezala.
2021/01/17 - 15:38
21 egunen ondoren, Pfizerren txertoaren bigarren dosia iritsi da lehen egoitzetara
Lehenengoak sortu zuena baino ikusmin mediatiko txikiagoarekin heldu dira Elorrioko Laguntza zentrora, eta Gasteizko Ajuria eta Hondarribiko Caser Betharram egoitzara.
2021/01/16 - 20:41
Arroiabeko egoitza pribatuari isuna jartzea eskatu dute adinekoak lotzea egotzita
San Frantzisko Xabier egoitzari 660.000 euroko isuna jartzea eskatu dute: 600.000 euro adinekoak arrazoirik gabe lotzeagatik eta 60.000 euro covid-19aren aurkako protokoloak ez betetzeagatik.
2021/01/16 - 15:58
Euskadiko egoitzek txertaketaren lehen fasea amaitu dute
Txertatuen artean ez da albo ondorio larririk sumatu. Bihar hasiko da bigarren fasea. Otsailaren hasieran amaitzea da asmoa. Immunitatea bigarren dosia jaso eta astebetera heltzen da.
2021/01/14 - 15:26
Baheketa prebentiboa Durangaldeko eta Lea Artibaiko egoitzetako 756 langileentzat
Orain arte Bizkaiko osasun langileen artean egin den baheketarik handiena da gaur Durangon egiten hasi direna. 756 langile daude proba egitera deituta.
2021/01/14 - 15:22
350 egoiliar daude kutsatuta Bizkaiko zahar-etxeetan
Koronabirus agerraldiak izan dituzten egoitzetan jarraipen berezia egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia.
2021/01/14 - 10:54
Bizkaiko egoitzetako eta eguneko zentroetako profesionalentzat baheketa, Durangon
Bizkaiko Foru Aldundiak 25 zentro sozio-sanitariotako 756 profesional deitu ditu. Probak Durangoko Elkartegian egiten ari dira.
2021/01/14 - 09:32
Baheketa Bizkaiko 25 egoitzatako eta eguneko zentrotako 756 langilerentzat, Durangon
Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro soziosanitarioetako, egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak dira.
2021/01/13 - 21:25
Birusa azkar hedatzen ari da Bizkaiko zahar-egoitzetan; 242 positibo daude dagoeneko
Zamudioko egoitza batean 98 positibo agertu dira. 67 egoiliar kutsatu dira; gehienak asintomatikoak dira. Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan 103 nagusi daude, eta 93k positibo eman dute.
2021/01/12 - 21:43
Muskizko egoitzan izandako agerraldiaren jatorria ikertzen ari dira
Egoiliarren % 90 kutsatu dira koronabirusarekin Marcelo Gangoiti egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duenez, "zerbaitek huts egin du", baina ardura langileena izan daitekeela iradoki du.
2021/01/12 - 15:45
93 egoiliarrek eta 22 langilek eman dute positibo Muskizko adinekoen egoitzan
Astebetean bi kasu positibo izatetik, 108 kasu izatera pasa dira Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan. 22 langile ere kutsatu dira.
2021/01/12 - 12:01
Liaño: "Egoitza-agerraldiak txostenerako balioko balu, Muskiz gune gorrian legoke"
Borja Liaño Muskizko alkatea "kezkatuta eta aztoratuta" agertu da herriko zaharren egoitza batean positiboek gora egin dutelako: "Astebetean bi positibo izatetik 108 izatera igaro da".
2021/01/11 - 22:29
115 pertsona kutsatu dira Muskizko Marcelo Gangoiti zahar-egoitzan
Bestalde, Getxoko Beato Domingo Iturraten 22 pertsona daude gaixorik, covid-19ak jota.
2021/01/07 - 19:04
Senideak elkarteak egoitzetan txertaketari buruzko protokolo argiak eskatu ditu
Gipuzkoako adinekoen senideak ordezkatzen dituen "Senideak" plataformak protokolo argiak publiko egiteko eskatu du.
2021/01/07 - 18:01
Covid-19aren foku bat atzeman dute Bilboko Anai Cantero egoitzan
Gainera, Bizkaiko adinekoen egoitzetako lau erabiltzaile hil dira eta positiboak 291era igo dira, 34 gehiago.
2021/01/05 - 17:17
Egoiliarren eta langile soziosanitarioen % 95ek jarriko dute txertoa Nafarroan
Gobernuak aurreikusitakoaren arabera, otsailaren bukaeran amaituko dute txertaketa zaharren egoitzetan eta desgaitasunen bat duten pertsonak dauden zentroetan.
2021/01/05 - 15:17
Azken astean 17 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan
Azken astean, Gipuzkoan covid-19arekin adinekoen egoitzetan hil diren 12 lagunetatik 9 Aretxabaletako Debagoiena egoitzan hil dira.
2021/01/05 - 14:01
Gipuzkoako Senideak elkarteak berriro eskatu dio Aldundiari lan-gatazka konpon dezala
Elkarteko hamar bat kidek elkarretaratzea egin dute Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Jauregiaren aurrean, 'Zaintza duinen alde. Diputazioa irtenbidea' lelopean.
2021/01/04 - 21:50
13 egoiliar hil dira covidagatik Aretxabaletako GSR Debagoiena erresidentzian
Debagoieneko adinekoen egoitzan egoera kezkagarria da: 53 positibo zenbatu dituzte azken egunetan eta 13 egoiliar hil dira covidagatik.