Alarma-egoera
2021/02/27 - 15:41
Itziar Ubillos epidemiologoaren aburuz, arrisku handiena birusaren mutazioak dira
"Denbora kontua da neurri lasaiagoekin eta kutsatzeen indartzearekin mutazio bat egotea eta txertoek honen aurrean baliorik ez izatea", ohartarazi du adituak
2021/02/26 - 21:34
170 dira dagoeneko Barakaldoko gimnasioko fokuarekin lotutako positiboak
Joan den astean ezagutu zen Barakaldoko gimnasio batean izandako fokua. Gaurko datuen arabera, kasuak ia hirukoiztu egin dira. Dagoeneko 170 positibo daude fokuarekin lotuta.
2021/02/26 - 14:23
Pandemiagatik langileak kaleratzea ilegala dela berretsi du EAEko Justizia Auzitegiak
Auzitegiak argitu du ezin direla birusarekin lotutako arrazoiengatik beharginak kaleratu. Ebazpenak eztabaida sor lezake GTSen, Matricerias Deuston, Aernnovan eta PCB-ITPn dituzten epaiketen aurrean.
2021/02/26 - 13:44
Egoerak berdin jarraitzen du EAEn, lau udalerri baitaude oraindik gune gorrian
Durangok eta Eibarrek eremu laranjatik horira egin dute jauzi, kutsatze tasan izandako beherakadaren ondotik. Urretxu, berriz, udalerri berdea da orain.
2021/02/25 - 23:17
Europar Batasunak txertaketa-pasaportea udarako prest izango duela esan du Merkelek
Koronabirusaren txertoari buruzko pasaportearekin Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea posible izango litzateke.
2021/02/25 - 13:59
Eskola-kirolari ekingo diote Getxon, Gueñesen, Berangon eta Elgoibarren
Hala ere, Derion, Oñatin, Santurtzin eta Sopelan egoerak estu jarraitzen du eta eskola eta taldekako kirolik gabe jarraituko dute. Udalerri horietan joko eta apustu-lokalak ere itxita egongo dira.
2021/02/25 - 13:43
Berango gune gorritik kanpo dago, kutsatzeek izandako beherakadaren ondorioz
Gasteizek gune horira egin du jauzi, baita Etxebarrik, Muskizek eta Ondarroak ere.
2021/02/24 - 13:44
Getxok eta Gueñesek lortu dute azkenean eremu gorritik ateratzea
Berangon, Derion, Oñatin, Santurtzin eta Sopelan egoerak okerrenean jarraitzen du oraindik ere, gune gorritik irten ezinda baitabiltza.
2021/02/23 - 21:50
Mugikorrean sartutako aplikazio baten bitartez PCRa egin daiteke
Frantziako Lille hiriko unibertsitatea prototipo bat ari da garatzen mugikorrera konektatu eta minutu gutxian PCRa egin eta emaitza eskuratzeko.
2021/02/23 - 21:43
Insersoko bidaiak irailetik aurrera itzuliko dira
Insersoko bidaiak irailetik aurrera itzuliko direla iragarri du Espainiako Turismo ministroak. Albistea pozik hartu du sektoreak baita erabiltzaileek ere. Urtero, Euskadin, 65 000 izaten dira.
2021/02/23 - 21:39
Donostiako elkarte gastronomikoek ateak ireki nahi dituzte
Hori lortzeko bidean, bitartekari lana egiteko eskatu diote goia alkateari, hurrengo LABI batzordeak gaia aztertu dezaten. Donostiako alkateak esan du hala egingo duela.
2021/02/23 - 13:45
Elgoibarrek gune latzena utzita, Oñati da Gipuzkoako udalerri gorri bakarra
Bestalde, Arabako lurralde historikoa eremu laranjatik atera eta maila horira egin du jauzi, kutsatzeek bertan izan duten beherakadaren ondorioz.
2021/02/22 - 21:46
Hauek dira gune gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak
Bizkaian 6 dira: Berango, Derio, Getxo, Gueñes, Santurtzi eta Sopela. Gipuzkoan 2 dira: Elgoibar eta Oñati.
2021/02/22 - 21:37
Zein neurri arindu daitezke alarma-egoeraren hirugarren mailan?
Kutsatzeen kopuruak beherako joerari eusten badio, datozen egunetan hirugarren mailara igaro daitezke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Hala bada, mugikortasun askea baimendu dezakete EAEn.
2021/02/22 - 21:31
Ertzaintzak eta udaltzaingoek 1546 salaketa jarri dituzte araudia urratzeagatik
Salaketen adibide, Elgoibarren egindako festa bat. Eremu gorrian dagoen udalerria izanik, herritarren artean kezka sortu da. Intzidentzia oso altua duen Getxon ere, debekatutako festak egin dira.
2021/02/22 - 16:59
EAEko 13 udalerrik eskola- eta talde-kirolik gabe jarraitzen dute
Bergarak eta Gorlizek ostiralean lortu zuten eremu kritikoenetik irtetea, eta gaur Bermeoren txanda izan da. Herri horietan eskola-kirola itzuliko da, eta joko eta apustuetarako lokalak irekiko dira.
2021/02/22 - 13:57
Bermeok eremurik astinduena utzi ostean, zortzi udalerri gorri ditu EAEk
Gipuzkoako lurralde historikoak maila laranjatik horira igarotzea lortu du.
2021/02/19 - 22:02
Lasarteko alkateak kontuz ibiltzeko eta kutsaketak sahiesteko deia egin die herritarrei
Joan den asteburuan, murrizketa asko ez zirela bete ikusita, Lasarteko Udalak ohar bat atera du. Lasartearrek aintzat hartzen dituzte udaletik salatu diren arrisku portaerak.
2021/02/19 - 13:57
Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
Bizkaiko zazpi udalerri eta Gipuzkoako bi daude gaur-gaurkoz eremu gorrian. Gainerakoan, egoerak hobera egin du.
2021/02/18 - 14:07
EAEko hiru hiriburuetan baimendu dute eskola kirola eta taldekakoa
Joko eta apustu-lokalei eta kirolari dagozkien neurriek, berriz, 20 udalerriri soilik eragiten diete. Bihartik aurrera, Bilbok eskola eta taldekako kirola ahalbidetuko du.