Arma zuriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko auzitegiek epaiketa azkarrak egingo dizkiete arma zuridun erasotzaileei, baldintzak betetzen direnean

Nolanahi ere, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak gogorarazi du ezin dela "presio judiziala" areagotu, epaileek "legearen arabera" epaitu behar dituztelako kasuak.
Bilboko epaitegien kanpoaldea. Irudia: EITB
Bilboko epaitegien kanpoaldea. Irudia: EITB

Bilboko auzitegiek epaiketa azkarrak egingo dituzte arma zuriekin egindako erasoen kasuetan, Poliziak hala eskatzen duenean eta Legeak ezarritako baldintzak betetzen direnean, hala nola delitu horiek eragiten dituzten zigorrak bost urtetik gorakoak ez izatea eta froga eta zantzu guztiak berehala aurkeztea, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoaren hitzetan.

Nolanahi ere, nahiz eta arma zuriz egindako delitu horien egileen gaineko "presio poliziala" areagotu daitekeen, Bilboko epaile dekanoaren iritzian, ezin da "presio judiziala" areagotu, epaileek "legearen arabera" epaitu behar dituztelako kasuak. "Frogak daudenean eta errugabetasun-presuntzioa suntsitzen denean, kondenatu egingo da, eta bestela ez", adierazi du.

Uriarteren arabera, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak atzo esan zuen bezala, duela bi aste bilera bat izan zuten biek, eta Amaia Arregi Segurtasuneko zinegotzia ere bertan izan zen, Udaleko ordezkariek eskatuta.

Bilera hartan, Aburtok epaile dekanoari jakinarazi zion Udaltzaingoak epaiketa azkarrak egiteko eskaerak areagotu nahi dituela, indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurreta-delituetarako.

Epaileak onartu du "alarma soziala" sortu dela arma zuriekin egindako delituen inguruko azken albisteengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

En cuanto a la reserva de plazas para los alumnos que recurrieron sus bajas calificaciones en euskera, el rector de EHU ha señalado que la respuesta "está contenida en los propios autos judiciales".

     La reserva de las plazas "es provisional y no asegura la continuidad si la decisión final confirma que, como nosotros creemos, la nota que de euskera tendrá que contar para la media, lo que puede suponer en algunos casos que no se alcanza la nota de corte para el grado en cuestión y se puede perder la plaza", ha explicado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxerramon Bengoetxea: “Plazak behin behinekoak dira, nahiz eta propio sortu zitzaien”

Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, adierazi du euskarazko kalifikazio baxuengatik errekurtsoa aurkeztu zuten ikasleentzako plazak "behin-behinekoak" direla, eta guzti hori "auto judizialetan jasota" dagoela ziurtatu du. Horrenbestez, plaza horiek ez dute bermatzen unibertsitatean jarraitzea; izan ere, euskarako notak batez bestekorako balioko balu, askok plazarik gabe geratuko lirateke. Gainera, errektoreak azaldu duenez, "normaltasunez" ari da aurrera egiten matrikulazio prozesua eta mozketak notak, beste urte batez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X