Afganistan
2021/08/20 - 15:55
Afganiar emakumeen aldeko manifestazioak izango dira arratsaldean Bilbon, Donostian eta Iruñean
Talibanek Kabul hartu ostean, afganiar emakumeak babesik gabe daudela salatuko dute manifestariek, Euskal Elkartasun Feministak antolatutako protestetan.
2021/08/20 - 13:35
Aurreko gobernuarentzat lan egin zuten pertsonen bila ari dira talibanak etxez etxe
Norvegiako inteligentziaren txosten baten arabera, talibanak aurreko erregimeneko funtsezko langileak jazartzen ari dira. Kazetari alemaniar baten senide bat hil dute talibanek, etxera haren bila joan eta aurkitu ez dutelako.
2021/08/20 - 13:31
Nilofar Bayat saskibaloilari afganiarra Kabuletik irten da, EAE jomuga duela
Bayat bera eta beste 109 lagun Espainiako indar armatuen hegazkin batean atera dira gaur Afganistandik. Gazteak Bidaideak BSR saskibaloi taldea jokatuko du datorren denboraldian.
2021/08/20 - 11:54
Facebookek segurtasun neurri berriak iragarri ditu Afganistango erabiltzaileak babesteko
Hemendik aurrera, sare soziala erabiltzen dutenei beren argitalpenak ezagutzen dituzten pertsonek soilik irakurtzeko aukera emango die konpainiak.
2021/08/19 - 23:07
Ehunka afganiarrek manifestazioa egin dute Kabulen talibanen aurka protestatzeko
Talibanak identifikatzen dituen bandera zuriaren aurrean, Afganistango hiru koloreko bandera aldarrikatu dute: "Gure nortasun nazionala da".
2021/08/19 - 22:48
Afganistango independentziaren egunean, hildakoak egon dira herrialdearen ekialdean izandako manifestazioetan
Talibanek lau egun baino ez dituzte behar izan moderazioaren diskurtsoa hankaz gora jartzeko. Bertatik iristen diren testigantzek opositoreen ehizaz eta errepresioaren gorakadaz ohartarazten dute.
2021/08/19 - 16:41
Monica Bernabek zortzi urtez egin zuen lan Afganistanen
Monica Bernabek gertutik ezagutzen du Afganistanek bizi duen egoera gogorra. Espainiako Gobernuari pertsonalki hainbat emakume Afganistandik ateratzeko eskatu dio.
2021/08/19 - 16:33
Goizaldean iritsi dira Torrejonera Afganistango 48 herritar eta bost espainiar
Orain hiru egun egingo dituzte Espainiako Armadak antolatutako kanpalekuan. Asilo eskaera egin ondoren, Madrilgo Gobernuak duen harrera sarrera arduratuko da euretaz.
2021/08/19 - 16:28
Milaka lagunek segitzen dute Kabulgo aireportu inguruan eta egoera kaotikoa da bertan
Etxera itzultzeko esan diete talibanek, baina oraindik ere milaka lagun daude Afganistandik irten nahian aireportu inguruan, nahiz eta gero eta zailagoa den bertara iristea.
2021/08/19 - 16:22
Talibanek harreman onak izan nahi dituzte herrialde guztiekin
Mendebaldeko gobernu gehienek negoziazio-prozesuan zer gertatzen den ikustea erabaki dute oraingoz, eta etorkizuneko erregimenaren onarpenari buruzko mezu sendoak baztertu dituzte.
2021/08/19 - 15:59
Afganistango presidenteordeak erresistentziarako deia egin du bere burua presidente jo ostean
Amrullah Saleh Panjshir eskualdean dago, talibanen kontrako borrokan geratzen den gotorleku bakarrenetarikoan.
2021/08/19 - 11:32
12 pertsona hil dira Kabulgo aireportuan igandetik
Talibanek txartelik ez duten zibilei aireportua utzi eta etxera itzultzeko eskatu diete. Bien bitartean, zibilen eta laguntzaileen ebakuazioek aurrera jarraitzen dute.
2021/08/19 - 10:36
Afganistandik Espainiara aberriratutako lehen 53 pertsonak Madrilera iritsi dira
Torrejon de Ardozeko basean goizaldean lurreratu den Indar Armatuen hegazkinean 48 afganiar eta bost espainiar zihoazen.
2021/08/18 - 22:38
Talibanen heriotza mehatxuak direla eta, Zainab eta Nassim ihes eginda daude Afganistandik
Talibanen heriotza mehatxuak direla eta, bikoteak Afganistandik egin du ihes. Euren familiak ezkutatuta daude Afganistanen; lotura politikoak dituzte eta beldur dira. Talibanek emakumeei ez die utziko ez ikasten ez lan egiten, Zaiben ustetan. Etorkizunik ez dagoela deritzo.
2021/08/18 - 22:34
Arriskuan dauden afganiarrak hartzeko eskatu die Bruselak EBko herrialdeei
Estatu kideetako Barne ministroek bilera egin dute asteazken honetan, eta, besteak beste, talibanek agintea berreskuratu ostean Afganistanen dagoen egoera aztertu dute.
2021/08/18 - 21:47
Gutxienez hiru hildako talibanek tiroz sakabanatutako Afganistango banderaren aldeko manifestazio batean
Talibanek tiroz sakabanatu dute Afganistango banderaren aldeko protesta jendetsua. Manifestariak bandera zuriarekin ordezkatzearen aurka agertu dira. Gutxienez hiru zibil hil dira manifestazioetan eta dozena bat zauritu dira.
2021/08/18 - 17:48
Ebakuazioak aurrera doaz Kabulgo aireportuan lehen egunetako kaosaren ostean
Europako hainbat herrialdek, tartean Espainiak, Afganistandik herritarrak ez ezik, gerran parte hartu duten afganiarrak ere ateratzeko lehen hegaldiak adostu dituzte.
2021/08/18 - 16:37
Euskal Herrian bizi diren afganiarrak kezkatuta daude herrialdeak bizi duen egoerarekin
EITB Mediak Euskal Herrian bizi diren bi afganiarrekin hitz egin du eta herrialdeak bizi duen egoera nola ikusten duten azaldu digute.
2021/08/18 - 16:32
Afganistango ebakuazio operazioak abiadura hartu du
Talibanek herrialdearen kontrola hartu zutenetik milaka herritar eta atzerritar herrialdea utzi nahirik ari dira. Hainbat herrialdek euren herritarrak ateratzeko hegazkinak bidaltzen ari dira.
2021/08/18 - 16:27
Normaltasun irudiak heldu dira gaur ere Kabul hiriburutik
Kabulgo bizilakunek eguneroko bizimoduari eutsio diote eta ohiko joan-etorrian dabiltza armatuta talibanen artean. Kaleetan emakume gutxi ikusten dira.