Nola eta nora bidaiatzen dute EAEko herritarrek?
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek egiten dituzten bidaien % 88k Estatuko erkidego bat dute helmuga; eta Kantabria, Katalunia, Valentzia eta Gaztela eta Leon dira tokirik bisitatuenak.
Hala ondorioztatu daiteke EITB Mediak turismoari buruz egindako ikerketatik eta Espainiako Estatistika Institutuak 2019an, pandemia aurretik, emandako datuak aintzat hartuta.
Estatuan barrena egindako bidaien % 84 autoz burutzen dira, eta % 59k bigarren etxebizitza batean hartzen dute ostatu, % 40k hoteletara edo antzeko ostatuetara joaten diren bitartean.
Bi kasuetan egonaldia bost egunekoa da, baina eguneko bataz besteko gastua ezberdina da, ostatuaren arabera. Horrela, bada, hotel batera doan pertsona batek 76 euro gastatzen ditu egunean; gaua beste etxe batean pasatzen duen lagunak, berriz, 23 euro erabiltzen ditu.
Horrez gain, bidaien % 12 atzerrira egiten dira eta herrialde bisitatuenak Frantzia, Portugal eta Italia dira.
Bidaia horietatik % 46 hegazkinez burutzen dira eta bidaiaren % 88 hoteletara edo ostatuetara joaten dira. Bataz besteko egonaldia sei egunekoa izaten da.
Halaber, atzerrian, eguneko bataz besteko gastua askoz handiagoa da: 127 eurokoa, hotel edo ostatu batera joanez gero; eta 54 eurokoa, oporrak senideen edo lagunen etxe batean igaroz gero.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatzen dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan