Alarma-egoera
2021/05/05 - 15:07
Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Derio eta Portugalete eremu gorritik irten dira
Gainera, Berango, Markiña-Xemein eta Zalla laranjatik horira igaro dira egoerak hobera egin ostean. Araban eta Gipuzkoan ez dago aldaketarik.
2021/05/05 - 15:02
Nafarroaren itxiera perimetrala maiatzaren 9an bukatuko da
Nafarroako Gobernuak maiatzaren 9tik irekiko du Foru Erkidegoa, alarma egoera amaitu ostean.
2021/05/05 - 14:59
Erkoreka: Pandemiari aurre egitea ez da auzitegien lana, erantzukizun politikoa da
Jaurlaritzaren lehen lehendakariordeak aurreratu duenez, "gaur-gaurkoz posible diren neurri guztiak" sartuko dituzte prestatzen ari diren lehendakariaren dekretuan.
2021/05/05 - 12:58
Iñigo Urkullu: ''Ez dut Kantabriako presidentearekin hitz egin''
Iñigo Urkullu lehendakariak bere harridura adierazi dio gaur Miguel Angel Revilla presidenteari atzo egindako adierazpenengatik.
2021/05/05 - 12:17
Erkoreka: "Ez dakit Urkulluk eta Revillak elkarrekin hitz egin duten"
Josu Erkorekak adierazi duenez, "ez du konstantziarik" Urkullu lehendakariaren eta Revilla presidentearen arteko elkarrizketaren inguruan. Jaurlaritza "oraindik araua aztertzen" ari dela esan du.
2021/05/04 - 23:52
Zer egingo dute gainerako erkidegoek alarma-egoera amaitzean?
Erkidego batzuk etxeratze-agindua mantentzen saiatuko dira, baina itxiera perimetrala altxatuko dute. Hauek dira orain arte publiko egin diren planak.
2021/05/04 - 23:03
Murrizketa berriak epaileekin aztertzen ari da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak erantzun du Auzitegi Gorenera jo ahal izatea ez dela Urkulluk eskatu zuena eta, horregatik, lehendakariak ostiralean iragarriko duen neurrien dekretua zehazten jarraitzen duela.
2021/05/04 - 21:26
Revilla: 'Lehendakariak esan dit itxiera perimetrala mantenduko duela'
Kantabriako presidentearen esanetan, lehendakariak gutun batean baieztatu dio alarma egoera amaitu eta gero EAEko konfinamendu perimetralari eutsiko diola.
2021/05/04 - 19:14
Bizkaiko 25 udalerrik eta Gipuzkoako 42k murrizketei eutsiko diete aste honetan
Bizkaian, Galdakaok gaur estreinatu ditu eremu gorriko murrizketak. Gipuzkoan, aldiz, gaur amaitu dute konfinamendua Mutrikun, bi astez itxita egon ondoren.
2021/05/04 - 18:48
Amurrio, Laudio, Artziniega eta Aiara, eremu gorrian
Intzidentzia metatua 348ra jaitsi da, eta Aiaraldeko 4 udalerri baino ez daude gorriz. Gasteizek eremu gorria utzi du hilabeteren buruan.
2021/05/04 - 16:17
Alarma egoera amaituta, Gorenak izango du murrizketen inguruko azken hitza
Espainiako Gobernuak dekretua onartu du erkidegoetako gobernuei Gorenean errekurtsoa aurkezteko aukera emanez. Hala, tokiko auzitegiek neurriren bat bertan behera utziz gero, Gorenera jo ahalko dute.
2021/05/04 - 16:15
Carmen Calvok berretsi du alarma egoera ez da larunbatetik haratago luzatuko
Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu du neurriak legezkoak diren edo ez ebazteko azken hitza Espainiako Auzitegi gorenak izan dezan, eta ez erkidego bakoitze Auzitegi Nagusiek.
2021/05/04 - 15:04
Basauri, Bermeo eta Ermua gorri jarri dira
Lazkaok eremu latzenetik irtetea lortu du eta, Elorrio, udalerri berdea da gaurtik aurrera.
2021/05/04 - 13:37
EH Bilduk uste du Urkullu "inprobisatzen" ari dela alarma egoeraren amaiera atarian
Maddalen Iriarteren ustez, lehendakariak iragarritako dekretua "apur bat berandu" iritsi da eta Eusko Jaurlaritzari duen plana mahai gainean jarri eta egoera "lehenbailehen" argitzeko eskatu dio.
2021/05/04 - 13:01
Eduardo Zubiaurre: "Argi dago Euskadin kaleratze batzuk ekidin zitezkeela"
Izenik eman nahi izan gabe, Confebaskeko presidenteak Radio Euskadin esan du Euskadin aplikatutako lan-erregulazioko espedienteetako batzuk malgutasun neurriekin saihestu zitezkeela.
2021/05/03 - 22:37
Txertaketa pauta osoa duenak murrizketa barik bidaiatu ahal izango du Europa osoan
Udako denboraldiari probetxua atera nahi dio, txertaketak hartu duen abiadan oinarrituta. Uda honetan, beraz, txertaketa pauta osoa duenak murrizketa barik bidaiatu ahal izango du Europa osoan.
2021/05/03 - 21:07
Urkulluk dekretu berria onartuko du ostiralean alarma egoerarik ez dagoenerako
Dekretu berria maiatzaren 10ean sartuko litzateke indarrean, eta lau eta sei aste arteko indarraldia izango luke.
2021/05/03 - 16:18
Jaurlaritza dekretu berria lantzen ari da alarma egoerarik ez dagoenerako
Lehendakariak baieztatu berri duenez, prestatzen ari diren dekretua ostiralean sinatzeko asmoa du. Aurretik LABI politikoari aurkeztuko dio.
2021/05/03 - 15:06
Arrigorriaga eta Barakaldo udalerri gorri bihurtu dira
Egoerak hobera egin du, ordea, Andoainen, Eibarren eta Mutrikun (Gipuzkoa), baita Ermuan (Bizkaia) ere, eta eremu astinduenetik irten dira.
2021/05/03 - 12:07
Maiatzaren 9tik aurrera alarma egoerari eusteko beharra azpimarratu du Sagarduik
Sagardui sailburuak derrigorrezko jo du mugikortasunarekin lotutako murrizketei eustea: "Mugikortasunak mugatuta jarraitu behar du", esan du.