Alarma-egoera
2021/03/30 - 14:01
Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, PCR negatiboa eskatzeko kontrolak egiten ari dira
Salbuetsita egongo dira mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik 30 kilometrora bizi direnak. Hegoaldetik Iparraldera pasatzeko PCR negatiboa aurkeztu behar da pasa den urtarriletik.
2021/03/30 - 11:53
Hiru pertsona salatu dituzte Beran, Irundik Nafarroara baimenik gabe joateagatik
Errepide kontrol batean atzeman dituzte. Halaber, ibilgailuaren gidariari isuna jarri diote Ibilgailuen Azterketa Teknikoa izan gabe ibiltzeagatik eta droga proban positibo emateagatik.
2021/03/29 - 23:27
Zumarraga eremu gorrian sartu da, baina Aste Santuan herria irekita egongo da
Zumarragan gaur gainditu dute 400 kasuko intzedentzia-tasa metatua, baina gutxienez datorren apirilaren 6a arte zabalik egongo da udalerria.
2021/03/29 - 16:44
Azken astean intzidentzia %41 hazi da Araban, %26 Gipuzkoan eta %16 Bizkaian
Adituen esanetan, positiboen goraldiaren eragile nagusietako bat aldaera britainiarraren presentzia da. Horrek ardura eragiten du, kutsagarriagoa izateaz gain, ospitaleratze gehiago eragiten dituelako
2021/03/29 - 16:38
Eremu gorriko 19 herrietan indarrean dira gauerditik murrizketa berriak
Gipuzkoako 9 herritan 45 mila pertsona daude sartu-atera ezinik. Berriz, Elorrio, Muskiz eta Ondarroan ere itxiera perimetrala dago indarrean gaurtik apirilaren 6ra arte.
2021/03/29 - 16:07
Neurri murriztaile berriak ostegunean bertan hasiko dira Nafarroan
Nafarroan, egoera txarra egonkortzen ari da: gaur ere 100 kutsatutik gora. Ostegunerako itxi nahi ditu taberna eta jatetxe barruak Nafarroako Gobernuak.
2021/03/29 - 15:28
Urretxu eta Zumarragarekin, 8ra igo da udalerri gorrien kopurua EAEn
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Berango, Bizkaian; eta Legazki, Usurbil eta Tolosa, Gipuzkoan.
2021/03/29 - 12:07
19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan
100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriak dira. Gainera, taberna barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.
2021/03/28 - 22:29
Neurri berriak gauerdian sartu dira indarrean, eta 19 udalerri itxita daude
Muskiz (Bizkaia) da astelehenetik aurrera itxita egongo diren udalerri horietako bat. Herritarrak, etsipenaren eta haserrearen artean.
2021/03/26 - 21:29
Hauek dira Aste Santuan konfinatuta egongo diren udalerriak
400 kasu positiboko tasa gainditzen duten herrien zerrenda larunbat honetan ezagutuko den arren, bete beharreko neurri murriztaileak astelehenean sartuko dira indarrean.
2021/03/26 - 19:32
Kirol-jarduerak barrualdean lauko taldeetan egin ahalko dira gehienez
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak murriztea erabaki du LABI batzoreak.
2021/03/26 - 19:24
Taberna barruan zerbitzua emateko ordutegia murriztuko dute
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, taberna barruan ondoko ordutegietan soilik kontsumitu ahalko da: 06:30etik 09:30era eta 13:30etik 16:30era.
2021/03/26 - 13:49
EAEk sei udalerri ditu gorrian, Ondarroa batu baita azken orduetan
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Gueñes eta Markina-Xemein, Bizkaian; eta Urretxu eta Zumarraga, Gipuzkoan. Gernika-Lumok ere okerrera egin du, eta udalerri hori da orain.
2021/03/26 - 13:18
Etxeetan bizikideak bakarrik biltzeko araua indarrean sartu da, Aste Santurako
Gaurtik apirilaren 9ra, Lurralde arteko Osasun Batzordeak Aste Santuko oporraldietara onartutako neurriak indarrean egongo dira autonomia erkidego guztietan. Gehiago espero dira EAEn eta Nafarroan.
2021/03/25 - 21:40
Itxiera perimetrala dela eta, kezkaturik daude EAEko hotel eta landetxeetan
Beasaingo Dolarea hotelean %50eko okupazioa zuten, eta orain beldur dira dena bertan behera geratuko ote den. Bilbo ere 400eko langatik gero eta gertuago dago, eta kezka da nagusi hoteletan.
2021/03/25 - 21:31
Zein udalerritan izango dute eragina neurri berriek?
Hauek dira 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerriak. Bizkaian: Ondarroa, Elorrio, Ermua eta Muskiz. Gipuzkoan: Beasain, Lazkao eta Ordizia.
2021/03/25 - 13:58
Gasteizko datuek okerrera egin dute, eta Araba osoa sartu da eremu laranjan
Bizkaian, Gueñes laranja bihurtu da eta, egun bat bakarrik eremu berdean egon eta gero. Lekeitio horira itzuli da. Gipuzkoan ez da aldaketarik izan koloreen semaforoan.
2021/03/24 - 22:13
Urkulluk ez du LABIren bilerarik deitu, eta Aste Santuko neurriei eutsiko die
Adituen taldea asteazken honetan batzartu da pandemiaren bilakaera eta hartutako neurrien eraginkortasuna aztertzeko.
2021/03/24 - 18:59
Nazioarteko hegaldiak iristen jarraitzen dute Bilboko aireportura
Gaur nazioarteko hegaldi horietako bat Bilbora iristen ikusi dugu. Esan digutenez, inor ez dator turismo egitera. Gehienek lan-arrazoiak alegatzen dituzte.
2021/03/24 - 13:58
Bilbo eremu laranjara igaro da hiru astez horian egon eta gero
Gipuzkoan, Goierriko egoerak kezkatzen du, izan ere, gorri dauden hiru udalerriek ez dute datuak hobetzea lortzen eta semaforoaren eremu astinduenean jarraitzen dute.