Afrika
2021/08/24 - 12:38
Parlamentua bertan behera utzi eta diputatuei immunitatea kentzeko erabakia luzatu dute Tunisian
Presidenteak defendatu duenez, ez ditu bere eskumenak gainditu nahi, ezta diktadore bihurtu ere, eta Fiskaltzaren buruzagitzan ustelkeria susmoak argitzeko ikerketa bultzatuko duela ziurtatu du.
2021/08/20 - 17:53
52 pertsona hil dira Kanarietan ontzi pneumatiko bat hondoratu ondoren
Emakume bat bizirik atera da naufragiotik, eta azaldu duenez, txalupa duela astebete atera zen Marokotik, 53 pertsona zeramatzala. Itsas Salbamendukoek, bizirik atera den pertsona erreskatatzeaz gainera, bi gorpuzki berreskuratu ahal izan dituzte.
2021/08/19 - 17:32
Adingabeen aberriratzeak eten dituzte, behin-behinean, erabaki judiziala izan arte
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen Ceutan maiatzetik bidaiderik gabe dauden adingabeen itzulketak bertan behera uztea.
2021/08/12 - 14:15
Mediterraneoko suteek Aljerian utzi dituzte kalte larrienak, 69 hildako eragin baitituzte bertan
Egunotan Mediterraneoko herrialdeetan piztutako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Italian eta Aljerian. Grezian eta Turkian, berriz, egoerak hobera egin du, baina alerta egoeran daude oraindik, fokuak berriro pizteko mehatxua dela eta.
2021/08/10 - 17:04
Bidasoa ibaian hildako migrantea 18 urteko ginearra zen
Abdoulaye Coulibaly maiatzean iritsi zen Espainiako Estatura, patera batean, eta Kataluniara eraman zuten arreta humanitarioko programaren barruan.
2021/08/05 - 14:21
Nigeriak 54 milioi dolarreko balioa duten pangolin ezkatak eta elefante-hortzak konfiskatu ditu
Nigeriak 7,1 tona pangolin ezkata konfiskatu ditu, hainbat elefante-hortzekin batera. Marka egin duen material honek Vietnam zuen helmuga.
2021/08/04 - 21:20
Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia atzeratzea eskatu du MOEk
Europako biztanleriaren erdia baino gehiago txertoa hartuta dago, eta Ameriketako Estatu Batuetan % 70 dira txertoa hartutako pertsonak; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik du jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso du.
2021/08/02 - 17:26
Adierazpen-askatasuna sustatzeko lanean dihardute Hego Sudaneko musikariek
Hego Sudanen, ehunka mila pertsona hil dituen gatazkatik ateraz, bake eta herrigintzan ardura hartzen ari dira Hego Sudango gizarte eragileak, herritarrak eta baita musikariak ere. 10 urteko independentziak ezer gutxi eman die kantugileei baina adierazpen-askatasuna sustatzeko lanean dihardute.
2021/07/30 - 17:11
Hego Sudanen demokrazia berria eraiki nahi dute bertako komunitateak ahaldunduz
Leinuen arteko gatazka baten ondorioz etxeak erre eta herritarrak hil dituzte. Horren aurrean herritarrek hartu dute hitza.
2021/07/26 - 10:12
Tunisiako presidenteak lehen ministroa kargutik kendu, eta Parlamentua bertan behera utzi du
30 egunez, bere gain hartuko du Gobernuaren gidaritza, berak aukeratutako lehen ministro berri baten laguntzarekin. Oposizioak kritikatu egin du erabakia eta “estatu kolpea” salatu du.
2021/07/23 - 20:48
Tokio 2020: Hasi dira Olinpiar Jokorik ezohikoenak
Inaugurazio ekitaldiak ia lau orduko iraupena izan du. Harmailak hutsik egon dira eta kanpoak ehunka manifestari bildu dira Jokoen aurka protesta egiteko. Tokioko Olinpiar Jokoak urtebete baino gehiagoko atzerapenarekin ospatuko dira pandemiaren eraginez.
2021/07/17 - 23:20
Arroz zakuak birziklatuz, emakume senegaldarrei laguntzeko osagarriak egiten dituzte
Josteko prestakuntza jaso zuten, eta pixkanaka osagarriak sortzen hasi ziren. Orain, produktuak Euskal Herrian saltzen ari dira, eta bildutako guztia Senegaleko emakumeentzat izango da.
2021/07/17 - 00:59
"Matxinada-ahaleginak kale egin du", dio Hegoafrikako presidenteak
Azken asteko istiluen eta arpilatze masiboen boladaren ondorioz, 212 hildako eta 2524 atxilotu izan dira. Cyril Ramaphosaren esanetan, "hegoafrikarrak demokraziaren alde egiteko altxatu direlako" ez du arrakastarik izan.
2021/07/15 - 15:37
Irlanda, Peru, Polonia eta Senegaleko taldeak, Portugaleteko folklore jaialdian
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 19tik 22ra egingo dute. Lehen jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2021/07/14 - 12:14
72 dira dagoeneko Hegoafrikako istiluetan hildakoak
Jacob Zuma presidente ohiaren espetxeratzeak hainbat istilu eta arpilatze sortu ditu. Agintariek egoera "kaotikoa" dela onartu dute, eta herritarrei dei egin diete indarkeria eragozteko.
2021/07/14 - 10:43
Dagoeneko 72 pertsona hil dira Zumaren espetxeratzearen aurkako protestetan
Gauteng eta KwaZulu-Natal probintziak dira kaltetuenak, eta Polizia 72 heriotza ikertzen ari da, arpilatzeen, leherketen eta tiroen ondorioz.
2021/07/13 - 22:59
45 hildako Hegoafrikan, aspaldian egon diren istilurik larrienetan
Gutxienez 45 hildako daude eta 700dik gora atxilotu. Jacob Zuma presidente ohiaren kartzelaratzeak piztu ditu protestak eta egoera kontrolpetik kanpo dago. Hainbat lekutan gobernuak militarrak hedatu ditu.
2021/07/12 - 14:20
Gutxienez sei hildako Hegoafrikan, Zumaren espetxeratzearen kontrako protestetan
Jacob Zuma presidente ohiaren espetxeratzeak arpilatze eta bandalismo uholdea eragin du herrialdean. Istiluetan 6 pertsona hil dira eta 200 atxilotu baina gehiago daude.
2021/07/06 - 10:46
140 ikasle inguru bahitu dituzte Nigeria iparraldean
Poliziak operazio bat jarri du martxan Armadarekin eta bahitutako 26 ikasle eta haiekin zegoen irakasle bat erreskatatzea lortu dute.
2021/07/03 - 22:30
Gutxienez 43 pertsona hil dira Tunisiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Urtea hasi denetik 700 pertsona inguru ito dira Mediterraneoan, Europako kostaldera iristeko saiakeran, baina kopurua handiagoa izan daiteke.