Aisia
2023/03/01 - 16:20
Basque Festek 200 jarduera eskainiko ditu Aste Santuan, Bilboko hogeita hamar espaziotan
Bost egunez, publikoak musika, dantza eta antzerkiko 69 ikuskizun ikusiko ditu, baita zinema proiekzioak, 25 kirol jarduera eta 900 dastatze saio espres.
2023/02/21 - 15:28
Kasuz kasu aztertuko du Jaurlaritzak 700 lagunetik beherako edukiera duten lokalei segurtasuna eskatu edo ez
Zehaztu gabe zegoen non jarriko zen muga, eta Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak gaur azaldu duenez, araudia aldatu gabe, lokal bakoitzak duen arriskuaren arabera hartuko da erabakia. Gaur bertan esaterako, Bilboko Brutal dantzalekuari segurtasun pribatua jartzeko eskatuko zaio.

2023/02/21 - 13:59
Eusko Jaurlaritzak segurtasun pribatua eskatuko dio Bilboko Brutal diskotekari
700 lagunetik beherako edukiera duen lokala izan arren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du "arrazoi objektibo nahikoa" dagoela neurri hori hartzeko. Era berean, gainerako lokalen azterketa indibidualizatua egiten jarraituko dutela nabarmendu du.

2023/02/12 - 15:25
Ertzaintzak labanak aurkitu ditu asteburu honetako arakatzeetan
Diskoteka handienen inguruan egiten ari dira prebentziozko araketak. Ertzaintzak Bilbon, Donostian eta Irunen egin ditu kontrolak azken orduetan eta horietako batzuetak labanak aurkitu ditu. Isunak 4.000€tik gorakoak izan daitezke dantzaleku barruan eta edanda joan ezkero.
2023/02/12 - 13:19
Arma zuriak aurkitzeko miaketak areagotu dituzte udaltzainek eta ertzainek asteburu honetan
Asteburu honetatik aurrera, isun ekonomiko gogorragoa jasoko dute arma zuriak harrapatzen dizkieten pertsonek. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik. Iruditan, Donostian, bart.

2023/02/11 - 15:38
Metal detektagailuak erabiltzen hasi dira dantzalekuetan
Sarbide kontrolak areagotu dituzte diskoteka askok aurreko asteburuan gizon batek beste bat arma zuri batekin larri zauritu ostean.
2023/02/09 - 21:49
Bilboko auzitegiek epaiketa azkarrak egingo dizkiete arma zuridun erasotzaileei, baldintzak betetzen direnean
Nolanahi ere, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak gogorarazi du ezin dela "presio judiziala" areagotu, epaileek "legearen arabera" epaitu behar dituztelako kasuak.
2023/02/09 - 17:42
Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea adostu dute Jaurlaritzak eta udalek
Gaur sartuko da indarrean araudi berria. Besteak beste, isunen zenbatekoak handituko dira. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik.
2023/02/08 - 21:49
Atezainak vs zaintzaileak: Zeintzuk dira horien arteko aldeak?
Dantzalekuetan sarrera-kontrolatzaileak edo segurtasun-zaintzaileak ikusi ditzakegu. Baina badakigu zertan ezberdintzen diren?
2023/02/08 - 21:23
Gasteizko erasoaren biktima: "Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu"
"Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak erabiltzeko egiten du", adierazi du gazteak, ETBn egindako elkarrizketa batean.
2023/02/08 - 21:14
Leonardo, Gasteizko erasoaren biktima: ''Dena oso azkar gertatu zen''
EITBren kameren aurrean hitz egin du gaur. "Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu", adierazi du. "Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak, erabiltzeko egiten du", azpimarratu du.
2023/02/08 - 20:42
Leonardo: ''Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu''
"Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak, erabiltzeko egiten du", adierazi du gazteak, Gasteizko erasoaren biktimak, ETBn egindako elkarrizketa batean.
2023/02/08 - 20:09
Erakundeak gaueko lokaletako segurtasuna zorroztea aztertzen ari dira, eta "epaiketa azkarrak" nahi dituzte
Jaurlaritzak bi neurri ditu une honetan mahai gainean: establezimendu gehiagotan segurtasun pribatua ezartzea eta metal detektagailuak jartzea.
2023/02/08 - 12:12
700 lagunetik beherako edukiera duten lokaletan segurtasun pribatua jarraraztea aztertzen ari da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak aurreratu duenez, hainbat aukera aztertzen ari dira, eta horretarako, sektorearekin hitz egingo dute.

2023/02/07 - 14:43
Dantzalekuetan metal detektagailuak jartzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza
Bingen Zupiriak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Euskadiko gaueko aisialdirako lokalen sarreretan metal detektagailuak egoteko aukera legalak.
2023/02/06 - 15:57
Urtaranek diskoteketako segurtasun-langileentzako baliabideak eskatu ditu, erasoak saihesteko
Gasteizko alkateak igande goizaldean Gasteizko diskoteka batean izandako gertakaria izan du hizpide. Bertan, lau pertsona zauritu zituen arma zuriz gazte batek, bat larri. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea.
2023/02/06 - 15:45
Gaueko aisialdian arma zuriak mugatzeko eztabaida, berriro puri-purian
Eudelek gaueko aisiaren gaia aste honetan bertan aztertuko du, baina Gorka Urtaranek dagoneneko eskatu ditu arazoari aurre egiteko neurriak.
2023/01/24 - 15:33
Zer protokolo jarraitzen dute EAEko gaueko aisialdiko lokalek sexu-eraso kasu baten aurrean?
Dani Alves futbolariak ustez egindako sexu erasoa Bartzelonako dantzaleku batean gertatu zen, eta lokalak azkar erantzun zuen. Nola jokatuko lukete Euskadiko establezimenduek? Galdetu egin diegu.
2023/01/16 - 12:32
Bilboko lehen Pump Tracka inauguratu dute Punta Zorrotzan
Bizikletentzako eta patineteentzako zirkuitua oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua dago. Sirgueras kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean eraiki dute.
2022/11/05 - 21:44
21 egun 'perreatu' gabe: musikarik gabe zigortu du epaileak Iruñeko taberna bat, isun ekonomikoaren ordez
Epaile batek ezohiko epaia ezarri dio larunbat honetan Nafarroako hiriburuko gaueko taberna bati: isun ekonomikoa jarri beharrean, 21 egunez musika jartzeko debekua ezarri dio.