Aisia
2021/09/21 - 10:07
Asier Altunaren "Hondalea: amildegia itsasoan" lana estreinatuko dute gaur, Euskal Zinemaren Galan
Altunak Zinemaldiarekin estuki lotuta jarraitzen du, "Amama" (Irizar saria, 2015) lanarekin Sail Ofizialean lehiatu eta beste lan batzuk aurkeztu eta gero, "Agur Etxebeste!" (2019) esate baterako. Zinemirak, fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan eskaintzen ditu aurten.
2021/09/20 - 02:11
Donostiako Zinemaldiak proiekzioz beteriko egitarauarekin hasiko du astea
Astelehen honetan, film luze eta labur ugari ikusteko aukera izango da, lehiaketa ofizialean zein gainerako beste sailetan ere. Besteak beste, "Distancia de rescate", "Ni baino ez nauzu desiratuko" eta "El buen patron" filmak proiektatuko dituzte.
2021/09/19 - 23:31
"Raphaelismo" dokumentalak Raphael abeslariaren irudi eta historiara inoiz ez bezala hurbiltzeko asmoa du
Hirian artistaren jarraitzaile talde ugari ikusi dira egunean zehar. ETBk abeslariarekin eta dokumentalaren zuzendariekin biltzeko aukera izan du. Raphaelek esan du dokumentala opari bat izan dela eta oso eroso sentitu dela filmaketan.
2021/09/19 - 16:52
Zinemazaleak dira egun hauetako protagonista nagusiak Donostian
Nazioarteko beste zinema jaialdiekin alderatuz gero, pelikula sortzaileen eta publikoaren artean dagoen erlazio estua da Donostiakoa berezi egiten duen ezaugarri nagusia. Zinemaldiko protagonista nagusiak ez dira aktoreak, zinemazaleak baizik.
2021/09/19 - 16:48
Diskotekek erantzun bikaina izan dute % 50eko aforoarekin, gehienak erreserbapean
Diskoteka batzuek sarrera mailakatu dute; MOMAn, esaterako, 15 minutuko tartearekin sartzen dira taldeak. Gau giroko lokaletako arduradunek diote jendeak ondo bete dituela neurriak, eta etapa berri bat hasi dela.
2021/09/19 - 16:43
Gaueko aisialdia ireki arren, botiloia egiten jarraitzen da
Bart gauean ireki zen gaueko aisialdia Euskadin, eta hala ere botiloiak izan ziren hainbat lekutan. Bilbon, esaterako, Doña Casilda parkean mila lagunetik gora elkartu ziren kale edanean gauean, eta horren lekuko izan zen ETBko lantalde bat.
2021/09/19 - 16:05
Zinemarekiko grina agerikoa da Donostiako kaleetan, Zinemaldia dela eta
Besteak beste, "Zeruan legez", "Arthur Rambo", "Crai nou" eta "Camila sale esta noche" pelikulak izango dira ikusgai igande honetan.
2021/09/19 - 15:26
Bilboko Udaltzaingoak botiloi masibo bat desegin du Casilda Iturrizar parkean
ETBk grabatutako irudietan ehunka gazte ikusi daitezke bilduta Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Bildutakoen kopurua ikusita, udaltzainek bertatik alde egiteko eskatu zieten.
2021/09/19 - 13:54
Ehunka gaztek makrobotiloi bat egin dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean
ETBk jasotako irudietan ehunka gazte ikusi daitezke bilduta atzo Bilboko Casilda Iturrizar parkean, botiloi bat egiteko. Garbiketa taldeek gogor egin behar izan dute lan gaur goizean parkea garbitzeko.
2021/09/19 - 00:17
Kultur, kirol eta ostalaritza jardueretako gehienezko edukierak igo egin dira
Kultur jardueretan, zineman esaterako, gehienezko edukiera % 75ekoa izango da, kirol jardueretan % 60koa izango den bitartean, futbol zelaietan, besteak beste. Ostalaritzan, berriz, 12 lagun eseri ahalko dira terrazetan, eta 8 barrualdean.
2021/09/19 - 00:08
Taberna inguruetan giro ezin hobea, gaueko aisia bueltan den egunean
Gaurtik aurrera diskotekak eta gaueko lokalek euren ateak irekiko dituzte, urte eta erdi itxita egon ostean. Musukoa jantzita, zutik egin ahal izango da dantza diskoteketan, goizaldeko hirurak arte.
2021/09/18 - 19:13
25.000 pertsona inguru elkartu ziren bart Madrilen, makrobotiloi erraldoi batean
Complutense unibertsitatearen inguruan izan zen sare sozialen bidez zabaldutako topaketa. Musukorik ez eta segurtasun distantzia ere ez zen errespetatu. Udaltzaingoak lanak izan zituen gazteak sakabanatzen.
2021/09/18 - 18:45
Gazteak pozarren Nafarroan, dantzalekuek ireki ahal izan duten lehen asteburuan
Ostegun gaurditik aurrera irekita dira berriz ere dantzalekuak Nafarroan, 17 hilabeteren ondoren. Orain 04:30 arte egon daitezke irekita. Xabier Carrillo Iruñeko dantzalekuetan izan da zer giro dagoen ikusten.
2021/09/18 - 16:51
Gaueko aisialdian % 50ean zabalduko dira aretoak gaurtik aurrera
Eserita eta neurri guztiak errespetatuz edan beharko da, eta gaurtik aurrera dantza ere egin ahal izango da, beti maskara jarrita. Diskotekak goizeko 03:00ak arte egongo dira irekita, 150 pertsonako aforoarekin gutxi gora-behera.
2021/09/18 - 16:43
Gaurtik aurrera 12 pertsona eseri daitezke ostalarien terrazetan, eta 8 barrualdean
Gaur indarrean sartu diren neurriek taberna eta jatetxeetan kopuru handiagoko taldeak osatzea ahalbidetuko dute. Goizean, dagoeneko, eguerdirako mahaiak prestatu dituzte ostalariek.
2021/09/18 - 09:53
"Maixabel" filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan
Filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, eta Irizar Saria lortzeko bederatzi hautagaietako bat da. Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu.
2021/09/17 - 22:31
Gazte lokalak 2020ko uztailean itxi behar izan zituzten pandemiaren ondorioz
Lokalen itxieraren ondorioz, gazteek euren ohiturak aldatu behar izan dituzte. Lokalak berriz zabaltzeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 85 txertatuta egon beharko da.
2021/09/17 - 22:26
Jarduera sozialen normaltasuna berreskuratzeko bide onean garela diote datu epidemiologikoek
Normaltasunerako trantsizio fasea hasi du Euskadik orain; gero finkatzea etorriko da. Jarduera sozialak berreskuratzeko bide horretan, "ezinbestekoa zuhurtziaz ibiltzea". LABI batzordea 15 eguneko epean bilduko da berriz.
2021/09/17 - 19:19
16 eta 29 urte bitartekoen txertaketa % 85era iristen denean irekiko dituzte gazteen lokalak
Osasun Sailaren azken datuen arabera, 20-29 urte bitarko taldearen % 66,8k eta 16-19 urteko adin-tartearen % 68,5ek jaso dituzte bi dosiak.
2021/09/17 - 11:13
Arazorik ez Nafarroan, gaueko aisia irekita egon den lehen gauean
Nafarroan gauerdiaz geroztik indarrean dira malgutze neurri berriak, tartean dantzalekuak goizaldeko 04:30ak arte irekitzea.