Aisia
2023/02/12 - 13:19
Arma zuriak aurkitzeko miaketak areagotu dituzte udaltzainek eta ertzainek asteburu honetan
Asteburu honetatik aurrera, isun ekonomiko gogorragoa jasoko dute arma zuriak harrapatzen dizkieten pertsonek. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik. Iruditan, Donostian, bart.
2023/02/11 - 15:38
Metal detektagailuak erabiltzen hasi dira dantzalekuetan
Sarbide kontrolak areagotu dituzte diskoteka askok aurreko asteburuan gizon batek beste bat arma zuri batekin larri zauritu ostean.
2023/02/09 - 21:49
Bilboko auzitegiek epaiketa azkarrak egingo dizkiete arma zuridun erasotzaileei, baldintzak betetzen direnean
Nolanahi ere, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak gogorarazi du ezin dela "presio judiziala" areagotu, epaileek "legearen arabera" epaitu behar dituztelako kasuak.
2023/02/09 - 17:42
Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea adostu dute Jaurlaritzak eta udalek
Gaur sartuko da indarrean araudi berria. Besteak beste, isunen zenbatekoak handituko dira. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik.
2023/02/08 - 21:49
Atezainak vs zaintzaileak: Zeintzuk dira horien arteko aldeak?
Dantzalekuetan sarrera-kontrolatzaileak edo segurtasun-zaintzaileak ikusi ditzakegu. Baina badakigu zertan ezberdintzen diren?
2023/02/08 - 21:23
Gasteizko erasoaren biktima: "Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu"
"Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak erabiltzeko egiten du", adierazi du gazteak, ETBn egindako elkarrizketa batean.
2023/02/08 - 21:14
Leonardo, Gasteizko erasoaren biktima: ''Dena oso azkar gertatu zen''
EITBren kameren aurrean hitz egin du gaur. "Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu", adierazi du. "Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak, erabiltzeko egiten du", azpimarratu du.
2023/02/08 - 20:42
Leonardo: ''Kalera labana batekin joaten denak arazoak nahi ditu''
"Ni ez naiz etxetik ateratzen labana batekin. Ateratzen duenak, erabiltzeko egiten du", adierazi du gazteak, Gasteizko erasoaren biktimak, ETBn egindako elkarrizketa batean.
2023/02/08 - 20:09
Erakundeak gaueko lokaletako segurtasuna zorroztea aztertzen ari dira, eta "epaiketa azkarrak" nahi dituzte
Jaurlaritzak bi neurri ditu une honetan mahai gainean: establezimendu gehiagotan segurtasun pribatua ezartzea eta metal detektagailuak jartzea.
2023/02/08 - 12:12
700 lagunetik beherako edukiera duten lokaletan segurtasun pribatua jarraraztea aztertzen ari da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak aurreratu duenez, hainbat aukera aztertzen ari dira, eta horretarako, sektorearekin hitz egingo dute.
2023/02/07 - 14:43
Dantzalekuetan metal detektagailuak jartzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza
Bingen Zupiriak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Euskadiko gaueko aisialdirako lokalen sarreretan metal detektagailuak egoteko aukera legalak.
2023/02/06 - 15:57
Urtaranek diskoteketako segurtasun-langileentzako baliabideak eskatu ditu, erasoak saihesteko
Gasteizko alkateak igande goizaldean Gasteizko diskoteka batean izandako gertakaria izan du hizpide. Bertan, lau pertsona zauritu zituen arma zuriz gazte batek, bat larri. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea.
2023/02/06 - 15:45
Gaueko aisialdian arma zuriak mugatzeko eztabaida, berriro puri-purian
Eudelek gaueko aisiaren gaia aste honetan bertan aztertuko du, baina Gorka Urtaranek dagoneneko eskatu ditu arazoari aurre egiteko neurriak.
2023/01/24 - 15:33
Zer protokolo jarraitzen dute EAEko gaueko aisialdiko lokalek sexu-eraso kasu baten aurrean?
Dani Alves futbolariak ustez egindako sexu erasoa Bartzelonako dantzaleku batean gertatu zen, eta lokalak azkar erantzun zuen. Nola jokatuko lukete Euskadiko establezimenduek? Galdetu egin diegu.
2023/01/16 - 12:32
Bilboko lehen Pump Tracka inauguratu dute Punta Zorrotzan
Bizikletentzako eta patineteentzako zirkuitua oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua dago. Sirgueras kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean eraiki dute.
2022/11/05 - 21:44
21 egun 'perreatu' gabe: musikarik gabe zigortu du epaileak Iruñeko taberna bat, isun ekonomikoaren ordez
Epaile batek ezohiko epaia ezarri dio larunbat honetan Nafarroako hiriburuko gaueko taberna bati: isun ekonomikoa jarri beharrean, 21 egunez musika jartzeko debekua ezarri dio.
2022/10/01 - 19:01
Open House 2022: zer eraikin enblematiko bisita ditzakegu Bilbon?
Kontsulta ezazu hemen asteburu honetan ateak irekiko dituzten Bilboko eraikinen zerrenda.
2022/08/05 - 21:06
Ostalariak emakumeei egindako ziztaden kasuak desagerrarazten laguntzeko prest daude
Bizkaiko Ostalaritza Elkartetik adierazi dutenez, ostalarien nahia ziztada horiek gerta ez daitezen laguntzea eta egile posibleak detektatzea da. Hala ere, "kontrol eraginkorra ez da erraza", onartu dute.
2022/08/05 - 18:24
Ertzaintzak jarraibideak argitaratu ditu ostalarientzat, emakumeei egindako ziztada posibleen aurrean
Bilboko aisialdiko lokalen eta ostalaritzaren jabeei zuzendutako bost gomendio dira.
2022/07/29 - 12:38
Balearen Desfileak gonbidatu bereziekin zeharkatuko du Bilbo abuztuaren 21ean
Gonbidatuak hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat eta Amazonasko bost animalia erraldoi izango dira, besteak beste. Kalejira Plaza Biribilean hasiko da eta Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua plazara heldu arte.