Aisia
2022/07/17 - 16:28
Arabar askok igerilekura joatea erabaki dute, beroari aurre egiteko
Alarma gorria ia Araba osora zabaldu da, muturreko tenperaturengatik; baso-suteak pizteko arriskua ere muturrekoa da.
2022/07/17 - 09:41
Nola eta nora bidaiatzen dute EAEko herritarrek?
Bidaia gehienak Estatuko beste erkidego batzuetara egiten dira, autoz, eta % 59k beste etxebizitza batzuetan hartzen dute ostatu.
2022/06/29 - 21:44
Nao Victoria ontziaren erreplika bisitatu ahal izango da Donostian, bihartik aurrera
Ontzia Juan Sebastian Elkanok lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da. Uztailaren 10era arte egongo da Donostiako portuan.
2022/06/27 - 21:39
Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera
Itziar Lazkano aktorea aukeratu du Bilboko Jai Batzorde Mistoak abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko. Bestalde, Iratxe Palacios Tintigorri konpartsako kideak txupina jaurtitzeko ardura izango du.
2022/06/22 - 22:57
2022ko sanferminetako egitarau osoa
Uztailaren 6tik 14ra publiko guztientzako ikuskizun eta jarduerak izango dira.
2022/06/20 - 21:48
Deabru Beltzak taldeak ikuskizun bat eskainiko du Guggenheim Museoko zabaldegian ostiral honetan
Ikuskizuna Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.
2022/06/17 - 21:26
50 gazte matxuratutako autobus batetik atera behar izan dituzte Villabonan, beroaren ondorioz
Gertakariak 11:45 aldera jazo dira, A-15 autobian. Hiru gazte lekuan bertan artatu dituzte osasun langileek, eta bi ertzain Tolosako Asuncion ospitalera eraman behar izan dituzte, bero-kolpeak jota.
2022/06/17 - 20:48
Barbakoak debekaturik egongo dira larunbat honetan Gipuzkoan, sute arriskuagatik
Era berean, iragan asteazkenetik sastrakak erretzea debekaturik dago landa-eremuetan.
2022/06/15 - 17:56
Aisialdian sua egitea debekatuta dago Nafarroako hegoaldean
Lurraldearen iparraldean, sua egiteko prestatuta dauden lekuetan (barbakoa eta tankerakoak) bakarrik piztu ahalko da. Irailaren 30era arte egongo da indarrean neurria.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/13 - 13:39
Basque Fest 2022 egitaraua: zer egin dezaket Bilbon Aste Santuan?
Kontsultatu hemen Bilbon Aste Santuan egin ditzakezun planak.
2022/03/18 - 21:17
Gipuzkoa Encounterrek 400 pertsona konektatuko ditu
Topaketan 40 jarduera ludiko eta hezigarri eskainiko dituzte, formatu birtualean.
2022/02/08 - 09:25
Zabalik dago epea gaueko aisialdirako lokalek 70.000 eurorainoko laguntzak eska ditzaten
Astelehenean argitaratu zen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean Jaurlaritzak iragarritako agindu berria. Oraingoan 22 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte ostalariek, eta otsailaren 28ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea.
2022/02/01 - 21:56
Eusko Jaurlaritzak ez du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontrako helegiterik jarriko
EAJ-PSE gobernuak ez du "judizializazio etengaberik" nahi koronabirusari aurre egiteko neurrien inguruan, baina "zentzugabetzat" jo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia. Ebazpena errespetatzen duela baina ez duela inolaz ere horrekin bat egiten gaineratu du.
2022/02/01 - 14:58
Otsailaren 11tik aurrera zabalik egongo dira gaueko tabernak Katalunian
Taberna eta dantzalekuek ez dute edukiera mugarik izango, eta bezeroek ez dute horietan covid ziurtagiririk beharko.
2022/02/01 - 14:10
Covid ziurtagiria indarrean dago oraindik 50 jankidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian
Hau da, abenduan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak izenpetutako agindua ez dute oraingoz kendu. Hortaz, jatetxe handietan eta dantzalekuetan, adibidez, ziurtagiria erakutsi beharko da, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena gorabehera.
2022/01/01 - 16:34
Mendi buelta egitea edo Kontxan bainua hartzea, askoren plana urteko lehen egunean
Inoizko jendetzarik handiena izan da gaur goizean Pagasarrin urtea estreinatzeko. Donostian, berriz, dozenaka lagun hurbildu dira Kontxa hondartzara urteko lehen bainua hartzera.
2021/12/28 - 08:13
Hauek dira LABIk gaur aztertuko dituen neurriak
Aholku Batzordeak 16:30etik aurrera aztertuko du egoera, eta murrizketak ezagutzera emango ditu, datorren Urtezahar eta Errege gauari begira.
2021/12/27 - 14:54
Nafarroak covid pasaportearen erabilera zabaldu eta establezimenduen itxiera aurreratuko du
Foru agindu berriak covid ziurtagiria zahar-egoitza, hotel edo gimnasioetara zabalduko du, eta establezimenduak, elkarteak eta lagunarteak 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dira.
2021/12/10 - 13:23
Jaurlaritzak aurki eskatuko dio baimena Auzitegiari covid ziurtagiria beste leku batzuetara zabaltzeko
Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan, ziurtagiria "bere funtzioa betetzen ari da" ostalaritzan eta gaueko aisialdian. Dena dela, "beste neurri bat" baino ez dela azpimarratu du.