Afganistan
2024/05/12 - 12:31
300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz
Azken egunotan uholdeak pairatzen ari dira Afganistan iparraldean. Agintariek ohartarazi dutenez, hildakoen kopuruak gora egingo du.
2024/05/03 - 10:01
Erakunde politikoak bilakatu dira prentsa askatasunaren kontrako mehatxu nagusia, RSFren arabera
Herrialde eskandinaviarrak dira, Norvegia, Danimarka eta Suedia tartean, kazetaritza askatasunez egiteko onenak. Zerrendaren azken postuetan ageri dira, ordea, Siria, Afganistan eta Txina. Espainiak eta Frantziak euren postuak hobetu dituzte.
2024/02/19 - 11:02
50 milioi adingabe desplazatu zituen gerrak iaz, inoizko kopururik handiena
Save The Childrenen arabera, Sudan, Somalia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afganistan, Birmania, Ukraina, Etiopia, Hegoaldeko Sudan, Gazako Zerrenda, Turkia eta Siria izan ziren herrialde kaltetuenak.
2023/10/15 - 15:44
Lurrikara gehiago izan dira Heraten, eta pertsona bat hil eta 120 zauritu dira gutxienez
MOEk jakinarazi du 6,5 graduko lurrikara bat izan dela, eta beste erreplika batzuk ondoren. Joan den astean, mila pertsona baino gehiago hil ziren inguru horretan lurrikaren ondorioz, Afganistango Hondamendiak Kudeatzeko Ministerioaren arabera.
2023/10/09 - 11:51
Gutxienez 2.400 hildako eta 2.000 zauritu eragin ditu Afganistango lurrikarak
Lurrikarak bereziki astindu du Zindah Jan barrutia, Herat probintzian. Bertan dozena bat herrixka erabat suntsituta geratu dira. 1998tik Afganistanen izan den hirugarren lurrikararik hilgarriena da.
2023/10/08 - 11:56
2.530 pertsona hil eta 9.240 zauritu dira Afganistango mendebaldea astindu duten hainbat lurrikararen ondorioz
Litekeena da hildako eta zauritu kopuruak gora egitea. Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz suntsituta geratu dira. 2.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.
2023/08/19 - 18:05
Opio-uzta % 80 murriztu da Afganistanen Talibanak agintean daudenetik, baina beste arazo batzuk azalerazi dira
Liderraren agindua bete da, baina nekazariak bizitzeko alternatibarik gabe gelditu dira eta askok emigratzea beste aukerarik ez du. Adituek ohartarazi dute mendebaldeak droga edo errefuxiatuen artean aukeratu beharko duela. Afganistanen milioitik gora drogazale daude, biztanleen % 8.
2023/08/15 - 16:40
Nilofar Bayat Afganistandik ihesi iritsi zen Euskal Herrira duela bi urte; orain Alemanian dago familiarekin
Nilofar Bayat errefuxiatu afganiarra 2021eko abuztuan iritsi zen Bilbora bere bikotekidearekin, Talibanek Gobernua hartu eta hiru egunera. Azken hilabeteetan zailtasun ekonomikoei aurre egin ezinda egon ostean, Alemaniara joatea erabaki zuten familiarengana.
2023/08/15 - 16:30
Bi urte dira talibanak boterera itzuli zirenetik, eta emakumeak eszena publikotik ezabatu dituzte
Herritarren eskubideen atzerakada izugarria izan da Afganistanen talibanak boterea hartu dutenetik. Emakumeak dira gehien sufritzen dutenak: debekatuta dute ikastea, zapia eraman behar dute derrigorrez eta ezin dira bakarrik kalera irten.
2023/08/15 - 16:29
Bi urte talibanek boterea hartu zutenetik: eskubide gutxiago, pobrezia gehiago eta emakumeen aurkako zigorrak
Talibanek murrizketa ugari ezarri dituzte denbora horretan emakumeen eskubideen aurka, eta herritarren krisi humanitarioa eta ekonomikoa larriagotu egin da, nazioarteko komunitatearen babesik ezagatik.
2023/08/09 - 15:34
Bi urte dira talibanak boterera iritsi zirenetik Afganistanen
Ghani presidenteak ihes egin ondoren, talibanek garaipen militarra berretsi zuten, eta afganiar askok herrialdetik alde egin behar izan zuten, irudi oso gogorrak utziz.
2023/06/20 - 16:41
Jawad Sezdah raperoak Afganistan utzi behar izan zuen, musikaria izateagatik talibanak atzetik zituelako
AK13 eta Superiors Crew, Afganistango hip hop eta breakdance talde ezagunetako kide da Jawad Sezdah. Herrialdearen egoera salatzen zuten euren hitzetan eta milioika ikustaldi zituzten Youtuben. Horrek oso arriskutsu bihurtzen zituen talibanentzat.

