Aktoreak
2019/09/26 - 14:03
Ken Loach ETBren kameren aurrean, gaurko 'Gaur Egun'en
Zinemagilea Donostiako Zinemaldian parte hartzen ari da, eta ETBk elkarrizketa egiteko aprobetxatu du aukera.
2019/09/26 - 10:35
Javier Bardem irribarretsu iritsi da Donostiara, ostegun honetan Lurra saria emateko
Aktoreak Greenpeace erakundearen 'Lurra' saria emango dio ostegun honetan, Donostiako 67. Zinemaldiaren baitan, ingurumena zaintzeko balioak ondoen islatzen dituen filmari.
2019/09/23 - 11:02
2019ko Emmy sarien irabazleak
Hauek izan dira 71. edizioko sarituak, igandean Los Angeles hirian egin zuten ekitaldian. AEBn telebista arloan bikaintasunari ematen zaizkion sari garrantzitsuenak dira.
2019/09/21 - 21:48
Iritsi da Juliette Binoche aktorea Donostiako Zinemaldira
Juliette Binoche aktore frantsesa Donostian dago, eta autografoak sinatu ditu Maria Cristina hotelera iristean.
2019/07/24 - 22:46
Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmeko erreplikantea, hil da
Zinemaren historiako eszena ospetsuetako baten protagonista izan zen, Oriondik haratago eraso ontziak sutan ikusi dituela esan zuenekoa.
2019/07/04 - 12:04
Arturo Fernandez asturiar aktorea hil da, 90 urte zituela
Aktore eta antzerki munduko enpresaria ospitaleratuta zegoen, Aktoreen Espainiako Sindikatuak baieztatu duenez.
2019/06/13 - 17:43
Karra Elejalde Unamuno da 'Mientras dure la guerra' Amenabarren film berrian
Gasteiztar aktoreak bilbotar idazlearena egin du Hegoaldeko zinema aretoetara irailaren 27an iritsiko den pelikulan.
2019/05/10 - 11:31
Penelope Cruzek Donostia saria jasoko du eta Zinemaldiaren irudia izango da
Madrildar aktoreak Donostiako jaialdiaren sari gorena hartuko du, eta kartelaren protagonista izango da.
2019/04/27 - 17:38
Charles Chaplin, berriro, Baigorrin
Basaizea elkarteak, Nafarroaren Egunaren bezperan, hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta tartean 'The Kid' filma emango dute. Chaplin hiru aldiz egon zen Baigorrin, Harry Abadia zinemagilearen etxean.
2019/04/12 - 00:47
Eneko Sagardoy: ‘Euskararena nik argi daukat hautu politiko bat dela, ehuneko ehun’
Eneko Sagardoy aktorea eta Agus Barandiaran musikaria ‘Badator Korrika’ saioan izan dira. Euskal kulturaren eta euskararen transmisioaren garrantziaz aritu dira.
2019/04/11 - 01:02
Ylenia Baglietto eta Asier Hormaza aktoreek txalo artean hartu dute Korrika, Getxon
Ylenia Baglietto eta Asier Hormaza aktoreak ‘Badator Korrika’ saioan izan dira. ‘BaGo!az’ saioaz eta euskararen etorkizunaz aritu dira Ilaski Serranorekin. Gainera, Korrika pasatzen ikusi dute Getxon.
2019/03/04 - 20:54
Luke Perry 'Beverly Hills 90210' telesaileko aktorea zendu da
Dylan pertsonaiarena egin zuen aktoreak buruko isuri bat izan zuen joan den astean.
2019/02/25 - 07:51
Rami Malekek irabazi du gizonezko aktore onenaren Oscar saria
Kiniela guztiak betez, Rami Malekek irabazi du 2019ko gizonezko aktore onenaren Oscar saria 'Bohemian Rhapsody' filman egindako lanagatik.
2019/01/15 - 12:44
Dani Rovirak bizikletan jasan zuen harrapatzearen bideoa argitaratu du
'Todos los caminos' dokumentala Frantzian grabatzen ari zirela, Dani Rovira aktorea eta tropel kideak harrapatu zituen auto batek. Lurrera eroritako telefonoa jasotzen ari zen gidaria.
2018/10/25 - 23:07
Pedro Sanchezek Richard Gere aktorea Monkloan hartu du
Richard Gere aktorea Madrilen da egunotan, eta gaur Pedro Sanchezekin bildu da Monkloan. Etxerik gabeko pertsonen arazoa agenda politikoan sartzeko eskatu dio aktoreak Sanchezi.
2018/10/19 - 19:59
Antton Etxeberria produktore eta aktore donostiarra zendu da 58 urte zituela
Aktore bezala, EiTBko Piratak eta Goenkale telesailetan parte hartu zuen. Artista polifazetikoa izan zen. Antzerki produktore, aktore, gidoilari eta dramagile gisa lan egin zuen.
2018/09/29 - 00:33
Txaloaldi luze bat eskaini diote Willy Toledo aktoreari Zinemaldian
Willy Toledo aktorea txalo artean sartu da aretoan Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' filmaren aurkezpenean.
2018/09/28 - 22:55
Pedro Almodovar, Unax Ugalde eta Willy Toledo, Zinemaldian
Pedro Almodovar zine zuzendaria eta Unax Ugalde eta Willy Toledo aktoreak Zinemaldira iritsi dira.
2018/09/28 - 16:37
Zein iritzi dute kritikariek Zinemaldiko filmen inguruan?
Prentsarentzako azken emanaldiaren irteeran egin da galdeketa. Batzuek nota eskasa jarri diote 66. edizio honetako Sail ofizialari, beste batzuek, aldiz, ona.
2018/09/27 - 17:07
'Gure oroitzapenak', Sarrionandiaren unibertsoan sartzeko 12 modu
Proiektuaren ideia Habanatik etorri zen, Anjel Azkarraga, Matxitxa, hanbizi den Sarrionandiaren lagun baten eskutik. 12 zinegilek hartu dute parte.