Aisia
2021/11/17 - 14:39
Nafarroak 174 kasu eta ZIUetan ospitaleratze bat atzeman ditu azken orduetan
Foru Erkidegoak zortzi egun daramatza egunean ehun kutsatze baino gehiago atzematen.
2021/11/16 - 16:51
Nafarroako gazteek joko eta publizitaterako duten sarbidea arautzeko eskatu dute profesionalek
Antox, Aralar eta Gizakia Helburu elkarteek gazteen artean jokoarekiko mendekotasunaren prebentzioan sakontzeko deia egin dute; izan ere, jokoan hasteko alderdi erabakigarrienak hura eskura izatea eta aisialdiko jarduera normaltzat hartzea dira.
2021/11/15 - 13:46
Azaroaren 24n piztuko dituzte Gabonetako argiak Bilbon
Udala egunotan hasi da argiztapena instalatzen. Horrez gain, iaz egin izan ez ziren ekintzak egin ahal izango dira aurten, izotz ekologikoko pista eta txirristak, Gabonetako Azoka eta haurrentzako karpa, besteak beste.
2021/11/13 - 12:01
Covid-19aren transmisio arrisku altua da berriz ere Nafarroan, 150eko intzidentzia maila gainditu ondoren
Ostiral honetan 132 positibo berri atzeman zituzten, abuztu amaierako datuetara itzuliz. Laugarren eguna da, jarraian, 100dik gora kutsatze diagnostikatzen direla.
2021/11/11 - 15:15
Gaueko aisialdian covid ziurtagiria ezartzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Osasun Departamentuko arduradunak ostalaritzako ordezkariekin bildu berri dira, eta neurria "aztertzekotan" geratu dira eurak ere. Santos Indurain kontseilariak ere aukera hori aipatu du Parlamentuan.
2021/10/24 - 16:58
Bilboko Portuak herritarrei ateak zabaldu dizkie 'Kai Jai' egunean
'Kai Jai' eguna ospatu dute gaur Bilboko Portuan, Getxon duen terminalean. Jardunaldi ireki honetan, kaiaren barrukoak ezagutzeko eta atoiontziak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute bisitariek.
2021/10/16 - 16:41
Aitor Aritzeta, psikologoa: ''Gurasoen ardura da haien seme-alabak zer ikusten ari diren jakitea''
Zeresan handia ematen ari da Netflix plataformako “El Juego de Calamar” telesaila. Hainbat ikastetxek ardura erakutsi dute, umeak imitatzen hasi diren jokabideak direla eta. Adin jakin batera arte, haurrek ez dute ondo identifikatzen zer den fikzioa eta zer den errealitatea.
2021/10/16 - 15:27
EiTB, publikora zabalik, Open House Bilbao ekimenari esker
Izena eman ostean, hainbat herritarrek osatutako talde batek bisita egin du EiTBko Bilboko egoitzan, platoak ikusi eta albistegietako aurkezleak ere ezagutu ditu.
2021/10/10 - 22:48
Diskotekak, nagusientzat ere bai
50 eta 85 urte bitarteko ehunka lagunek betetzen dute Erandioko Sonora aretoa astebururo. Duela hiru aste berreskuratu dituzte arratsaldeetako emanaldiak, eta dantzalekua gogoz hartu dute adinekoek ere.
2021/10/09 - 23:26
Lonjak ireki dituzte berriro gazteek
Konfinamendua hasi baino bi aste lehenago hartu zuten lokala 17 urteko Ermuko gazte hauek. Luze egin zaizkie hilabeteak baina orain, pilatutako hauts guztia garbituta, indartsu itzuli dira.
2021/10/01 - 11:17
Covid-19aren aurkako murrizketarik gabeko lehen gaua Nafarroan
Musukoa erabiltzen jarraitu behar da, baina gainontzean, murrizketarik ez. Urte eta erdi baino gehiagoren ostean, normaltasun berrian sartu den lehen erkidegoa da Nafarroa.
2021/09/26 - 03:54
Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioaren palmaresa
Hauek dira Kuursalean egindako amaiera ekitaldian banatu dituzten sari guztien irabazleak.
2021/09/25 - 09:19
Gaur argituko da Zinemaldiaren 69. edizioko sekretu handiena: palmaresa
Hain zuzen ere, itxiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera. Egun hauetan, Zinemaldiko egitarau ofiziala osatu duten ikus-entzunezko lan ugariez gozatzeko aukera izan dute zinemazaleek.
2021/09/24 - 09:59
Sail Ofizialaren baitan bi aurkezpen berri egingo dira gaur Zinemaldian
Egunean zehar beste proiekzio batzuk ikusi ahal izango dira, adibidez, "Paperezko hegoak", "Ilargi guztiak" eta "Delicious".
2021/09/23 - 10:52
Zinemaldiak aurrera jarraitzen du, oraindik proiektatzeke dauden ikus-entzunezko lan askorekin
Sail Ofizialean, ondorengo hiru film hauek nabarmendu daitezke: "The grandmother", "Mediterraneo" eta "Quién lo impide". Dena dela, Zinemaldiaren parte diren beste lan batzuez ere goza daiteke.
2021/09/23 - 02:29
Johnny Deppek 2021eko bigarren Donostia Saria jaso du
Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria aktore estatubatuarrari. Oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/23 - 00:57
Johnny Deppek Zinemaldiaren 69. edizioko bigarren Donostia Saria jaso du
Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria aktore estatubatuarrari, eta oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/22 - 21:38
Johnny Deppi Donostian egindako harrera
Johnny Depp Donostian da. "Zinemagintza garaikideko aktorerik talentudun eta moldakorrenetako bat izateagatik" saritu dute. Horrela, orain arte egindako ibilbide profesionala txalotu nahi du Zinemaldiak.
2021/09/22 - 21:18
Johnny Deppen jarraitzaileek lore-sorta bat eman diote aktoreari, Zinemaldira egindako bisitan
Hain zuzen ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 69. edizioan banatzen duen bigarren Donostia Saria jasoko du asteazken honetan Johnny Deppek, bere ibilbide profesionalagatik.
2021/09/22 - 20:27
Johnny Depp Donostian da jada
69. edizioko bigarren Donostia Saria jasoko du gaur Deppek. Lehiaketatik kanpo, EITB Galan, "Irabazi arte" telesailaren lehen atala aurkeztuko da. Bartzelonan bizi den neskato batek futbolean jokatzea du gustuko, baina haren ama istripu batean hil ostean, aitak jaioterrira itzultzea erabakiko du.