2023/06/01 - 11:52
Gerra krimenez akusatutako Australiako soldadu sarituenak hedabideen aurkako epaiketa galdu du difamazioagatik
Australiako Auzitegi Federalak atzera bota du Ben Roberts-Smithek —Australian bizirik dagoen soldadu kondekoratuena— hiru hedabideren aurka difamazioagatik jarritako salaketa; izan ere, Afganistanen gerra krimenak egin izana leporatzen zioten, baina epaileak informazioa "egiazkoa" dela ebatzi du.
2023/01/21 - 15:48
Fawzia Koofi Euskal Herrian da emakume afganiarren egoeraren berri emateko
Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Afganistango Batzar Nazionaleko lehen emakume presidenteordea izan zen. Bere herrialdean geratu diren emakumeen egoera munduratu nahi du.

2022/12/25 - 21:40
Marwak erizaintza ikasi nahi zuen, baina ezingo du, talibanek ezarritako debekuaren erruz
19 urteko neskaren ametsa zen unibertsitatera iritsiko zen familiako lehen emakumea izatea. Kolpe gogorra izan da debekua. Bere amak ere egoera bera bizi izan zuen duela hogei urte, eta harena bezalako etorkizun tristea izateren beldur da. Marwak eta haren anaia Hamidek ez dute haserrea ezkutatzen.

2022/12/21 - 12:05
Emakume afganiarrak ezingo dira unibertsitatera joan talibanen aginduz
Agintean daudenetik, emakumeen eskubideak urratzen dituzten beste zenbait erabaki ere hartu dituzte; besteak beste, bigarren hezkuntza debekatzea, toki publikoetan gizonezkoak eta emakumezkoak bereizita egotea, eta burkaren erabilera derrigortzea.
2022/12/08 - 13:39
Irango protestetan parte hartzeagatik heriotza zigorrera kondenatutako lehen pertsona exekutatu dute
"Jainkoaren aurkako gerra" egozten zitzaion. Guztira, 11 dira mobilizazioetan parte hartzeagatik heriotzara zigortutako pertsonak.

2022/12/07 - 20:49
155 herrialdetan 110 milioi haur artatuko dituela aurreikusi du Unicefek 2023an
NBEren agentzia horren zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, "arreta humanitarioa behar duten haurren kopurua azken urteetako handiena da". Izan ere, aurten egoerak okerrera egin du, besteak beste, Ukrainako gerraren, elikagai ziurtasun ezaren eta gaixotasunen agerraldien ondorioz.
2022/09/30 - 14:16
Gutxienez 19 hildako eta 27 zauritu Kabulgo ikastetxe batean izandako atentatuan
Afganistango hiriburuko mendebaldean gertatu da leherketa, ikasleak sarrera azterketak egiten ari zirenean. Inguru horretan bizi diren asko Hazara dira, gehienbat xiita den gutxiengo etniko batekoak, Estatu Islamikoaren jomuga izan dena lehenago ere. Hildakoen kopuruak gora egin dezake.
2022/09/30 - 13:53
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kabulgo ikastetxe baten aurka bonbekin egindako erasoan
Erasoa Afganistango hiriburuaren mendebaldean gertatu da. Bertan bizi dira hiriko hazara eta xiita komunitate minoritarioen zati handi bat. Hildako gehienak ikasleak dira.