Albert Rivera
2019/03/13 - 00:07
UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'errespetatzeko' konpromisoa hartu dute
Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak.
2019/03/12 - 21:42
UPNk Ciudadanosekin sinatu du akordioa
Nafarroan, eskuineko blokea ofizializatzeko Albert Rivera Iruñean izan da. Datozen hauteskundeetarako, alderdi popularrarekin egin bezala, UPNk Ciudadanosekin sinatu du akordioa.
2019/02/15 - 14:31
Bozkatzeko deia egin du Riverak, 'Sanchez presidente liberal batengatik aldatzeko'
Gainera, Ciudadanosek Vox alderdiari "segurtasun hesia" jarriko dion galdetu diotenean, Riverak esan du "Espainia akabatu nahi dutenekin" soilik erabiltzen duela erreminta hori.
2019/02/15 - 13:04
Rivera: 'Espainiarentzat egun handia da gaurkoa'
Albert Rivera pozik agertu da hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango direlako.
2019/02/13 - 11:46
'Barkaezina da Ciudadanosek pankarta, oholtza eta komunikatua VOXekin partekatzea'
EAJko diputatuak adierazi duenez, Albert Rivera eta Santiago Abascalen argazkiak 'Europa osoan jazarriko du Rivera'.
2019/02/11 - 15:11
Espainiako eskuinaren 'familia argazkia' ikusi zen atzo Madrilen
Lehen aldiz ikusi genituen 'argazki' berean PP, Ciudadanos eta VOX. Maila berean egon ziren, parez pare, elkarrekin, eta aho batez Sanchezen aurkako hitzaldi bateratuarekin gainera.
2019/02/10 - 15:21
45.000 lagunek hauteskundeak deitzeko eskatu diote Pedro Sanchezi
Madrilgo Kolon Enparantzan PP, Ciudadanos eta Vox alderdiek Espainiaren batasuna aldarrikatu dute.
2019/02/10 - 13:55
45.000 pertsona inguruk hartu dute parte Sanchezen aurkako manifestazioan, Madrilen
PP, Ciudadanos eta Voxek bultzatutako manifestazioan parte hartu dutenek Espainiako presidentea kritikatu dute independentistekin negoziatzeagatik. Horregatik, hauteskundeak eskatu dituzte.
2019/02/10 - 13:52
'Batasun nazionala' ezin dela negoziatu eta, bozak eskatu dituzte PPk, Csk eta Voxek
45.000 pertsona inguru bildu dira Espainiako eskuinak deitutako kontzentrazioan. Sanchezek katalanekin negoziatzean "traizioa" egin duela esan dute, eta ez dutela onartuko "batasuna kolokan jartzea".
2019/02/08 - 15:19
Manifestu bateratu bat irakurriko dute igandean Madrilen
Elkarretaratzearen buruan gizarte zibileko ordezkariak egotea da PPren asmoa. Baina gauza guztien gainetik, Albert Rivera eta Santiago Abascal elkarrekin aterako diren ikusteko ikusmina dago.
2019/02/07 - 10:01
PPk eta Ciudadanosek Pedro Sanchezen kontra tonua igo dute
Pablo Casadok Katalunia ETArekin lotu du, eta bertan berehala 155. artikulua denbora luzez aplikatzearen alde agertu da.
2019/02/06 - 19:30
PPk, Ciudadanosek eta Voxek Sanchezen aurka protesta egingo dute igandean, Madrilen
Riverak ekitaldi handi bat nahi du: “fronte zibiko bat”. “Espainiako banderarekin soilik” protesta egiteko deia egin du PPk. Sanchezen Gobernuari “traidore” deitu dio Abascalek.
2019/02/06 - 15:02
Eskuinak elkarretaratzea deitu du Sanchezen aurka, Madrilen
PPk, Ciudadanosek eta Voxek protesta egingo dute Colon Plazan. Pablo Casadok, Albert Riverak eta Santiago Abascalek bat egingo dute.
2018/11/04 - 15:22
PP eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Albert Riverak
Guardia Zibilari babesa adierazteko ekitaldia egin du España Ciudadana plataformak. Altsasuko herritarrek euren gaitzespena azaldu dute protestekin.
2018/11/04 - 12:55
Albert Rivera Altsasura iritsi da
Ciudadanos alderdiko presidentea txalo eta "presidente, presidente!" oihu artean iritsi da Altsasuko ekitaldira.
2018/11/04 - 12:43
PPrekin eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Riverak Altsasun
Guardia Zibilari babesa adierazteko ekitaldia egin du España Ciudadana plataformak. Altsasuko bizilagunek euren gaitzespena azaldu dute txistuekin eta kanpai-hotsekin.
2018/11/03 - 15:15
'Altsasu politikoki erabiltzea' ezin dela onartu adierazi du Javier Ollok
Javier Ollok lasaitasuna eskatu du biharko ekitaldia dela eta. Bestalde, "Altsasuren inguruan erreala ez den irudia" eman dela uste du bertako alkateak.
2018/11/03 - 13:27
Javier Ollo: 'Tentsiorik gabeko eguna izatea espero dut'
Lasaitasuna eta errespetua eskatu ditu Javier Ollo Altsasuko alkateak biharko ekitaldien aurrean. Elkarrizketa osoa, 14:00etan, ETB1eko Gaur Egun albistegian.
2018/10/30 - 10:36
Rivera: 'Ciudadanosen esku badago, aurrekontu hauek ez dira onartuko'
Albert Riverak adierazi duenez ez dute onartuko 'Junquerasek eta Iglesiasek kartzelan adostutako legez kanpoko aurrekontuak aurkeztea'.
2018/09/24 - 23:07
ETAren biktimak ez erabiltzeko eskatu die Consuelo Ordoñezek PP eta Ciudadanosi
Pedro Sanchezen Gobernuari "oposizioa egiteko" Pablo Casadok eta Albert Riverak "terrorismoaren biktimak erabiltzen" dituztela salatu du Covite elkarteko presidenteak.