Alarma-egoera
2021/02/12 - 13:57
Donostia eta Gipuzkoa gune gorritik atera dira
Tolosak eta Errenteriak ere lortu dute gune kritikoenetik irtetea. Bizkaian, Markina-Xemein, 39,8 kasuko intzidentzia metatuarekin, gune berdea estreinatzen lehena izan da.
2021/02/12 - 12:31
Estebanen hitzetan, Garridok "ez du neutraltasun itxurarik gorde"
EAJko bozeramaileak "epaile iritzi-emaileak" kritikatu ditu. EAEANk tabernak berriz zabaltzeko erabakia hartu ondoren, epailetzan "kontrapisurik" ez dagoela deitoratu du jeltzaleak.
2021/02/12 - 07:23
LABI batzordea gaur bilduko da neurri berriak ezartzeko aukera aztertzeko
EAEko Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden udalerrietan tabernak irekitzea baimendu ostean, LABIren Aholku Batzordeak ostalaritzari lotutako neurri berriak ezartzea erabaki dezake.
2021/02/11 - 21:33
Bilbon terrazak nahiko beteta egon dira, baina neurriak bete dira oro har
Giro lasaia egon da Poza inguruan, eta neurriak bete dira oro har. Terrazak nahiko beteta egon dira, baina lauko taldeetan eserita, neurriak errespetatuz.
2021/02/11 - 21:28
Ostalariak erreklamazioak jartzen hasi dira, kalte ordainak eskatzeko
Ostalariak antolatzen ari dira epaitegietan Estatuaren kontra egiteko. Demanda kolektiboak aurkeztuko dituzte kalte ordainak eskatuz. Alegia, galdu dutena Estatu eta erkidegoek itzultzea nahi dute.
2021/02/11 - 19:36
Garrido epailearen jarrerak haserrea eragin du Botere Judizialaren Kontseiluan
Hainbat bokalek gogoratu dute epaile batek neutraltasunez jokatu behar duela agerraldi publikoetan eta Luis Angel Garrido magistratuaren adierazpenak ikertu beharko liratekeela uste dute.
2021/02/11 - 19:10
Epidemiologoek eta familia medikuek gogor jo dute Garrido epailearen aurka
Epidemiologoen iritziz, Administrazioarekiko Auzien Salako presidenteak egindako adierazpenak "iraingarriak" eta "onartezinak" dira, eta "ezjakintasuna" erakusten dute.
2021/02/11 - 18:25
Osasun Sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda kaleratu du
Auzitegi Nagusiaren ebazpena dela eta, "gune gorrian" dauden udalerrietan tabernak irekitzea posible izango da, baina eskola edo talde kirola debekatuta izango dira eta apustuetarako lokalak itxita.
2021/02/11 - 16:10
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari nola erantzun aztertzen ari da Jaurlaritza
Gobernuko zerbitzu juridikoek astelehenera arteko epea dute autoaren aurkako helegitea aurkezteko. Bestalde, "Bultza Kirola Euskadi" elkarteak dio LABIri itxarongo diola epaitegira jo aurretik.
2021/02/11 - 13:45
Barakaldo eta Erandio eremu laranjan sartu dira
Horrez gain, Ermua, Sestao eta Azkoitia udalerri hori dira gaurtik.
2021/02/10 - 22:20
Inauteriengatik kezkatuta, udalak ardura eta zuhurtzia eskatzen ari dira
Tolosako udal-gobernuak, adibidez, bideo bat argitaratu du inauteriak bertan behera geratu direla gogoratuz eta herritarrei segurtasun-neurriak betetzeko eskatuz.
2021/02/10 - 19:56
Tolosarrak, 'ez inauteriekin' kontzientziatuta
Tolosako alkateak taberna eta jatetxeetan neurriak betetzea eskatu du Ostegun Gizen bezperan.
2021/02/10 - 19:13
Eskola kirolaren aldeko plataformak epaitegien bidea har lezake
Eskola kirola ez dela kutsatze gunea uste dute eta LABIren aholku batzordeak gune gorrian dauden herrietan dagoen debekua altxatzeko esperantza dute.
2021/02/10 - 13:51
Gune gorritik irten dira Bizkaiko bi udalerri eta Gipuzkoako hiru
Galdakao, Hernani, Mungia, Oiartzun eta Urnieta dira, hain zuzen, azken orduetan kutsatzeen beherakada nabarmenena izan duten udalerriak. Markina-Xemeinek, bestalde, gune horian sartzea lortu du.
2021/02/10 - 11:35
Tabernak eredu, eskola kirolak ez du baztertzen auzitegietara jotzea
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza irekitzeko baimena eman duela jakin eta batera, helegitea aurkezteko aukera aztertzen hasi dira eskola kirolaz arduratzen diren profesionalak.
2021/02/09 - 22:08
Europar Batasunean 18 herrialdetan daude itxita tabernak eta jatetxeak
Europar Batasunean 18 herrialdetan dute pertsiana botata taberna eta jatetxeek, tartean daude Austria, Danimarka, Herbehereak, Belgika, Alemania eta Frantzia.
2021/02/09 - 22:01
Ez da ostalaritza irekitzeko unea, adituen iritziz
Ikuspegi epidemiologiko batetik ez da tabernak irekitzeko unea diote. Esan digutenez, familiarteko ospakizun pribatuak eta ostalaritza, biak, eskutik joan dira orain arte.
2021/02/09 - 21:58
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte. Ostiralean LABI batzordeak erabakitzen duena ezagutzeko zain daude.
2021/02/09 - 21:55
Hauek dira ostalariek bete beharrreko murrizketak
Taberna barruetan aforoa erdira dago murriztuta, terrazetan %100ekoa den bitartean. Gehienez lau lagun eseri ahal izango dira elkarrekin mahaian, baina metro eta erdiko distantzia egon beharko da.
2021/02/09 - 21:45
Ostalariak erabakiarekin pozik daude, baina erreskate plan bat eskatzen dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak gustura agertu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin.