Alarma-egoera
2021/05/07 - 16:29
Askatasun gogoa bai, baina zuhurtzia nagusi herritarren artean
Alarma egoera indarrean egon gabe ere birusak gure inguruan jarraituko du eta herritarren ustez garrantzitsua da zuhurtziaz jokatzea.
2021/05/07 - 16:23
Alarma egoera ostekoa oso ezberdina izango da erkidego bakoitzean
Neurrik arindu edo mantentzeko erabakia erkidegoen esku geldituta, bakoitzak bere deseskalatze plana egin du. Gehienek itxiera perimetrala eta etxeratze agindua altxatuko dituzte.
2021/05/07 - 16:21
EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu itxiera perimetralak eta etxeratze agindua
Udalerrietako eta erkidegoaren itxierari, biei, ezezkoa eman die Auzitegiak, baita lau pertsona baino gehiago biltzeko debekuari ere.
2021/05/07 - 16:17
Dekretu berriko neurri guztiak atzera bota ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
Igandetik aurrera ez da gaueko etxeratzerik izango Euskadin, ezta itxiera perimetralik ere, erkidegoan zein udalerrietan. Gainera, bilerak ez dira gehienez lau pertsonakoak izan beharko.
2021/05/07 - 14:46
Derio, Hondarribia, Lezo eta Urnieta eremu gorritik atera dira
Gainera, Gasteiz eta Lazkao eremu horira igaro dira, datuak hobetuz.
2021/05/07 - 13:56
Chivite: "Nafarroak deseskalatze mantso eta zuhurra egingo du maiatzean zehar"
Hilabete honetan etxeratze aginduari eutsi nahiko lioke Nafarroako presidenteak, eta epaileek hori babestuko ote duten galdetuta, kezkarik ez duela esan du, aurretik ere babestu zituztelako neurriak.
2021/05/07 - 13:38
Chivitek deseskalatze ''motel eta zuhur'' bat egin nahi du maiatzean zehar
SER irrati katean egindako elkarrizketa batean, Chivitek aurreratu du 200.000 nafarrek gutxienez txertoaren dosi bat jaso dutela eta, horri esker, zenbait murrizketa altxatu ahal izango direla.
2021/05/07 - 02:04
Epaileek gaur iragarriko dute Urkulluk ezarri nahi dituen neurrien gaineko erabakia
Epaimahaiak ostiral honetan (13:00) jakinaraziko du bere ebazpena, eta lehendakariak LABI politikoaren bilera deitu du arratsaldean, behin betiko dekretua onartzeko asmoz.
2021/05/06 - 16:28
Osasun langileak kezkatuta daude, eta babes neurriak betetzen jarraitzea eskatzen dute
Osasun langileen artean beldurra eta kezka, alarma egoera amaitzeak ez duelako esan nahi pandemia gaindituta dagoenik. Erantzukizunez eta arduraz jokatzea eskatzen dute.
2021/05/06 - 16:23
Igandetik aurrera gaueko etxeratzeako agindua indarrean jarraituko du Nafarroan
Igandean alarma egoera bertan behera gelditu bezain pronto, foru agindu berria onartuko du Santos Indurain kontseilariak, horretarako eskumena berreskuratzen duelako.
2021/05/06 - 16:16
Babes juridikoa duten neurriak jasoko ditu Jaurlaritzaren dekretuak
Lehendakariak ez dauka Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko asmorik. Euskadiko Auzitegi Nagusiak onartutakoa bakarrik sartuko da indarrean.
2021/05/06 - 15:04
Barakaldo eta Derio eremu gorrian sartu, eta Ermua eta Getxo atera egin dira
Balmaseda eta Ortuella, Bizkaian, laranjatik horira igaro dira. Gauza bera gertatu da Elgoibarren eta Mutrikun ere, hori jarri baita semaforoa Gipuzkoako bi udalerri horietan.
2021/05/06 - 12:34
Denis Itxaso: "Oso ondo argudiatu behar dira erabakiak, epaileak onartu ditzan"
Denis Itxasoren ustez, "ez da neurriak malgutzeko unea" eta Erkidegoek eskura dituzten tresnak "nahikoa izan daitezke" murrizketak ezartzeko.
2021/05/06 - 12:02
Urkullu: ''Hartuko ditugun neurriak bermatuak izango dira''
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Jaurlaritzak hartuko dituen erabakiak "arrazoizkoak eta arrazoituak" izango dira eta "ez litzateke arduratsua izango bermerik ez duen neurririk ezartzea".
2021/05/05 - 22:13
Hauek dira Urkulluk mantendu nahi dituen murrizketak, alarma egoera amaitu ostean
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren esku dagoen zirriborroak Euskadiren itxiera perimetrala proposatzen du inzidentzia tasa 200dik gorakoa denean. Etxeratze agindua ere proposatzen dute.
2021/05/05 - 18:19
Fiskaltza itxiera perimetrala eta etxeratze agindua mantentzearen aurka dago
EAEko Fiskaltzak esan du legez kanpokoa izango litzatekeela alarma egoeraren babesik gabe oinarrizko eskubideak murriztea. Alabaina, taldeak laura pertsonara mugatzea posible dela uste du.
2021/05/05 - 16:27
Nafarroak itxiera perimetrala altxatuko du igandetik
Alarma egoera bertan behera geldituta, itxiera perimetrala altxatzea erabaki dute; libreki sartu eta irten ahalko da, beraz, Foru Erkidegotik maiatzaren 9tik aurrera.
2021/05/05 - 16:21
Etxeratze aginduari eta itxiera perimetralari eutsi nahi die Jaurlaritzak
Datozen asteak pandemiaren bilakaeran erabakigarriak izango direla azaldu du Jonan Fernandezek, eta horregaitik, orain arte eraginkorrak izan diren neurriei eutsi nahi die Jaurlaritzak.
2021/05/05 - 16:16
Lehendakaria kritiko azaldu da Espainiako Gobernuaren dekretuarekin
Iñigo Urkulluk ez du begi onez ikusten neurrien azken hitza Auzitegi Gorenak izatea. Lehendakariak dio auzibide honek pandemiaren kudeaketa motelduko duela eta kogobernantzak ze leku duen galdetu du.
2021/05/05 - 15:47
Nafarroak itxiera perimetrala altxatu eta etxeratze agindua mantentzea proposatuko du
Javier Remirez lehen presidenteordeak hainbat neurri malgutuko dituztela iragarri du. Adibidez, etxeetan bil daitezkeen pertsona kopurua seira igoko dute.