Afganistan
2021/08/18 - 11:35
Emakume afganiar talde bat kalera irten da Kabulen, euren eskubideen alde
Emakume talde txiki bat kalera atera da Kabulen, "lana, hezkuntza eta parte-hartze politikoa emakume ororen eskubidea" dela aldarrikatzeko.
2021/08/18 - 10:38
Zibilei aireportura pasatzen utziko dietela hitz eman diote talibanek AEBri
Etxe Zuriak ohartarazi duenez, talibanek hitzartutakoa betetzen ez badute, AEBek "indar militarraren pisu osoarekin" erantzungo dute. AEBren arma asko talibanen esku gertau direla aitortu dute.
2021/08/17 - 23:11
EBk iragarri du talibanekin elkarrizketa hasiko duela "gerra irabazi dutelako"
Afganistango egoera aztergai, Europar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministroek bilera telematikoa egin dute astearte honetan, talibanek berriro ere herrialdea hartuta.
2021/08/17 - 22:40
Talibanek normaltasunera itzultzeko deia egin dute, baina ia ez da emakumerik ikusten kaleetan
Mundua begira dutela jabetuta, normaltasun itxura erakutsi nahi dute talibanek. Talibanek dei egin diete herritarrei eguneroko bizimodua berreskuratzeko. Lanera itzultzeko deia egin diete, baita emakumeei ere.
2021/08/17 - 21:52
Amnistia aldarrikatuko dutela eta emakumeen eskubideak errespetatuko dituztela agindu dute talibanek
"Duela hogei urte nolakoak ginen eta orain nolakoak garen alderatuz gero, alde handia dago", adierazi dute talibanek boterea eskuratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan.
2021/08/17 - 21:28
Emakumeen eskubideak bermatuko dituztela esan dute talibanek, baina 'lege islamiarraren barruan'
Prentsaurrekoan, talibanen bozeramaileak baieztatu egin du amnistia bat egongo dela aurreko gobernuarentzat borrokatu zirenentzat, eta atzerritarrei kalterik ez diela eragingo bermatu du.
2021/08/17 - 16:45
Lasaitasuna itzuli da Kabulgo aireportura, sei hildako utzi zituen egun dramatikoaren biharamunean
Bien bitartean, ebakuazioak aurrera doaz Afganistanen. Ameriketako Estatu Batuek Kabulgo aireportuko hegaldi militarrak berriro hasi dituzte bart, eta Frantziak eta Alemaniak ere lehen hegaldiak baieztatu dituzte.
2021/08/17 - 16:36
Afganistango errefuxiatuak hartzeko prest daude EAEko eta Nafarroako gobernuak
Bi gobernuek kezka agertu dute Afganistanen gertatzen ari denarekin, talibanak boterera iristearekin bat gertatzen ari diren giza eskubideen urraketei dagokionez zehazki, eta, modu berezian, emakume eta neskatoen kasuan.
2021/08/17 - 16:29
Afganistanen emakumeen alde aritu diren aktibistak bizitza galtzeko beldur dira
Najiba Faiz Helmandik 2009-2013 urte artean Bagdis izeneko probintzian emakumeei laguntzeko egitasmoak martxan jarri zituen. Orain, egindako lan guztia arriskuan ikusten du.
2021/08/17 - 16:13
Zuhurtasuna da nagusi Afganistango emakumeen artean
Talibanek diotenez, hezkuntza eskubidea dute emakumeek, eta baita lan egitekoa ere. Momentuz, burua eta bular aldea estaltzen dituen zapia eraman beharko dutela baino ez dute esan talibanek.
2021/08/17 - 16:08
Atzerriko hegazkin militarrak hasi dira iristen Kabulgo aireportura
Afganistanetik ihes egitea lortzen dutenek ez dirudi Europako ateak zabalik aurkituko dituztenik. Bai Frantziak eta bai Alemaniak argi utzi dute Europak ezin dituela bere gain hartu.
2021/08/17 - 14:48
Afganistango errefuxiatuak hartzeko prest agertu da Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da talibanak boterera iritsi ostean Afganistanen bizi duten egoerarekin.
2021/08/17 - 13:33
Iranekin mugan eraikitzen ari den harresiaren lanak bizkortu ditu Turkiak
Harresiaren helburua errefuxiatu afganiarren iritsiera saihestea da. Oraingoz 5 kilometro egin dituzte, baina 295 kilometrora iristea espero dute.
2021/08/17 - 12:15
Talibanek eta Afganistango Gobernuaren ordezkariek bilera "emankorra" egin dute
Bien bitartean, AEBk eta talibanek ere hitz egiten jarraitzen dute. Agintari estatubatuarren arabera,"segurtasun itxurari eusteko Kabulen lasaitasuna mantentzea" dute helburu.
2021/08/17 - 11:53
Politikari afganiarrek herrialdearen aldeko borrokan amore eman izana deitoratu du Bidenek
AEBko presidenteak berretsi egin du tropak erretiratzeko erabakia; izan ere, AEBk Afganistanen zuen misioa ez da inoiz izan "demokrazia bateratu eta zentralizatu bat sortzea", AEBko lurraren aurkako eraso terroristak saihestea baizik.
2021/08/16 - 23:21
Talibanen garaipenak kaosa piztu du Kabulgo aireportuan
Gutxienez sei lagun hil dira Afganistango hiriburuko aireportuan. Talibanek igande gauean hartu zuten hiria, eta milaka herritar saiatu dira herrialdetik ihes egiten, desesperatuta.
2021/08/16 - 22:30
Talibanen itzulerarekin emakumeak duela 20 urteko egoerara itzultzeko kezka handitu da
Hiribiruetan azken urteetan emandako urratsak ezerezean gera daitezke. Bertako emakume errefuxiatu batekin eta herrialde hori ikertu duen kazetari batekin hitz egin dugu.
2021/08/16 - 21:00
Afganistango neskato baten mezua: 'Poliki hilko gara. Ez diogu inori axola Afganistanen jaio ginelako'
Afganistango neskato batek etsipena adierazi du munduak bere herrialdeari ematen dion tratuagatik, talibanek herrialdea kontrolpean dutela adierazi ostean.
2021/08/16 - 20:34
NBEk batasuna eskatu du, Afganistanen giza eskubideak babesteko
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egin du; bertan, Antonio Guterres idazkari nagusiak batasuna galdegin du, herrialdea berriro terroristen babeslekua izan ez dadin.
2021/08/16 - 16:18
Nortzuk dira talibanak eta zer egin nahi dute Afganistanen?
Buruzagi berriek mugimendu talibanaren sortzaileekin duten lotura zuzenagatik, duela hogei urteko joera beretsuarekin jokatuko dutela uste dute adituek.