Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera
Aste Nagusiak baditu aurten abuztuaren 20tik 28ra Bilbon ospatuko den jai-ediziorako enbaxadoreak: Itziar Lazkano Setien eta Iratxe Palacios Gana aukeratuak izan dira, hurrenez hurren, 2022ko pregoilari eta txupinera izateko, Bilboko Udalak ohar batean jakitera eman duenez.
Itziar Lazkano aukeratu du Bilboko Jai Batzorde Mistoak abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko.
Ospe handiko aktorea eta zuzendaria, 'Bilboko Ospetsua' ere badena, pregoilaria izateko aukeratua izan da bere ibilbideagatik eta arte eszenikoen eta kulturaren zabalkunderako Bilbon eta Bilbotik egindako ibilbide eta ekarpenagatik.
Era berean, 2022ko Aste Nagusiari hasiera emango dion txupina jaurtitzeko ardura izango duen txupinera Iratxe Palacios izango da.
Tintigorri konpartsako kidea da, hura izan baita zozketan aurtengo Txupinera izendatzea egokitu zaion konpartsa. 1986an jaiotako bilbotarra eta Txurdinagako bizilaguna da administrari eta tabernari gisa lan egiten duen Iratxe.
"Oso langilea izateaz gain, Iratxe salsera da eta zinean edo telebistan figurante gisa azaltzea du gustuko. Aste Nagusiaren zale porrokatua da, katuak maite ditu, baita, ahal duen guztietan, mendira igotzea ere", adierazi du Bilboko Konpartsakek.
Zure interesekoa izan daiteke
Cinco Villaseko suteak hobera egin du, baina Petilla Aragoik hustuta jarraitzen du
450 pertsonak dihadute lanean sua itzaltzeko, eta horien artean daude Cordovillako, Zangozako eta Tafallako suhiltzaileak.
Cinco Villaseko sutea garapen baikorra izaten ari da eta sua Nafarroatik urrundu egin da
Zazpi udalerri ebakuatu behar izan dituzte inguruan, Petilla Aragoi Nafarroako herria tartean. Guztira, 15.800 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Hauek dira haurdunaldi subrogatua baimentzen duten herrialdeak
AEB izan zen haurdunaldi subrogatua baimentzen lehena, eta gaur egun berme gehien eskaintzen dituen herrialdea da. Kalifornian eta Floridan, adibidez, familia mota guztiek dute horretarako aukera. Beste Estatu batzuetan, berriz, bikote heterosexualek bakarrik, eta beste hainbatetan, aldiz, ez da legezkoa.
Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen
Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.
Konpartsakide Eguna ospatu dute Bilbon, Aste Nagusiari begira girotzen hasteko
Egitarau zabala antolatu dute Areatzan. Jatekoa egon da, baita edatekoa ere, ardo dastaketarekin. Aldarrikapena ere bada Aste Nagusiko osagai nagusietako bat. Aurten 18 konpartsak egingo diote boikota Coca Colari, Israelekin dituen harremanak salatzeko asmoz.
Ordorika familiari eta Vita ontzian joandako marinelei omenaldia egin diete Lekeition
Kapitaina eta hainbat marinel lekeitiarrak ziren, eta haiei omenaldia egin diete herrian. Ordorika familiak erbestera jo behar izan zuen eta Mexikon, urte luzez gorde dituzte Jose kapitainaren nabigazio koadernoa eta gutunak, besteak beste. Kutxa batean izan dituzte, eta, orain, Euskadiko Artxibo Historikoaren esku dira, memoriaren parte direlako.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Gizon bat ikertzen ari dira Santurtziko jai-esparruan emakume bati ukituak egiteagatik
Sexu-erasoa ostegun goizaldean gertatu da, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu 23 urteko ustezko erasotzailearen aurka.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.