Aisia
2020/07/29 - 12:15
Euskadin gaueko aisialdia mugatzen duen agindua indarrean dago jada
Neurri berriak, lokalen edukiera eta irekitze-denborak mugatzen ditu gaitza zabaltzea saihesteko asmoz, azken egunetan atzemandako koronabirus kasuen gorakadaren ondoren.
2020/07/26 - 22:12
Naiara Gallego argazkilariak aiton-amonei eta bilobei erretratua atera die Bilbon
Dozenaka familia hurbildu dira Casilda Iturrizar parkera aitona-amonen eguna ospatzek. Koronabirusa dela-eta zalantzan izan zen argazkilari irundarra, baina azkenean deialdiari eustea erabaki du.
2020/07/21 - 22:47
Getxoko Udalak aurrez aurreko jarduerarik gabeko jai birtualen alde egin du
EAJ, PSE-EE, PP eta Getxoko elkarteetako 40 bat ordezkarik jai birtualen aldeko lekukotza ekitaldia egin dute gaur goizean.
2020/07/19 - 16:29
Udalekuen itxierak kontziliazioa gehiago zailduko du uda honetan
Udalen menpe dauden udalekuak bertan behera utzi ditu Osasun Sailak. Lanean dauden gurasoen artean kezka eta zalantzak dira nagusi.
2020/07/18 - 19:26
Zumetaren azken erakusketa, Ziburun ikusgai, irailaren 6ra arte
Jose Luiz Zumeta artista zendu berriaren erakusketa izango da ikusgai Ziburuko Arte Bidea galerian, irailaren 6ra arte. “Neurri ttikiak” du izena eta Zumetak berak aukeratu zituen piezak.
2020/07/17 - 18:42
Etxabeetan biltzea debekatu du Nafarroak, biltzeko herriko toki bakarra ez bada
Horrela, kafetegi, jatetxe eta tabernarik ez duten 500 biztanle baino gutxiagoko udalerri eta kontzejuetan ez da neurria aplikatuko.
2020/07/14 - 11:36
Erresuma Batuak betoa jarriko die kualifikazio gutxiko langileei eta zigortuei
Puntu bidezko sistema 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, brexit-a gauzatzeko trantsizio-epea amaitutakoan. Migrazioa mugatzea helburu duen neurria da.
2020/07/13 - 13:08
''Orain 100 urte musukoarekin zebilen jendea Donostiako Bulebarrean''
Donostiako Bulebarreko zuri-beltzeko argazki erraldoi baten parean manikiak, garai hartako musukoekin. Gripe espainiarraren urteetako izurritera itzuli eta erakusketa bitxia prestatu dute Errenterian.
2020/07/10 - 14:42
Sua egitea eta barbakoak erabiltzea debekatu du Arabak irailaren 20ra arte
Irailaren 20ra are debeku horri jaramonik egiten ez dioten pertsonek 1.000 eurora arteko isunak jaso ditzakete eta sor litezkeen kalteak ordaindu beharko lituzke.
2020/07/08 - 23:05
Gipuzkoako sagardotegietan afariak girotuko dituzte bertso eta musikarekin
Afariak Gipuzkoa osoan barrena egingo dituzte baina aurrez lekua hartu beharko da online, ekimena antolatzen duten elkarteen webguneetan.
2020/07/08 - 12:55
Mendizorrotzako eta Gamarrako edukiera igo egingo da ostiraletik aurrera
Edukiera handitzearekin batera, ostiralaz geroztik haurrentzako gune guztiak erabiltzeko aukera izango da.
2020/07/07 - 12:20
Normaltasuna nagusi Iruñean, zenbait unetan kale batzuetan edukiera gainditu bada ere
Jende-pilaketak saihesteko eta araudia betetzen dela bermatzeko, segurtasuna indartu dute hirian, eta gehieneko edukiera ezarri da Alde Zaharreko gune jakin batzuetan.
2020/07/06 - 10:32
Segurtasun-neurriak indartu dituzte Iruñean, jende-pilaketak saihesteko
Iruñeko Udalak ez du ekitaldirik antolatu, eta jaiez gozatzeko datorren urtera arte itxaroteko eskatu die herritarrei. Peñek ere ez dute ekitaldirik antolatu.
2020/06/29 - 15:34
Durangoko Azoka "normaltasun berrira" egokituko da abenduan, protokolo bereziarekin
Abenduaren 5etik 8ra egingo da aurtengo edizioa, egoera berrira egokituta. Azoka birtuala ere prestatuko dute, streaming bidezko emanaldiekin eta denda birtualarekin.
2020/06/26 - 13:35
Bilbao Bizkaia HARROk kultur eta aisialdi jarduerak egingo ditu ekainak 28 inguruan
Segurtasun arrazoiengatik eta pandemia dela eta, aurten ez da itsasadarrean itsasontzien desfilerik izango, ezta kontzerturik ere.
2020/06/24 - 01:12
San Joan bezperako ekitaldi berezia, Donostiako Konstituzio plazan
Donostiako Konstituzio plazan San Joan ekitaldi berezia egin dute aurten, osasun krisia dela eta. Eneko Goia alkateak, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak, Donostiako Orfeoiak eta hainbat dantza taldek parte hartu dute.
2020/06/17 - 15:00
Bilbok udako hiri udalekuak antolatu ditu 4.000 haur eta neraberentzat
Izena emateko epea asteazkenetik datorren igandera, ekainak 21, luzatzen da.
2020/06/17 - 11:26
Udal igerilekuak ekainaren 22an irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe Donostian
Kirol pistak eta kanpoko jolas-guneak ere zabalduko dituzte.
2020/06/17 - 11:26
Hauek izango dira aurtengo udalekuek izango dituzten baldintzak EAEn
Eusko Jaurlaritzak gaur sinatu du sektoreak bere jarduerari berriro ekiteko baldintzak zehazten dituen agindua. Arriskuak murriztea izango da helburua.
2020/06/16 - 16:27
Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuak uztailaren 1ean irekiko dira
Zuhurtzia handiz eta protokolo zabal batekin irekiko dituzte. Erreserbak egin beharko dira ta lehen fase batean, aforoa 1.500 bazkidera egongo da mugatuta.