Afganistan
2022/12/08 - 13:39
Irango protestetan parte hartzeagatik heriotza zigorrera kondenatutako lehen pertsona exekutatu dute
"Jainkoaren aurkako gerra" egozten zitzaion. Guztira, 11 dira mobilizazioetan parte hartzeagatik heriotzara zigortutako pertsonak.
2022/12/07 - 20:49
155 herrialdetan 110 milioi haur artatuko dituela aurreikusi du Unicefek 2023an
NBEren agentzia horren zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, "arreta humanitarioa behar duten haurren kopurua azken urteetako handiena da". Izan ere, aurten egoerak okerrera egin du, besteak beste, Ukrainako gerraren, elikagai ziurtasun ezaren eta gaixotasunen agerraldien ondorioz.
2022/09/30 - 14:16
Gutxienez 19 hildako eta 27 zauritu Kabulgo ikastetxe batean izandako atentatuan
Afganistango hiriburuko mendebaldean gertatu da leherketa, ikasleak sarrera azterketak egiten ari zirenean. Inguru horretan bizi diren asko Hazara dira, gehienbat xiita den gutxiengo etniko batekoak, Estatu Islamikoaren jomuga izan dena lehenago ere. Hildakoen kopuruak gora egin dezake.
2022/09/30 - 13:53
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kabulgo ikastetxe baten aurka bonbekin egindako erasoan
Erasoa Afganistango hiriburuaren mendebaldean gertatu da. Bertan bizi dira hiriko hazara eta xiita komunitate minoritarioen zati handi bat. Hildako gehienak ikasleak dira.
2022/08/21 - 17:46
Haur afganiar askok 10 urte bete aurretik lanean hasi behar dute
Munduko herrialderik gazteenetako bat da Afganistan, baina haurtzaroa ez da batere erraza. Kaleko haurrei laguntzen dien eskola batean izan gara, eta haien gela hutsik topatu dugu.
2022/08/17 - 16:37
Muturreko pobreziak ezkontzeko emakumeen salmentaren igoera ekarri du Afganistanen
Emirerriaren etorrerak krisi ekonomiko bortitza ekarri du eta familiek aurre egin ezinik jarraitzen dute. Egoera krudel horretan, Afganistanen, jan ahal izateko, familiek alabak saltzen dituzte.
2022/08/16 - 16:44
Afganiar emakumeen aldeko elkarretaratzea egin dute Bilbon
Talibanek Kabul hartu zutenetik urtebete igaro den honetan bertan bizi diren emakume askoren eskubideak desagertzear dira. Goizean Bilbon, elkarretaratzea egin dute gurean bizi diren emakume afganiarrek egoera bortitz hori salatzeko.
2022/08/16 - 16:39
Afganistanen ezkutatuan bizi dira AEBk eta euren aliatuek entrenatu eta armatu zituzten milaka soldatu
Afganistango segurtasun indar ohietako milaka kide erabateko itzalean bizi dira orain. Ez dute ezer ospatzeko Emirerriaren lehen urteurren honetan. Alderantziz, jazarrienak indar berezietan zeudenak dira.
2022/08/16 - 12:33
Gutxienez 38 pertsona hil dira Afganistanen euriteen ondorioz
Beste 90 pertsona zauritu dira eta kalte materialak oso handiak dira herrialdeko hainbat probintziatan. Ekialdeko Parwan probintzia da kaltetuena, 29 hildakorekin.
2022/08/16 - 00:29
Talibanek AEBen Kabulgo Enbaxada ohian ospatu dute euren lehen urteurrena agintean
Ondoren, kamioiekin desfile bezalakoa egin dute Kabulgo kaleetan, baina ez dute erantzun handirik izan herritarren artean. Izan ere, hiri honetan, ez daude ospakizunetarako.
2022/08/15 - 17:00
Zaki Anwari futbolaria hegazkin militarrera igota hil zen Kabulgo aireportuan; bere anaiarekin izan gara
Zaki Anwari futbolari gaztea duela urtebete Kabulgo aireportuan AEBko hegazkin militar baten gurpilen gainera igo zen eta gero, airean amildu. Mikel Ayestaran bere anaiarekin egon da.
2022/08/15 - 13:00
Emakumeak, talibanen giza eskubideen aurkako erasoaren biktimak Afganistanen
Talibanen itzulerak inboluzio handia ekarri die gutxiengoei, emakumeei eta neskatoei, bi hamarkadetako aurrerapenen ondoren beren eskubideak kendu baitizkiete.
2022/08/14 - 19:05
Talibanengandik ihes egin behar izan zuen Jatere Dadfar afganiarrak, bere 13 hilabeteko alabarekin
Emakumeen eskubideen alde borrokatzeagatik zuten jomugan talibanek. Emakumeen egoerak okerrera egin du talibanek agintean daramaten urte honetan. Bilbon bizi da orain.
2022/08/14 - 11:57
Urtebetea talibanek Afganistanen boterea berreskuratu zutela
Mikel Ayestaran EITB Mediako berriemailearen hitzetan, urtebete igarota, miseria eta pobrezia dira nagusi Afganistanen eta emakumeen eskubideak erabat ezabatuta daude. "Herrialde miserablea da, jendeak itxaropena galdu du", esan du.
2022/08/13 - 16:27
Talibanek tiroz amaitu dute Emirerriko lehen urteurrenean emakumeek antolatutako protesta
Jatekoa, lana eta askatasuna aldarrikatuz, 40 emakume inguru atera dira kalera, eta haien protesta isilarazten saiatu dira talibanak berehala.
2022/08/13 - 13:57
Manifestatzen ari ziren emakumeen aurka tiro egin dute talibanek Kabulen
Hezkuntzarako eta lanerako euren eskubideak aldarrikatzen ari ziren emakumezkoak. Urtebete da fundamentalistek boterea eskuratu zutela Afganistanen.
2022/08/12 - 17:48
Emakumeentzako eskola klandestinoak antolatu dituzte Afganistanen; EITB Media horietako batean izan da
Urtebete da eskolak itxi zituztela neskentzat, talibanak agintera itzulita. Ordutik, neskek ez dute ikasteko eskubiderik, baina isilpeko eskolak antolatu dituzte, etxe partikularretan.
2022/08/12 - 12:43
Nilofar Bayat: "Afganistanen genero apartheid-a gertatzen ari da"
Datorren astelehenean beteko da urtebete talibanek boterea hartu zutenetik. Emakumeek egoera larria bizi dute herrialdean, eta aldaketa eskatzeko protestan ari dira egunotan. Gurean ere kalera aterako dira emakume afganistandarrak, Bilbon, abuztuaren 16an.
2022/08/11 - 18:41
Talibanek musika debekatu dute Afganistanen eta artistak atxilotu eta jipoitzen dituzte, bekatariak direlakoan
Islamistek jazarri eta zigortu egiten dituzte musikariak, bekataritzat jotzen dituztelako. Ia ezinezkoa da zuzeneko musika entzutea, baina gaur lortu dugu. Sinestezina badirudi ere, horrek arrisku handia dakar Afganistan berrian.
2022/08/10 - 17:39
Afganistango telebistak emakumeak jarri ditu postu garrantzitsuenetan, talibanen aurka protesta egiteko
Talibanek emakumeekin duten obsesioa hedabideetara ere iristen da. Aurpegia musuko batekin estali behar dute aurkezleek albisteak emateko. Tolo kanalean, herrialdeko garrantzitsuenean, talibanei erantzun diete emakumeak postu garrantzitsuenetan jarriz.