Afrika
2021/07/06 - 10:46
140 ikasle inguru bahitu dituzte Nigeria iparraldean
Poliziak operazio bat jarri du martxan Armadarekin eta bahitutako 26 ikasle eta haiekin zegoen irakasle bat erreskatatzea lortu dute.
2021/07/03 - 22:30
Gutxienez 43 pertsona hil dira Tunisiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Urtea hasi denetik 700 pertsona inguru ito dira Mediterraneoan, Europako kostaldera iristeko saiakeran, baina kopurua handiagoa izan daiteke.
2021/06/20 - 23:00
Kenyako neskatoen egoera gordina: ablazioa eta eskolara joateko zailtasunak
Haien etxeetatik eta errealitate krudeletatik ihes egin duten 30 neska daude Tangulbeiko Lehen Hezkuntza zentroan, Kenyan. Zailtasun ekonomikoak tarteko, neska gehienek ezin dute eskolara joan.
2021/06/14 - 10:04
Mila pertsona inguru atzeman dituzte Libiako kostan eta hara itzularazi
Libian aritzen diren mafiek itsasoratu eta abandonatutako txaneletan zeuden migranteak itsasoan, noraezean, eta Libiara itzularazi dituzte atzeman orduko, leku "ez segura" izan arren.
2021/06/12 - 18:09
Gosete egoera ezartzea eskatu dute hainbat erakundek Etiopian
Etiopia iparraldean oso egoera larrian daude. Nazio Batuen Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, 350 mila lagunek nekez lortzen dute egunero jatea.
2021/06/06 - 01:30
Gutxienez 220 pertsona hil dituzte bi erasotan, Mendebaldeko Afrikan
Gizon armatuek 132 zibil hil dituzte Burkina Fasoko ipar-ekialdean. Beste eraso armatu batek 88 pertsona hil ditu Nigeriako ipar-mendebaldean.
2021/05/28 - 16:29
Alemaniak 1100 milioi eskaini dizkio Namibiari kolonia garaiko genozidioagatik
Gaur egungo Namibian garai kolonialean herero eta nama etnien aurka egindako sarraskiak genozidioa izan zirela onartu du. Komunitate horiek "propaganda politikotzat" jo dute eskaintza.
2021/05/28 - 10:51
Gutxienez 46 hildako Nigerian ontzi bat hondoratu ostean
Biktimak Maleleko merkatu batera zihoazen istripua gertatu den unean. Agintariak 160 pertsona hil ote diren beldur dira.
2021/05/27 - 17:51
Macronek onartu du Frantziak "ardura ikaragarria" izan zuela Ruandako genozidioan
Frantziako presidenteak onartu du Frantzia ez zela ohartu "erregimen genozidaren alde jarri zela" gatazka bat saihesten saiatu zenean; halere, azpimarratu du Frantzia ez zela "konplize" izan.
2021/05/24 - 08:55
Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean. Italiako eta Libiako agintariek ez dute oraingoz bilaketarik abiatu.
2021/05/23 - 17:34
Larrialdi egoera Kongoko Goma hirian, Nyirango sumendia piztu eta gero
Gauean izandako erupzioaren ondorioz, Gobernuak Goma hiritik irteteko plana aktibatu du, biztanleak ateratzeko. Ihesaldi horretan 5 pertsona hil dira. Txikizio handiak eragin ditu sumendiak.
2021/05/23 - 16:34
Elkarretaratze isila egin dute Bidasoa ibaian hil zen gazte etorkinaren omenez
Elkarretaratuen artean, Tom, atzokoan ere, Hendaiako ibai ertzean 16 urteko beste migratzailea erreskatatu zuen bizilaguna. Bizitako tragediak batu egin ditu mugaren bi aldeetako alkateak.
2021/05/23 - 16:20
Nyiragongoren erupzioak gutxienez 15 hildako utzi ditu Kongon
Bederatzi pertsona Sakeko errepidean gertatu den ezbehar batean hil dira, Goma hiriaren ebakuazioan, eta beste bi herritar kiskalita zendu dira.
2021/05/22 - 23:07
66 pertsona migratzailek pasa dute gaua Irungo harrera aterpetxeetan
Denen helmuga Frantzia da, eta egunero egiten dituzte saiakerak mugak pasatzeko. Nekatuta eta beldurrarekin iristen dira, ez dute kamera aurrean hitz egin nahi.
2021/05/22 - 23:01
Boli Kostako 28 urteko pertsona etorkin bat hil da Bidasoa ibaian
Iparralde eta Hegoaldeko muga gurutzatu nahian zebilen pertsona migratzailea da hildakoa. Gainean zeraman dokumentazio eta hainbat objektuk erraztu dute identifikazioa.
2021/05/22 - 16:40
Pertsona migratzaileei "bide seguruak" zabaltzeko ituna eskatu du Gonzalez Layak
Europa mailan "itun handi bat" aldarrikatu du Atzerri ministroak, "gizakien zoritxarrarekin trafikatzen ari diren mafien aurka borroka egiteko".
2021/05/20 - 14:28
Biden, Marokorekin eta Israelekin dituen harremanak zehazteko atakan
Israel eta Palestinaren arteko eta Maroko eta Sahararen arteko gatazkak mahai gainean, Trumpek herrialde arabiarrekin hartutako akordioei eusten dien ala ez erabakitzeko eskatu diote Etxe Zuriari.
2021/05/19 - 14:02
Marokok muga itxi du, migratzaileak Ceutara sar ez daitezen
Tarajal muga pasabidean Espainiara igarotzeko zain zeuden pertsonak hegoaldera joaten hasi dira, pasabidea zarratu dutela ikusita.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/05/12 - 23:16
Angel Olaran misiolariak Etiopiarako laguntza eskatu dio euskal gizarteari
Euskal Herrian dago orain, baina burua Etiopian du. Eskualdea gerran dago. Genozidio bat dela salatu du eta noski, beste arazo larriagoak izanda, han pandemia bigarren mailako arazo bat da.